Itotzeak
2014/07/06 - 11:38
Zazpi urteko mutil bat hil da igerileku batera erorita, Mañerun
Dirudienez hamar bat minutu egin zituen urpean umeak, senitartekoak ohartu ziren arte. Atera zutenean oso larri zegoen, eta suspertzen saiatu ziren arren, ospitalean hil zen.
2014/05/12 - 22:57
Gutxienez 14 kide hil dira Lampedusa kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Lekukoek esan dutenez, barkuan 400 bat pertsona zihoazen. Gehienak erreskatatu ahal izan dituzte Italiako larrialdi zerbitzuek, baina litekeena da gorpu gehiago azaltzea.
2014/05/12 - 19:08
Gutxienez 14 kide hil dira Lampedusa kostaldean, ontzi bat hondoratuta
400 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu da.
2014/05/12 - 13:08
Gutxienez 40 etorkin hil dira Libiako kostaldean
40 etorkin inguru hil dira eta beste 51 erreskatutau dituzte Tripoli inguruan, zihoazen itxasontzia hondoratu ostean.
2014/05/11 - 23:33
Gutxienez 40 pertsona hil dira Tripolin, ontzi bat hondoratuta
Oraingoz, berrogeita hamaika pertsona bizirik erreskatatu ahal izan dituzte.
2014/04/23 - 11:56
3 urteko ume bat itota hil da urmael batean erori ostean, Palman
Dirudienez, haurra oharkabean erori da bere etxeko urmaelean.
2014/02/06 - 14:40
Zortzi etorkin hil dira Ceutako kostaldean
400 pertsona inguru Marokotik Espainian sartzen saiatu dira. Horietako askok itsasora salto egin dute, herrialde horretako poliziengandik ihesi.
2014/02/06 - 12:30
14 etorkin ito dira, Ceutan sartzeko saiakera masibo batean
400 pertsona inguru Marokotik Espainian sartzen saiatu dira. Horietako askok itsasora salto egin dute, herrialde horretako poliziengandik ihesi.
2014/01/08 - 21:27
Oraindik ez dituzte aurkitu Biarritzen desagertutako bi pertsonak
Igandean 28 urteko emakume bat ito zen, eta astelehen gauean lekuko batek esan zuen itsas ertzean egon ohi zen eskale bat harrapatu zuela olatu batek.
2013/10/06 - 21:40
181 hilotz berreskuratu dituzte Lampedusan
Eguraldiaren eta itsasoaren baldintza kaskarrak direla eta, erreskate taldeek eta urpekariek ezin izan dute lanik egin bi egunez. Azken orduetan beste 181 hilotz atera dituzte.
2013/10/05 - 18:58
Itsasoaren baldintza kaskarrek erreskate lanak geldiarazi dituzte
Mediterraneoan immigrazioarekin lotuta azken urteotan izandako ezbeharrik larrienak 111 hildako utzi ditu, tartean ume eta haurdun asko. Desagertuta dauden 200 lagunen bila dabiltza, gainera.
2013/10/05 - 18:39
200 gorpu erreskatatu behar dituzte oraindik ere Lampedusan
Itsasoaren baldintza txarrak direla eta, erreskate-lanak bertan behera utzi behar izan dituzte. Italia eta nazioarte osoa hunkituta daude immigrazioaren tragedia hori dela eta.
2013/10/04 - 19:06
Lampedusan itotakoen bila jarraitzen dute Italian
Hildakoak 300 baino gehiago izan daitezkeela uste da. Oraingoz ehun gorpu lehorreratu dituzte, eta beste 150 lagunek bizia salbatu dute.
2013/08/21 - 02:03
Getxoko 36 urteko bizilagun bat hil da Derioko igerileku batean
Ezbeharra 18:00ak aldera izan da, eta Osakidetzako anbulantzia bat bertaratu da, baina ezin izan du ezer egin gazteagatik.
2013/08/20 - 15:06
Urte eta erdiko haur bat hil da etxeko igerilekuan itota
Atzo gertatu zen ezbeharra, bizitza bakarreko eraikinaren igerilekuan, senideak bertan zirela.
2013/08/05 - 14:14
Gizonezko bat itota hil da Tuterako Elola igerilekuan
Biktimak 85 urte inguru zituen, eta, suspertzen saiatu diren arren, hilda iritsi da ospitalera.
2013/08/02 - 22:55
Gizonezko bat hil da itota Bakion
Hilotza portuaren inguruan topatu dute, eta oraindik ez dago argi zelan jazo den gertaera. 63 urteko Bilboko bizilaguna da.
2013/07/15 - 14:43
Bi pertsona hil dira, itota, Mutrikun eta Ribaforadan
Lehenengoa Mutrikuko Saturraran hondartzan ito zen, bainua hartzen ari zela; eta bigarrena, Ribaforadako (Nafarroa) udal igerilekuetan.
2013/04/08 - 13:30
Ama batek 8 eta 11 urteko seme-alabak bainuontzian itota hil ditu
Emakumeak senarrari abisua eman zion seme-alabak hil eta gero, eta bere buruaz beste egingo zuela adierazi zion.
2012/09/07 - 17:21
Gazte bat hil da Arrankudiagako aintzira batean arrantzan ari zela
Gorpua hiru metroko sakoneran topatu dute, uretan itota. Biktima Leioako bizilaguna zen eta 21 urte zituen.