32 urteko urpekari bat hil da Deban
Urpekari bat, 32 urteko Debako (Gipuzkoa) bizilaguna, hil da arratsaldean, kostaldean. Biktima konorterik gabe erreskatatu dute.
Gertakaria 18:20 aldera jazo da. Urpean igeri egiten ari zen beste gizon batek urpekaria ahoz behera ikusi du ur gainean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bigarren urpekariak larrialdi zerbitzuei abisua eman die eta sorosleek biktima uretatik ateratzea lortu dute. Ondoren haitz zonalde batera eraman dute sorosleek.
Ertzaintzako helikoptero bat bertaratu da eta biktima Debako Ondarbeltz hondartzara eraman du. Anbulantzia bateko erizainak urpekaria suspertzen saiatu dira bertan, baina alferrik.
Ordu batzuk lehenago, 79 urteko emakume bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan. Antza denez, uretan zegoenean konortea galdu du adinekoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak