Italia
2022/06/09 - 23:20
Aita Mariren bidaia Mediterraneo Erdialdera
Aita Mari euskal erreskate ontzia erreskate eremura heldu da jadanik. Itsasontziak Lampedusa (Italia) atzean utzi du eta hegoalderantz doa, Libiarantz.
2022/05/26 - 22:07
Giza genoma bat sekuentziatu dute Ponpeian aurkitutako gorpu batean, lehenengo aldiz
Aurkikuntzak garai hartako historia genetikoa eta populazioaren bizimodua ulertzea erraztuko du.
2022/05/24 - 13:41
Etna sumendiaren erupzioen intentsitateak gora egin du
Errautsek bost kilometroko altuera hartu dute eta agintariek bigarren alerta maila ezarri dute abiazioarentzat. Errautsaz gain, sumendia laba isuriak kanporatzen ari da.
2022/05/02 - 19:23
Hitlerrek "odol judua zuela" esan eta nazioartean hautsak harrotu ditu Lavrovek
Horrela, Israelgo Gobernuak Errusiako enbaxadorea deitu du protesta egiteko. Alemaniaren hitzetan, esaldia "Errusiaren propaganda" da. Kievek adierazpen "gorrotagarriak" direla uste du.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/03/21 - 12:58
Europarren erdiak gerra nuklearraren beldur dira
Europako gehiengo zabal batek gaitzesten du Errusiaren erasoa. Halaber, Ukrainako gerra Europa osora zabaltzeko arriskua ikusten dute europarren erdiak baino gehiagok.
2022/03/14 - 21:26
AEBk eta Txinak elkarrizketa mantentzeko apustua egin dute zortzi orduko bileran, Erroman
AEBko funtzionario batzuk azaldu dutenez, Vladimir Putinen erregimenak Txinari babes militarra eskatu dio, baina Moskuk zein Pekinek informazioa gezurtatu dute.
2022/03/09 - 10:00
Putini babesa erakusteko Salvinik jantzi zuen kamiseta erakutsi dio Poloniako alkate batek italiarrari
"Salvini jaunari ez diot errespeturik, hemen egotea lotsagabekeria da" adierazi du Przemysleko alkateak. Ukrainatik Poloniara errefuxiatuak sartzeko gune nagusietako bat da Przemysl.
2022/02/15 - 10:04
50 urtetik gorakoek derrigor jarri beharko dute txertoa Italian gaurtik aurrera
Horrez gain, behargin guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko.
2022/02/11 - 12:11
Etna sumendiak erupzioa izan du eta errautsa bota du
Errautsa ez du motu jarraituan bota eta nahiko arina izan da. Oraingoz erupzioak ez du eraginik izan Cataniako Vincenzo Bellini aireportuan.
2022/02/03 - 13:54
June Crespo artistak Veneziako Bienalean parte hartuko du
Apirilaren 23tik 27ra egingo dute arte garaikideko erakusketa Italiako hirian, Cecilia Alemani komisario dela.
2022/02/01 - 14:50
Covid-19aren aurkako txertaketa derrigorrezkoa da jada Austrian eta Italian
600 eta 3.600 euro bitarteko isunak jarriko zaizkie txertatzen ez diren austriarrei. Italian, berriz, isunak askoz txikiagoak izango dira, 100 eurokoak hain zuzen.
2022/01/30 - 21:08
Porturatu da "Aita Mari" itsasontzia Lampedusan
17:00ak aldera hasi da itsasontzia lehorreratze maniobrak egiten. Migratzaileak osasuntsu daude, baina horietako 23k positibo eman dute covid testean.
2022/01/29 - 22:37
Aita Mari portu seguru baten zain dago Mediterranioan erreskatatutako 176 migratzaileak lehorreratzeko
Erreskatatutakoen artetik, 23k positibo eman dute koronabirus proban. Lampedusatik gertu dago itsasontzia, eguraldi txarretik babestu nahian.
2022/01/29 - 22:00
Sergio Mattarella berriro aukeratu dute Italiako estatuburu
Beste agintaldi bat egingo du, alderdi politikoak ez baitira gai izan beste hautagai bat aukeratzeko zazpi bozketatan.
2022/01/29 - 12:26
Izaskun Arriaran (Aita Mari): "Lampedusan aingura botatzen utzi digute itsaso gaiztoa espero delako"
Aita Mari ontzi humanitarioak Lampedusako hegoaldean ainguratzeko baimena eskuratu du, baina Malta, Italia zein Espainiaren erantzunaren zain dago oraindik; ostiral honetan Mediterraneoan erreskatatutako 176 migratzaileak lehorreratzeko.
2022/01/28 - 22:30
'Aita Mari'k 176 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Konkretuki, 18 emakume, 116 gizon eta 42 adingabe lagundu ditu euskal ontziak.
2022/01/13 - 21:48
10 urte bete dira Costa Concordia itsasontzia hondoratu zenetik
10 urte bete dira Italiako ontziak hondoa jo, kapitainak ihes egin eta 32 pertsona hil zirenetik. Schettino kapitaina 16 urteko kartzela zigorra ari da betetzen.
2022/01/11 - 07:34
David Sassoli, Europako Parlamentuko presidentea, hil da 65 urte zituela
Astearte goizaldean hil da Avianoko (Italia) ospitalean. Abenduaren 26tik ospitaleratuta zegoen, sistema immunitarioko disfuntzio bat izan eta konplikazioak izan ondotik.
2022/01/07 - 15:30
Europako herrialdeek neurriak zorroztu dituzte covid-19ari aurre egiteko
Bi dosi hartuta edo gaitza pasata egon beharko da Alemanian, jatetxeetan, erosketa guneetan edo zinemetan sartzeko. Austrian, berriz, txertoa hartu ez dutenek konfinatuta egon behar dute. Portugalen, mugetako kontrolei eustea erabaki dute.