Jaiak
2024/07/30 - 16:50
Andre Maria Zuriaren jaietarako motorrak berotzen hasi da Gasteiz
Hasi dira Andre Mari Zuriaren jairako txosnak muntatzen. Bestalde, Zeledon, Edurne eta Zeledon txiki ere prest dira dagoeneko San Migeleko dorretik Ama Zuriaren plaza zeharkatzeko.
2024/07/27 - 20:22
"Soka-dantzako lehen bikote homosexuala izateak egundoko oihartzuna izan du"
Lehen aldiz bikote homosexual batek parte hartuko du Ordiziako soka-dantzan. Ioritz Alvarez da bikoteko kideetako bat. Beren parte hartzeak jendartean hausnarketa eragitea nahiko luke
2024/07/26 - 23:10
Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu
Txosnen batzordeak abuztuaren 3an, larunbata, egingo den protestan parte hartzera deitu du. "Jai herrikoiak, gure izaeragatik, TicketBAIren aplikaziotik salbuetsita egon behar dugu", nabarmendu du berriro batzordeak.
2024/07/25 - 15:17
Musika eta jai-giroa nagusi Gasteizen, blusen eta nesken egunean
Kalejiran eta kupelen lasterketarekin hasi dute Santiago eguneko jaia blusen eta nesken koadrilek. Baratxuri azoka tradizionalak ere jende ugari bildu du.
2024/07/25 - 13:38
Giro ederra Aixerrotan (Getxo) Paella Eguna ospatzeko
1956tik uztailaren 25ean urtero egiten den bezala, Getxok Paellen eguna ospatzen du gaur. Festara 30.000 pertsona batzea espero da.
2024/07/22 - 21:50
Zezen bat etxebizitza baten barrura sartu da Ribaforadan, bertako jaietan
Animaliak ate ireki bat ikusi eta barrura sartu zen, eskailera batzuk ere igo zituen. Oso nahastuta eta urduri, zezenak buelta erdi eman zuen eskaileren aldapan aurrera egin ezinik. Azkenean artzainek kalera bideratu ahal izan zuten.
2024/07/22 - 16:02
Madalena Eguna ospatzen ari dira Elantxoben, Bermeon eta Mundakan
Aurten Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ere oroitu nahi izan dute hiru herriok senidetzen dituen egun honetan.
2024/07/21 - 15:52
Giro paregabea, beste behin, Baztandarren Biltzarrean
Baztandarren Biltzarra egin dute, urtero lez, Elizondon. Senide-harremanak sendotzeko festa hau ibarreko jairik adierazgarriena da, eta "xarma berezia" du, baztandarren esanetan.
2024/07/21 - 12:01
Gizon bat atxilotu dute Santurtziko jaietan, bikotekideari eraso egitea leporatuta
Gizonak bikotekidea jo du kalean, eta atxilotu egin dute, genero-indarkeria egotzita. Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, 19:00etan, udaletxe parean.
2024/07/20 - 18:17
Bilboko konpartsek Konpartsakide Eguna ospatu dute, Aste Nagusiaren atariko gisa
Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte: pintxo lehiaketa, herri bazkaria, musika eta haurrentzako jolasak. Aste Nagusirako hilabete eskas falta dela gogoratu nahi izan dute.
2024/07/18 - 19:57
Bizkaiak txosnei Ticket Bain sartzea eskatuko die, eta ez dutela zerga gehiago ordainduko ziurtatu du
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak txosnen laguntza eskatu du "iruzur fiskalaren aurkako borrokan". Azpimarratu duenez, Batuz sistema ezartzeak "ez du ekarriko dagozkienak baino zerga gehiago ordaintzea", baizik eta "segurtasuna sortuko du jai giroan".
2024/07/18 - 16:48
Bigantxa batek izua eragin du Cadreitako jaietan, plazako hesiaren gainetik jende gainera salto eginda
Animaliak oreka galdu du harmailetatik behera eroriz. Bertan zeudenen artean berehala heldu diote adarretatik, geldiarazi eta plazara itzuli dute. Ez da ez adarkaturik ez zauritu larririk izan.
2024/07/17 - 19:10
Donostiako piratek egitarau "zabala" prestatu dute abuztuaren 10etik 17ra, eta abordatzea 12an izango da
"Jalgi belak mastara eta euskara plazara! Festa Ipar" leloa izango du aurtengo Donostiako Aste Nagusi Piratak. Bertso saioak, kalejirak, kuadrilen arteko jolasak, azoka, herri bazkaria eta beste ekintza ugari antolatu dituzte.
2024/07/17 - 13:53
Hil egin da Baionako autobus geltokitik gertu izandako liskarrean larri zauritutako gizona
Istilua Baionako bestetan jazo zen, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Homizidio saiakera leporatu zioten oso larri zaurituta utzi zuen atxilotuari. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo zen liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
2024/07/17 - 13:09
Sanferminetan Logroñoko neska bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira
Biktima, 26 urteko neska, Iruñera joan zen hilaren 9an jaiaz gozatzera. Ustezko erasotzailea Logroñoko beste gazte bat da, eta duela lau bat urtetik elkar ezagutzen zuten.
2024/07/15 - 17:36
400 ekitaldi baino gehiago "adin tarte guztietarako", Andre Maria Zuriaren jaietan
Zozketa bidez, 100 gasteiztarrek balkoitik gozatu ahal izango dute txupinazoaz eta Zeledonen jaitsieraz. Herritarrek datorren igandera arte eman dezakete izena, bai udalaren webgunean, bai 010 telefonoan.
2024/07/15 - 15:30
''Sexu erasoen aurrean eta mugimendu feministaren gidaritzapean, Iruña mobilizatu da''
Sanferminetako balorazioa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Sexu-erasoei dagokionez, aurtengo jaietan 24 salaketa izan dira, eta ustezko erasotzaileetako 23 atxilotu dituzte. Asironen hitzetan, genero-indarkeria "gizarte osoari dagokion arazo bat da".
2024/07/15 - 14:54
1,8 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute sanferminetako ekitaldietan, iaz baino % 27 gehiago
Gainera, salaketak % 20 murriztu dira, batez ere lapurreten jaitsieragatik; atxilotuen kopurua, aldiz, % 10 igo da, 2023an 191 izatetik aurten 211 izatera igaro baitira. Bestalde, 24 sexu-eraso salaketa izan dira.
2024/07/15 - 14:01
Jaiekin lotuta 367 osasun-arreta egin dituzte sanferminetan, iaz baino % 12 gutxiago
Horrela, 126 traumatismo eta zauri, 63 eraso, entzierroetako 56 zauritu, 37 intoxikazio etiliko, drogek eragindako 16 intoxikazio, bederatzi eraso kimiko eta zazpi sexu-eraso izan dira.
2024/07/15 - 11:27
Villavesaren entzierro jendetsuarekin agurtu dira aurtengo sanferminak
Nahiz eta ofizialki sanferminak "Gaixoa ni" abestuta amaitu diren, ehunka lagunek Villavesaren entzierroa korritu dute gaur goizean Miguel Indurain partikular baten aurrean.