181 hilotz berreskuratu dituzte Lampedusan
Eguraldiak hobera egin ondoren, Italiako erreskate taldeeek gaur berrekin diete ostegunean Lampedusa ondoan hondoratu zen ontziko desagertuak bilatzeko lanei. Gaurko lanetan 181 gorpu aurkitu dituzte, eta, beraz, 292 dira dagoeneko Lampedusako naufragioan hildakoak.
Guztira 500 etorkin inguru zihoazen ontzian, eta, beraz, 60 batek segitzen dute oraindik uretan desagertuta. Pietro Bartolo forentseak komunikabideei azaldu dienez, gaur lortu dute uretatik hilotz gehiago berreskuratzea, baina argitu du zehatz zenbat atera ahal izango dituzten oraindik ez dakitela.
Atsekabetuta dago Italia eta Nazioartea. Lampedusako ezbehar larriak agerian utzi du, beste behin, ez dagoela immigrazioari buruzko politika egoki bat, eta Afrikatik datozen etorkinen zorigaitza.
Bizirik atera diren etorkinen esanetan, ostegunean Italiako uhartetik gertu hondoratu zen ontzian zihoazenak 518 ere izan litezke, gehienak somaliarrak eta eritrearrak. 155 lagun onik erreskatatu zituzten, tartean sei emakume eta bi ume. Bi haurdun Palermora (Sizilia) eraman zituzten, eta Lampedusako erietxera beste hiru lagun.
Etenik gabeko tragedia
Mediterraneoan azken urteetan izan den tragediarik latzenetakoa izan da honako hau. Etenik gabe, egunero iristen dira etorkinak Lampedusara itsasoz, batez ere Afrika iparraldetik. Osteguneko ezbeharra jazo baino ordu batzuk lehenago, beste 463 pertsona heldu ziren Italiako uhartera. "Etenik ez duen izugarrikeria bizi dute. Jada, ez dakigu non sartu hildakoak, ezta bizirik iristen direnak ere", esan du Lampedusako alkateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Moreno, Caracasen bizi den euskal herritarra: "Eroritako eraikin, zubi eta zuhaitz asko ikusi ditugu"
Mikel La Guairan zegoen lurrikara hasi denean, eta, Agustin, Caracasen. Mikelek etxera itzultzea erabaki du, hiriburura. Ordubetean egiten den ibilbidea osatzeko, ordea, bost ordu behar izan ditu. Ez du ikusitakoa ahaztuko. Erreplikak behin eta berriz nabaritzen dituzte, eta nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.
Venezuelako 7,2 eta 7,5 magnitudeko bi lurrikarek herrialdearen iparralde osoa astindu eta dozenaka hildako eragin dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, 164 dira dagoeneko hildakoak eta ia mila zaurituak, nahiz eta kopurua nabarmen handitu daitekeen. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Euskal jatorria duen emakume bat, Venezuelako lurrikaran desagertutakoen artean
Hasieran Lehendakaritzak eta familiaren iturriek haren heriotza baieztatu badute ere, erreskate taldeak haren bila ari dira oraindik, eraikin bat behera etorri eta gero.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.