Jaiak
2024/05/28 - 20:56
150 artista inguruk jaietan EHKSko kolektiboei jarritako "beto ulertezinekin" amaitzeko eskatu dute
"Jaietako parte-hartzeak eskubide unibertsala izan behar du, eta, beraz, ulertezina egiten zaizkigu Bilboko Luberri konpartsari eta Gasteizko GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari ezarritako betoak", adierazi dute.
2024/05/27 - 19:31
Baionako besta gunera sartzea hiru euro garestiagoa izango da aurten
Horrela, 15 euro ordaindu beharko dute bisitariek. Horrez gain, Parisko olinpiar jokoekin bat ez egitearren uztailaren 10etik 14ra izango dira aurten jaiak Baionan eta, masifikazioa eragozte aldera, 22:00etan ez, 17:00etan izango da hasiera ekitaldia.
2024/05/25 - 21:40
Caritasen tonbolaren irekierak hasi du jada sanferminetarako atzerako kontaketa Iruñean
42 egun, sei aste, falta dira sanferminetarako, eta Nafarroako hiriburuan piztu da jada festa giroa; izan ere, Caritasen tonbola irekitzearekin batera, hasi da atzerako kontaketa askorentzat. Gaur, gainera, Alde Zaharraren eguna ospatu dute erraldoi eta gaiteroekin.
2024/05/24 - 21:14
Baionako bestetako txupinazoa 17:00etara aurreratu dute
Olinpiar Jokoak direla eta, jaien hasiera data aurreratu zuten, eta orain txupinazoaren ordutegia 22:00etatik 17:00etara aurreratzea erabaki dute.
2024/05/22 - 21:41
Hauek dira sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko bost hautagaiak
Duguna-Iruñeko dantzariak, Nafarroako Emakume Ezinduen Elkartea (AMUDISNA), Iruñeko San Joan Jainkoarena Ospitalea, Fraile Anaiak gaitariak eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioa dira hautagaiak. Bozketa maiatzaren 27tik aurrera egingo da, bi astez.
2024/05/22 - 11:40
Entzierroekin eta zezenketekin zer egin iruindarrek erabakiko dutela azpimarratu du Asironek, ez alkateak
Iruñeko alkatearen arabera, "ez da inoiz alkate bat etorriko entzierroak edo zezenak debekatzeko". Gaineratu duenez, entzierroen eta sanferminen inguruko gogoeta kolektibo bat egin behar da.
2024/05/19 - 19:32
56 urteko gizon bat adarkatu du Los Arcosen ibilbidetik ihes egin duen zezen batek
Zezenak hesiaren kontra egin du, eta, altxatu eta gero, ibilbidetik atera da eta ikusleetako bat adarkatu du. Zauritua ospitalera eraman dute.
2024/05/18 - 22:21
Jai herrikoietan auzolanak duen balioa aldarrikatu dute Iruñeko auzo-eragile eta festa-batzordeek
"Jaiak ez dira ezerezetik sortzen, ezta antolatzen ere. Jai hauek aurrera ateratzeko lan handia dago atzetik, eta ezinezkoa litzateke kolektiboan, auzolanean egin ezean, herritik eta herriarentzat", azpimarratu dute.
2024/05/16 - 10:44
Getxoko jaietan gertatutako eraso homofoboa ikertzen ari da Ertzaintza
Bi emakumek salaketa aurkeztu dute Andra Mari jaietan igandean jasandako eraso homofoboagatik.
2024/05/06 - 16:52
Zabalik da 2024ko Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaitzak aurkezteko epea
Maiatzaren 19ra arteko epea izango dute herritarrek proposamenak aurkezteko, eta bozketa 27tik aurrera egingo da, bi astez.
2024/04/28 - 16:44
Nafarroaren Eguna ospatu dute Baigorrin
Mugaz bi aldeetako harremanak sustatzea du helburu ekimen horrek, eta jende ugari batzea lortu du aurten ere.
2024/04/28 - 16:17
Eguzkitako betaurrekoak eta txamarra, denak behar gaur Armentian, San Prudentzio eguneko erromerian
Foru Aldundiko txistulari eta tronpetari bandaren "Araba" zortzikoaren ondoren, gasteiztarrak Armentiara bidean jarri dira. Zeruak garbi ageri ziren, jendearen pozerako; belarra, ordea, bustirik zegoen goizean, bart gaueko euriagatik.
2024/04/28 - 15:40
Milaka herritar Arabako egun handia ospatzen ari dira Armentiako zelaietan
San Prudentzio eguneko erromeriaz gozatzen ari dira Gasteizen, eguzkitako betaurrekoekin eta jaka eskuan dutela. Mezaren ostean, besteak beste, taloa eta txistorra jateko unea izan da.
2024/04/28 - 10:07
Erretreta, tronpeta eta danbor hotsek abiatu dituzte Gasteizen San Prudentzio jaiak
Ekitaldi jendetsua egin dute bart Probintzia plazan, eta ereserkia behin baino gehiagotan entzun ahal izan da udal tronpetarien eta danborradaren eskutik. Igande honetan ospatuko dute San Prudentzio.
2024/04/28 - 00:08
Erretreta jendetsu batekin abiatu dituzte arabarrek San Prudentzio jaiak
Gaueko danborradaren biharamunean, San Prudentzio egun handia ospatuko da igande honetan, Armentiako erromeria tradizional eta arrakastatsuarekin. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira.
2024/04/27 - 18:57
San Prudentzioko erretreta egunaren hiru protagonista ezagutu ditugu
Mikelek 35 urte daramatza Aldundiko balkoitik erretreta jotzen. Txikitako ametsa beteta, 2000. urtean hasi zen Jose Miguel atabalari. Gazteagoa da Iker, baina jotzen luze aritu nahi du.
2024/04/24 - 12:29
San Prudentzio jaiak iragartzeko pregoia emango du gaur Teresa Ibañez aktoreak
Igandeko egun handiaren atariko, larunbatean "Erretreta" eta "Danborrada" egingo dira. Ohi bezala, bi ekitaldiak zuzenean eskainiko ditu EiTBk.
2024/04/21 - 19:56
San Prudentzioko danborradaren azken entsegua Gasteizen
Toki Eder ikastolako patioan egin dute San Prudentzioko danborradaren aurreko entsegua. Hurrengo iganderako dena prest izango dute, eguerdian helduen danborrada eta 17:30ean umeena egiteko.
2024/03/11 - 18:22
Esne Beltza, Nil Moliner, Doctor Deseo eta Zetak Andre Mari Zuriaren jaietan izango dira
Aurten sei kontzertu izango dira Foru plazan, abuztuaren 3tik 8ra ospatuko diren Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaietan.
2024/02/25 - 11:05
Ogeta Bat Basauriko kuadrillak 2018tik desagertuta egon den Eskarabilera berreskuratu du Ibarrangelun
150 bat basauriar Ibarrangelura joan dira San Fausto jaietako ikurraren panpina jasotzera. Ikatza biltzen zuten emakumeak goraipatzen dituen pertsonaia da Eskarabilera, eta helio puxikekin zerura bota ohi dute San Fausto jaien amaieran.