14 lagun hil dira itota Hego Euskal Herrian 2019an
14 lagun hil dira itota Hego Euskal Herriko ur-guneetan 2019an, Salbamendu eta Sorospen Espainiako Federazio Errealak egindako Itotzeen Txosten Nazionalaren arabera. Horietako 12 Euskal Autonomia Erkidegoan zendu dira, 2018an baino bi gutxiago, eta beste bi Nafarroan.
Estatuan, 2019an, 440 lagun hil dira itota, aurreko urtean baino 67 gehiago (373 zendu ziren 2018an), hau da, % 18 gehiago. Horren ondorioz, azken bost urteotako datuak kontuan izanik, 2017n soilik hil ziren itota 2019an baino lagun gehiago; urte hartan, 481 heriotza izan ziren itotzeagatik.
Autonomia-erkidego guztietako datuei erreparatuta, Valentzian hil dira itota beste inon baino lagun gehiago: guztira, 61 pertsona zendu dira bertan itotzeagatik. Andaluzia (58) eta Katalunia (57) daude zerrenda horretako bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Estatuko datuak aztertuta, hildakoen % 69,1 45 urtetik gorakoak ziren, % 79 gizonak ziren, eta % 76k espainiar herritartasuna zuten. % 43 hondartza batean zendu dira, eta heriotzen % 81ean ez zegoen sorospen-zaintzako zerbitzurik.
2019an, gehiago erabili dituzte ur-guneak
Salbamendu eta Sorospen Espainiako Federazio Errealeko presidente Isabel Garciak ziurtatu duenez, 2019ko datuek haren analisia berresten dute: hau da, 2018ko beherakada urte hartan ur-guneak gutxiago erabili zirelako etorri zela (eguraldi desatsegina izan zen ia udaren hasierara arte, eta, hortaz, herritarrak beranduago hasi ziren ur-guneak baliatzen). Beraz, egiaztatuta geratu da ez dela beharrezko neurririk hartu, "horiek eskatzen hamarkadak daramatzagun arren".
Garciak nabarmendu du prebentzioak, prestakuntzak eta legegile-neurriak hartzeak soilik ekarriko dutela arazo honetarako konponbidea. Azken bost urteotan, 2.146 herritar hil dira itota espainiar Estatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola baloratuko da euskararen ezagutza enplegu publikoan Lege berriarekin?
Eusko Legebiltzarrak onartutako lege-aldaketak aukera emango du euskararen ezagutza lanpostua eskuratu ondoren egiaztatzeko, eta sistema berri bat ezarriko du hizkuntzaren ezagutza eskatuko duten lanpostuen kopurua kalkulatzeko.
Lehen zenbaki baskonikoa aurkitu dute Irulegin, "Abar", gaur egungo "hamar" zenbakiaren aurrekaria izan daitekeena
Aranzadi Zientzia Elkarteak egin du aurkikuntza, Irulegiko baskoien kanpamenduan (Aranguren Ibarra, Nafarroa). "Abar" inskripzioa, Irulegiko Eskua agertu zen etxebizitza bereko biltegi-ontzi batean aurkitu dute, eta hamar zenbakiari erreferentzia egiten diola uste dute.
Hamabost atxilotu eta hamar emakume askatu dituzte Gipuzkoan, gizakien trafikoaren aurkako operazio batean
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Teresa Herraez poliziaburuak eman dituzte operazio horren xehetasunak, ostegun honetan Donostiako ertzain-etxean egindako agerraldian.
Aurrerantzean, isunak jarriko dituzte Donostiako hondartzetan erretzeagatik
Donostian, ordenantzak debekatu egiten du tabakoa erretzea eta bozgorailuak entzungailurik gabe erabiltzea hiru hondartzetan, hau da, Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan. Isunak mailakatuak dira: 100 eta 200 euro artekoak oharra jaso ondoren jokabidea zuzentzen bada, eta 500 eta 750 euro artekoak kasurik egiten ez den zein araua behin baino gehiagotan urratzen den kasuetan.
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du Bilbon, Zazpikaleak geltokiaren ondoan
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du gaur goizean Bilbon, Zazpikaleak metro eta Euskotren geltokiaren ondoan, San Nikolas plazatxoan. Suaren arrazoiak ez dira jakitera eman oraindik. Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da inor zauritu.
Baduzu ezagunik Venezuelan? Bilboko kontsulatuak harremanetarako bideak jarri ditu herritarren eskura
Venezuelak Bilbon duen kontsulatuak hainbat bide jarri ditu herritarren eskura herrialdeko lurrikararekin lotutako laguntza emateko.
Galarretako sutea gehiago ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sutea itzaltzeko lanetan.
Emakume bat hil da Donostiako Ondarreta hondartzan, bainatzen ari zela
Gertaera asteazken honetako 23:30 aldera izan da. Harekin zegoen lagun taldeak abisua eman du, urazalean dutenean. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.
Biarrizko itsasargiko erlaitza erori da, eta, ondorioz, pertsona bat hil da eta beste bat agertu barik dago
Asteazken arratsaldean Biarrizko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan luizia izan da. Inguruan zeuden bi pertsonetako baten gorpua atera dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.