Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

37 etorkinek bizia galdu dute Libiako kostaldean, ontzia urperatuta

Hasiera batean zazpi gorpu aurkitu dituzte, baina, beranduago, eskualdeko arrantzaleek 30 hilotz gehiago topatu dituzte.
Artxiboko irudiak
Artxiboko irudiak

Gutxienez 37 etorkin hil dira Libiako kostaldean, zihoazen ontzia hondoratu ostean. Azken egunotako bigarren istripu larria da.

Mohamad al Misrati Libiako Ilargi Gorriko bozeramaileak adierazi duenez, 'goizean zazpi etorkinen gorpuzkiak topatu dituzte Tripoliko ekialdean dagoen Jomseko eskualdean, baina ezin da zehaztu ontzian zenbat etorkin zihoazen'.

Ordu batzuk beranduago, bertako arrantzaleek, 30 etorkinen gorpuak aurkitu dituzte Tripolitik 100 kilometrotara. Ilargi Gorriko boluntarioak eskualdean lanean ari dira, baina ez dute ontzi nahikorik.

Balantzea

Ostegunean etorkinez beteriko beste ontzi bat hondoratu zen Libiako Zuwara hiritik gertu, eta 200 lagun hil ziren. Euren helburua Libiatik Italiara bidea egitea zen.

Urtea hasi denetik 2.300 etorkin baino gehiago hil dira Mediterraneo itsasoa zeharkatu nahian, nazioarteko hainbat immigrazio erakundeek egindako zenbaketen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X