Itotzeak
2021/05/23 - 16:02
Atzoko heriotza salatu eta migrazio politika ezberdina eskatu dute Irunen
Ehunka lagun elkartu dira Azken Portun, atzo Boli Kostako 28 urteko gazte baten gorpua agertu zen tokian.
2021/05/23 - 10:09
Elkarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen, Bidasoako heriotza salatzeko
Irundik Hendaiara igeri joaten saiatu zen pertsona baten gorpua erreskatatu zuten atzo Bidasoan. 11:30ean izango da, gaur, elkarretaratzea Azken Portun, gorpua agertu den tokian.
2021/05/22 - 23:01
Boli Kostako 28 urteko pertsona etorkin bat hil da Bidasoa ibaian
Iparralde eta Hegoaldeko muga gurutzatu nahian zebilen pertsona migratzailea da hildakoa. Gainean zeraman dokumentazio eta hainbat objektuk erraztu dute identifikazioa.
2021/05/22 - 19:49
Gizonezko baten gorpua atera dute Bidasoa ibaitik, Irunen
Bestalde, Hendaian 16 urteko Burkina Fasoko adin txikiko bat larri erreskatatu dute uretatik. Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du bihar 11:30erako, gorpua agertu den tokian.
2021/04/23 - 16:33
Erakunde humanitarioen arabera, 130 dira Libiako hondoratzearen biktimak
Urperatutako ontziaren aztarnak aurkitu dituzte, baina ez dute bizirik atera den inor aurkitu. Ezbeharra Libiako kostaldean gertatu da, Tripolitik ekialdera.
2021/04/08 - 20:41
Gazte bat hil da Bilbon Ertzaintzarengandik ihesi zihoala itsasadarrera jauzi eginda
Antza denez, ibilgailu batean lapurretan ari zela harrapatu dute, eta ihesari ekin dio. Biktimak 22 urte zituen.
2020/11/13 - 19:20
Beste ontzi bat hondoratu zen ostegunean Libia parean, eta guztira 94 dira hildakoak
20 pertsona hil ziren Libiatik Europara bidean zihoazenean, aurretik beste ontzi bat hondoratu eta 74 pertsona hil ostean.
2020/11/12 - 23:46
Txalupa batean zihoazen 74 migratzaile hil dira Libiako kostan
Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta arrantzontzi batek portura eraman ditu bizirik aurkitu dituztenak.
2020/11/12 - 21:56
Txalupa batean zihoazen 74 migratzaile hil dira Libiako kostan
Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta arrantzontzi batek portura eraman ditu bizirik aurkitu dituztenak.
2020/08/20 - 12:15
45 migratzaile hil dira Libiako uretan urteko naufragio handienean
Astelehenean arrantzontzi batek erreskatatzea lortu zituen beste 37 pertsona atxilotu eta milizia armatuek kudeatutako atxilotze zentroetara eraman dituzte.
2020/08/17 - 14:20
51 urteko bilbotar bat itota hil da Bakioko hondartzan
Gizona alabari laguntzen saiatu zen, adin txikikoa, uretan barneratu eta bazterrera itzultzeko arazoak baitzituen.
2020/07/31 - 23:18
Gazte baten gorpua aurkitu dute Aragoi ibaian, Martzillan
Dirudienez, harri batetik egin du salto gazteak, eta uretatik ateratzen ez zela ikustean, haren bila jo dute hainbat lagunek. Azkenean, itsas-salbamenduko talde batek aurkitu du gaztearen hilotza.
2020/07/31 - 21:08
Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian
17:45ean, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.
2020/07/23 - 23:35
Neska gazte bat ito da Aragoi ibaian, Milagron
Inguruan zeuden pertsona batzuek topatu dute 18 urteko neskaren gorpua ur azalean, baina medikuak ezin izan du haren bizia salbatu.
2020/07/19 - 16:40
Arrantzale bat hilik topatu dute eta bestearen bila jarraitzen dute
Larrialdietarako zerbitzuak etengabe ari dira atzoz geroztik galduta dagoen arrantzalearen bila. Bere laguna hilik topatu dute gaur goizean Zierbena inguruan. Biak, Santurtziko portutik atera ziren
2020/07/19 - 12:27
Itsasoan desagertutako bi pertsonetako baten gorpua aurkitu dute Zierbenan
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hildakoarekin batera zegoen beste pertsona baten bila ari dira. Bi gizonak beste lagun batek utzitako laketontzi batean zihoazen.
2020/01/02 - 11:58
14 lagun hil dira itota Hego Euskal Herrian 2019an
Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 lagun zendu dira itotzeagatik, 2018an baino bi gutxiago, eta beste bi Nafarroan.
2019/09/21 - 22:45
Gizon bat hil da Gironako Plaja d’Aro herrian, soto batean urak harrapatuta
Gizona urpean gelditu da soto batean lo geratu ostean. Euriteek, gainera, kalte ugari eragin dituzte Espainiako ekialdean.
2019/09/08 - 21:43
Mediterraneoa zeharkatu nahian itotako migratzaileak gogoratu dituzte Getxon
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak gerretatik ihes egiten dutela gogorarazi dute, eta guda horiek "oso gureak" direla salatu dute. Heriotza horiek "gure erantzukizuna" direla esan dute.
2019/09/04 - 11:30
Gizon baten hilotza aurkitu dute Ondarroa eta Saturraran arteko arroketan
08:00ak aldera jasotako dei baten bitartez izan du Ertzaintzak gertatutakoaren berri. Dirudienez, istripu baten ondorioz hil da.