Esne Beltza, Nil Moliner, Doctor Deseo eta Zetak Andre Mari Zuriaren jaietan izango dira
'Los 40 La Blanca' ikuskizuna eta Esne Beltza, Nil Moliner, Luz Casal, Doctor Deseo eta Zetak izango dira Gasteizko Foru plazan 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietan. Aurten sei kontzertu izango dira toki horretan, ohi baino bat gehiago, abuztuaren 3a larunbata izango delako.
Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak Foru plazako egitarauaren aurkezpenean nabarmendu duenez, "aurten, Andre Maria Zuriaren eguna noiz den kontuan izanda, jaien bezperak ere garrantzi berezia izango du".
"Gasteizek jai giroa asteburutik hasita sentitzea nahi dugu eta, horregatik, Foru plazako programazioari 'Los 40' kontzertua gehitu diogu. Gainera, saio horri esker, toki horretako eskaintza are anitzagoa izango da tipologia musikalari eta publikoari dagokienez. Gure helburua beti da antolatutako emanaldi guztien artean herritarrek gustuko zerbait topatzea eta, aukeraketa honekin, lortu dugula uste dut", adierazi du.
Egitaraua:
- Abuztuak 3, larunbata: David Alvarez eta Ramses Lopez Los 40 irratiko dj-ek eskainiko duten 'Los 40 La Blanca' emanaldia.
- Abuztuak 4, igandea: Esne Beltza taldeak geldialdia egingo du Gasteizen bere agur biran eta bertan euren azken lana, 'Esne Bidea', ezagutzera emango dute.
- Abuztuak 5, astelehena: Nil Moliner abeslari katalana izango da Foru plazan.
- Abuztuak 6, asteartea: Luz Casal kantari galiziarrak 'Las ventanas de mi alma' bere azken diskoa aurkeztuko du, bost urte abesti berri batik aurkeztu gabe egon eta gero.
- Abuztuak 7, asteazkena: Doctor Deseo talde euskaldunak joko du eta udaberri honetan aterako duten 'En el brillo de tus ojitos' lana aurkeztu ere.
- Abuztuak 8, osteguna: Pello Reparaz buru duen Zetak musika elektronikoko taldea arituko da egitaraua osatzeko. Bertan 'Itzulera' edo 'Zeinen ederra izango den' abestiez gain, 'Aaztiyen' kaleratu berri duten diskoko kantuak abestuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak