Italia
2023/08/01 - 12:32
Venezia arriskuan dauden ondareen zerrendan jartzea eskatuko du Unescok
Unescok Venezia arriskuan dagoen ondarearen zerrendan jartzeko eskatuko du, irailaren 15etik 25era Riaden egingo den Unescoren Batzar Orokorrean. Arrazoi nagusia hiria turismo-masetatik, erreforma proiektuetatik eta klima aldaketatik babestea da.
2023/07/28 - 17:40
Grezia, Italia, Kroazia eta Siria suteak kontrolatzeko ahaleginetan dira
Sugarrek munizio-biltegi bat harrapatu dute Grezian, eta kalte ugari eragin dituzte Volos inguruan. Gainera, hainbat sutek aktibo jarraitzen dute Italiako hegoaldean. Kroazian, suhiltzaileak suaren aurka borrokatzen ari dira Ciovo uhartean.
2023/07/26 - 10:59
Sua Europa hegoaldea estutzen ari da
Mediterraneoan izaten ari dira suteak, baina baita Portugalen ere. Italian gutxienez lau hildako izan dira. Europatik kanpo, Aljerian, Tunisian eta Turkian ere basoak erretzen ari dira.
2023/07/25 - 22:33
Grezia, Italia, Aljeria, Tunisia eta Turkian arazo larriak dituzte suarekin
Muturreko tenperaturak, ia 50 gradurainokoak, ondorio latzak uzten ari dira Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean. Aljerian, 34 lagun hil dira suteetan. Grezian, Roda, Korfu eta Euba uharteak dira kaltetuenak. Italian, sua kontrolatu ezinik dabiltza Sizilian, Palermo probintzian.
2023/07/25 - 14:53
Sizilian piztutako suteak Palermoko aireportura heldu dira
Italia hegoaldeko aireportua itxi dute, suteen ondorioz. 1.500 pertsona etxetik atera behar izan dituzte, eta zenbait etxebizitza erre dira.
2023/07/17 - 16:51
Europa hegoaldea gogor astintzen ari da azken egunotako bero-bolada
Inoiz neurtu den tenperaturarik altuena gainditzear egon daiteke Europan datozen egunetan. Bero-boladak kontinentearen hegoaldeko herrialdeak astinduko ditu gogorren: Espainia, Grezia eta Italia, hain zuzen.
2023/07/15 - 12:42
Bilbo-Napoli hegaldia atzeratu dute, Italiako pilotuek eta kontrolatzaileek gaurko deitutako grebaren ondorioz
Bost ordu gutxienez atzeratu dute Volotea hegazkin-konpainiaren hegaldi horren irteera, Italian gaurko lur-langileek, aire-kontrolatzaileek eta pilotuek deitutako grebagatik. Lanuzteek, oro har, 1.000 hegalditan izan dezakete eragina.
2023/07/09 - 16:38
Aita Marik gaur utziko du Sirakusako portua, etxerako bidean
172 migratzaile erreskatatu ditu Aita Marik bere hamargarren misioan. Sizilian elkartu dira erdialdeko Mediterraneoan lan egiten duten gainontzeko ontzietako arduradunekin, egoera aztertzeko. Jada hamaikagarren misioa prestatzen hasi da Aita Mari.
2023/07/07 - 13:18
Open Armsek 300 migratzaile erreskatatu ditu egun batean Mediterranioan, eta Brindisin lehorreratuko ditu
Arduradunik gabeko adingabe asko daude erreskatatuen artean, eta baita bi emakume haurdun eta 5 urteko haur bat ere. Igande arratsaldean iritsiko da portura.
2023/07/05 - 15:31
Aita Mariko tripulazioak amaitutzat eman du bere 10. misioa
Ekainaren 25an 172 pertsona erreskatatu zituzten Mediterraneoko uretan, eta Salernon (Italia) porturatu ostean, salaketa jaso zuten agintarien aldetik "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuta. Ordutik, Sirakusan egon dira konponketa lanak egiten, baina gaur ebatzi dute misioa bukatzea.
2023/06/25 - 21:28
Salaketa jarri diote Aita Mariri, "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuz
SMH Itsas Salbamendu Humanitariotik jakitera eman dutenez, 172 pertsona migratzaile Salernon utzi ostean egin dieten azterketaren ondoren ezarri diete salaketa, "flota zibilaren laguntza kriminalizatzeko helburu argiarekin".
2023/06/25 - 13:29
Salernon porturatu dituzte joan den ostegunean Mediterraneoan erreskatatutako 172 pertsona
Aita Mari erreskate ontziak 294 pertsonaren erreskatean parte hartu zuen joan den ostegunean Mediterraneoan, ResQship gobernuz kanpoko erakundeko Nadir itsasontziarekin eta Italiako kostazainekin batera. Salernoko portuan lehorreratu dituzten 294 pertsona horietatik 172 Aita Mari ontzian zihoazen.
2023/06/23 - 09:56
Albiste izango dira: 'Aita Mari' Salernora bidean, Ertzaintzaren mahaiaren bilera eta musukoen amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/23 - 00:27
Aita Mari ontzia Salernoko portura doa, erreskatatutako 172 pertsonekin
Erreskatea bart izan zen Alemaniako gobernuz kanpoko Nadir ontziko laguntzarekin, Lampedusa hego-ekialdean. Guztira, 7 patera ziren eta ia 300 lagun; azkenean egoera larria zela ikusita Italiako kosta zainek erreskatatu zituzten gainerakoak.
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/06/16 - 11:34
Frantzisko aita santua ospitaletik atera da, sabelean ebakuntza egin eta bederatzi egunera
Frantzisko aita santuari sendagiria eman diote eta Vatikanora itzuli da osatze prozesuarekin jarraitzeko. Ekainaren 7an egin zioten ebakuntza Erroman, Gemelli ospitalean, sabeleko hernia bat sendatzeko.
2023/06/14 - 18:50
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiaren estatu hileta, Milanen
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiari azken agurra eman diote estatu-hileta batean gaur, Milango katedralean.
2023/06/14 - 10:46
Berlusconiri omenaldia egin diote, milaka pertsona bildu dituen estatu-hileta sinboliko batekin
Milaka pertsona bertaratu dira Duomo plazara, Milango katedral ezagunaren parean, Silvio Berlusconiri azken agurra emateko eta ekitaldia pantaila erraldoietatik jarraitzeko. Bertan bildutakoen txaloen artean jaso dituzte gorpuzkiak.
2023/06/14 - 10:05
Albiste izango dira: Osakidetzaren mahai sektoriala, Berlusconiren hileta eta adimen artifiziala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/14 - 09:24
Gertukoek azken agurra eman diote Silvio Berlusconiri, eta gaur izango da estatu- hileta
Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izan eta senitarteko eta lagunek bakarrik bisitatu ahal izan dute Arcoreko Villa Martinon paratutako beilatokia. Hileta arratsaldean izango da, Milango katedralean.