Jaiak
2024/01/12 - 16:03
4.700 partaidetik gora izango dira Donostiako Haurren Danborradan
2024ko San Sebastian eguneko Haurren Danborrada aurkeztu dute udaletxean. San Jose ikastetxeko Anir Guyenbati egokitu zaio Danbor Nagusia izatea.
2023/12/31 - 20:50
Agur 2023 eta ongi etorri 2024!
Gabonzaharreko ospakizunek eta 2024ari hasiera ematekoek milaka lagun atera dituzte kalera mundu osoan. Su artifizialak, musika, dantza eta festa nagusi gau magiko honetan.
2023/12/31 - 20:17
Lasterka agurtu dute urtea milaka herritarrek
Milaka herritarrek lasterka eta umorez amaitu nahi izan dute urtea, eta, han eta hemen, San Silbestre lasterketetan parte hartu dute. Taldean, familian zein bakarrik, asmo onak berritzea eta ohitura osasuntsuei eustea da kontua.
2023/12/30 - 21:38
Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari
Urte berriari igande gauean emango diogu ongietorria gehienok, kanpaiak entzunda, baina mahatsa jan duenik bada jada, Usansolon esaterako. Urtero ospatzen dituzte kanpaiak bezperan, baina aurten are bereziagoa izan da jaia, duela bi egunetik herri independentea direla ere ospatu baitute.
2023/12/20 - 17:27
San Tomas egunerako azken prestaketak Donostian
167 postu jarriko dira aurtengo azokan. Gastronomia lehiaketa berria ere izango dute: hainbat bikote txistorra onena prestatzen saiatuko dira.
2023/11/28 - 13:29
2024ko Herri Urrats "Ortzadarra" lelopean egingo da maiatzaren 12an
Neomak taldeak egingo du aurtengo abestia. Lehen aldiz, maketa lehiaketa egingo dute eta irabazleak Iparraldeko ikastolen aldeko jaian joko du. Halaber, bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.
2023/11/12 - 19:18
Euskal diaspora Argentinako Euskal Astean bildu da
Joan den astelehenetik ekitaldiz betetako egitarauaz gozatu dute Necochea hirian. Igande honetan, Euskal Astearen azken egunean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua izan dute gonbidatu.
2023/09/22 - 16:57
San Fermin Txikito jaiek Iruñeko Alde Zaharreko kaleak hartu dituzte
Udalbatza Txikiak bota du jaiei hasiera eman dien txupinazoa. Asteburu osoan zehar ekintza ugari egingo dira Iruñeko Alde Zaharrean.
2023/09/22 - 15:06
Jai Batzordeak salatu du Iruñeko Udalak debekatu egin dituela San Fermin Txikitoko ekitaldi batzuk
Jakinarazpenak ospakizuna baino 48 lehenago iritsi zitzaizkien, kontratatuta zeuden ekitaldiak ziren, jaien egitarauan iragarriak eta aurreko urteetan arazorik gabe egindakoak.
2023/09/08 - 15:07
Hondarribiko alkateak harrera egin dio lehen aldiz Jaizkibel konpainiari
Lehen aldiz, Hondarribiko alkate batek (Igor Enparan) harrera egin dio Jaizkibel konpainiari. Hondarribiko EAJ ez da egon alarde parekideari egindako harreran; bai, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia.
2023/09/05 - 23:07
20 altxaldi Lekeitioko Antzar Jokoan!
Aritz Arando gazteak 20 altxaldi egin ditu, aspaldian lehen aldiz. Gainera, 500 urtean aurrenekoz, alkateak berak ere hartu du parte jokoan. Giroa primerakoa izan da aurten ere.
2023/09/05 - 09:17
Albiste izango dira: Juntsekin negoziazioak, hiru zauritu Zestoan eta Antzar Eguna Lekeition
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/05 - 07:00
97 ontzik hartuko dute parte gaur Lekeitioko Antzar Egunean
San Antolin jaietako hitzordurik garrantzitsuena da antzara-jokoa. Urtero bezala, jendetza batzea espero da.
2023/08/30 - 15:16
120 tona tomate inguru bota dituzte aurten Buñoleko Tomatinan
Azken urteetan bezala, planetako bazter guztietako 15.000 pertsona inguruk parte hartu dute Valentziako herrian ospatzen den jai famatuan.
2023/08/29 - 16:08
Donostiak Euskal Jaiekin egin dio agur udari
Abuztuaren 30ean hasiko dira eta irailaren 10era arte iraungo dute. Donostia Festakek 60 ekitaldi prestatu ditu mota guztietako publikoarentzat: sagardo eguna, erromeriak, bertsolaritza saioak, azokak, lehiaketak…
2023/08/28 - 15:58
Euria gorabehera, jai giroa nagusi Artikutzan San Agustin eguna ospatzeko
Ohi bezala, egun osoan zehar artisautza eta elikagaiak erakusteko eta saltzeko postuak egongo dira, baita bi txosna ere, jaiaz gozatzera hurbiltzen den oro janariz eta edariz hornitzeko.
2023/08/28 - 14:48
Bilboko Areatzan txosnak desmuntatzen hasi dira
Bederatzi eguneko jaien ostean, Bilbo normaltasuna berreskuratzen hasi da. Konpartsak dagoeneko hasi dira Areatzako txosnak desmuntatzen eta garbiketa lanetan.
2023/08/28 - 10:53
Bilbok agur esan dio Aste Nagusi jendetsu bati Marijaiaren erreketarekin
Ibaizabal ibaian erre dute bart Marijaia eta ekitaldi honekin amaitu da 2023ko Aste Nagusia. Aurtengo jaiak orain arte ospatutako partehartzaileenak eta jendetsuenak izan dira.
2023/08/27 - 19:59
Argi, kolore, soinu, iraupen eta ikusleen erantzunagatik saritu du Bilboko epaimahaiak Fonti piroteknia
Abuztuaren 24 gauean ikusi ahal izan ziren Fonti pirotekniak eskainitako su artifizialak Bilbon. Horiek irabazi dute Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren XXXI. edizioko Epaimahaiaren Saria. Hemen ikuskizuna, oso-osorik.
2023/08/27 - 19:27
Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du berriz ere Uharte Arakilgo gazta lehiaketa
Gorraizko Gaztelua Golf & Spa hotelak erosi du gazta 4.750 euro ordainduta. Eguraldiak ez du lagundu baina jende asko hurbildu da Uharte Arakilgo Artzai Egunera.