Itotzeak
2015/09/20 - 18:55
13 errefuxiatu hil dira, Turkiako kostaldean ontzi bat hondoratuta
20 pertsona erreskatatu dituzte eta beste 13 desagertuta daude. Igande honetako bigarren hondoratzea da.
2015/09/19 - 15:06
Ume bat hil eta beste 13 lagun desagertu dira, ontzi bat hondoratuta
Beste 11 lagun uretatik erreskatatu dituzte. Europara heldu nahi duten errefuxiatuentzat Grezia da atea nagusia.
2015/09/13 - 14:35
Gutxienez 34 hildako, tartean 15 ume, Egeon izandako naufragio batean
120 etorkin baino gehiago zeramatzan egurrezko ontzi bat irauli egin da goizaldean Farmakonisi uhartearen parean, Turkiako kostaldetik 12 kilometrora.
2015/09/04 - 22:02
Aylan Kurdi haurtxoa, anaia eta ama hilobiratu dituzte Sirian
Bizi hobe baten bila hasitako bidaia, modu latzenean amaitu da, Kobanira itzulita. Lau lagun atxilotu dituzte, heriotza hauekin lotuta.
2015/09/03 - 22:33
Aylan mutikoaren aita: 'Ezin izan nituen nire semeak salbatu'
Momentu beldurgarri horiek nola bizi zituen gogoratu du Abdullak. Ontzia hondoratzen ari zela ikusita, emaztea eta bi semeak besoetan hartzen saiatu zen, baina berehala konturatu zen hilik zeudela.
2015/08/31 - 13:15
37 etorkinek bizia galdu dute Libiako kostaldean, ontzia urperatuta
Hasiera batean zazpi gorpu aurkitu dituzte, baina, beranduago, eskualdeko arrantzaleek 30 hilotz gehiago topatu dituzte.
2015/08/30 - 19:40
Bertan behera, Biarritzeko uretan galdu zen gaztea bilatzeko lanak
Hala erabaki dute azken egunotan ingurua orraztu ondoren. Ostiralean arratsaldeko zazpietan galdu zen 21 urteko frantziarraren arrastoa Marbella hondartzan.
2015/08/29 - 15:48
Hilik aurkitu dute ostegunean Biarritzeko uretan galdu zen gaztea
Bart aurkitu dute gorpua Bidarteko Pavillon Royal hondartzan. 19 urteko turista beste hiru lagunekin batera bainatzen ari zela galdu zen.
2015/08/29 - 15:20
Itsasoan galdu den gazte baten bila ari dira Biarritzen
Ostiralean arratsaldeko zazpietan galdu zen haren arrastoa Marbella hondartzan. Goizean goizetik haren bila ari dira erreskate taldeko kideak.
2015/08/28 - 16:49
Azken orduotan 250 lagun hil dira Libiatik abiatutako ontzietan
Nazio Batuen erakundeak onartu du Mediterraneo zeharkatuz 300.000 etorkin baino gehiago heldu direla Europara aurten, baina asko bidean geratu dira.
2015/08/28 - 13:23
Gutxienez 200 etorkin hil dira, bi ontzi Libiako kostan hondoratuta
Siria, Bangladesh eta Afrikako hainbat herrialdetako 450 bat lagun omen zihoazen ontzi horietan, Europara iritsi nahian.
2015/08/26 - 20:49
50 gorpu aurkitu dituzte ontzi batean, 400 etorkinekin batera, Libian
Libiako kostaren parean aurkitu dituzte, itsasontzi baten zamategian.
2015/08/15 - 16:06
Gutxienez 49 lagun hil dira Libia parean izandako naufragio batean
Beste 312 lagun, horien artean 45 emakumezko eta hiru adingabe, bizirik erreskatatu dituzte.
2015/08/07 - 14:41
Bost atxilotu, Libian hondoratutako errefuxiatuen ontziagatik
Abuztuaren 5ean Libiako kostaldean hondoratu zen ontzian, 25 etorkin hil ziren. Pertsonen trafikoa leportazen zaie atxilotuak izan diren hiru libiarrei eta bi algeriarrei.
2015/08/06 - 18:40
25 pertsona hil dira Libian, errefuxiatu ontzi bat hondoratuta
400 inguru erreskatatu dituzte orain arte. Orotara 600 inguru zihoazen itsasontzian. Gaur bertan, beste salbamendu bat egin dute: 381 atera dituzte itsasotik, horien artean 55 emakumezko eta 26 haur.
2015/08/06 - 10:49
25 etorkin hil dira Italiara bidean, ontzia hondoratuta
400 lagun inguru itsasotik onik ateratzea lortu dute erreskate taldeek . Orotara 600 errefuxiatu inguru zihoazen itsasontzian.
2015/08/02 - 21:00
Saharaz hegoaldeko lau lagun ito dira Ceutara heltzen saiatu direnean
Bestalde, beste hiru lagun bizirik erreskatatu ditu Marokoko Itsas Armadak.
2015/07/06 - 17:17
Gazte bat hil da Arga ibaian, Iruñean
Ibaian bainua hartzeko egokitutako eremu batean zegoen, uretara jauzi egiteko soka bat dagoen lekuan.
2015/07/04 - 19:26
Gizonezko bat itota hil da Arga ibaian, Uharte parean
Dirudienez, 48 urteko gizonezkoa ibaiaren putzu batean harrapatuta geratu da.
2015/06/25 - 22:52
32 urteko urpekari bat hil da Deban
Gertakaria 18:20 aldera jazo da. Urpean igeri egiten ari zen beste gizon batek urpekaria ahoz behera ikusi du ur gainean.