Jaiak
2024/09/05 - 15:14
Eguraldia gorabehera, jai giroa nagusi da gaur Lekeition, Antzar Egunean
Goizeko lehen ordutik jendez bete dira Bizkaiko udalerriko karrikak. Musika, etxeko txikienentzako erraldoi eta buruhandiak... Ekitaldi nagusia, baina, arratsaldean izango da. 16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira.
2024/09/05 - 07:00
Antzar Eguna Lekeition, ehundik gora parte-hartzailerekin
16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira. Jendetza espero denez, Udalak herriko erdigunea itxiko du ibilgailuentzat, goizean goizetik.
2024/09/01 - 16:28
Nafarroako Mahats Bilketaren XXXII. Jaia ospatu dute igande honetan Erriberrin
Mahats bilketaren sasoia abiatu dute, festa giroan. Jaiaren pregoia Ahikar Azcona 'La Casa de Papel' telesaioko aktoreak eskani du. Aurtengo uzta 53 milioi kilokoa izango da.
2024/08/28 - 14:43
120.000 kilo tomatek gorriz tindatu dituzte Buñolgo kaleak
Jaia 1945ean jaio zen, gazte batzuen eskutik eta, gaur, munduko bazter guztietatik etorritako lagunek 15 euro ordaindu dituzte jai honetan parte hartzeko. Herriko bizilagunek ez dute ezer ordaindu behar.
2024/08/26 - 16:10
Aste Nagusiko 37 txosnak desmuntatzen ibili dira Bilboko Konpartsak
Desmuntatze-lanak gehienez lau egunez luzatuko dira. Abian da 2025eko Aste Nagusirako atzerako kontaketa, tik-tak!
2024/08/26 - 00:47
Ituñoren azken pregoia Marijaiaren agurrean: ''Zenbat bizipen kabitzen diren bederatzi gau eta egunetan''
Bilboko itsasadarrean eman du azken hitzaldia pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak suziria botata, Marijaia erre dute Aste Nagusiari agur esateko. "Gizartea konpartsa bat balitz, mundua hobea litzateke" esan du azken mezuan Ituñok.
2024/08/25 - 22:57
Bilboko Aste Nagusian 1,6 milioi bisitari izan dira aurten eta delituak %14,5 jaitsi dira
110.000 pertsonak baino gehiagok gauero ikusi dituzte su artifizialak eta 220.000 lagun joan dira kontzertuetara. Txupinazoaren egunean, 50.000 pertsona bildu ziren Arriaga Antzokiaren inguruan.
2024/08/25 - 18:48
Moztaileen euskal selekzioa ofiziala da jada, eta Zeelanda Berriko munduko txapelketan lehiatuko da 2026an
Gaur Uharte Arakilen ospatu den Artzain Egunean jakinarazi dute Euskal Herriko ardi moztaileen selekzioak ofizialtasuna lortu duela eta 2026an Zeelanda Berriko munduko txapelketan parte hartu ahal izango duela. Batzuk hasiak dira jada entrenatzen.
2024/08/25 - 16:04
Juan Maria Aburto: ''Aste Nagusia apartekoa izan da, jendetsua, adeitsua eta alaia''
Bilboko alkatea hiriaz eta hiritarrez "harro" agertu da. Festa parte-hartzaileak, garbiak eta seguruak izan direla nabarmendu du, eta garbiketa zerbitzuek eta Poliziak 1,6 milioi bisitarik jaiaz gozatzeko aukera izan dezaten egindako lana goraipatu du.
2024/08/24 - 18:35
La Rosa International Fireworks piroteknia siziliarrak irabazi du Bilboko Su Artifizialen XXXII. Lehiaketa
Ostiral gauean ikusi ziren irabazlearen suak, eta ikuskizun piroteknikoa berriro ikus daiteke EITB Nahieran atarian.
2024/08/23 - 16:09
Jaizkibelek ez duela Alarde baztertzailean parte hartuko zehaztu du Izaskun Larruskainek
Jaizkibel konpainiako ordezkariaren hitzetan, pauso bat lortu dute, baina asko falta zaie. Bestetik, konpainia inklusibo gisa, aurten Nahia Salaberria izango dute kantinera, gurpildun aulkian ibiltzen den emakumea.
2024/08/23 - 12:42
Horrela egiten dute lan Bilboko garbiketa-zerbitzuek parranda gau baten ondoren
Bilboko Udalak Aste Nagusirako abian jarritako garbiketa-operatibo berezian 600 pertsona ari dira lanean, horietatik 260 Aste Nagusirako kontratatuak. Horrez gain, 117 ibilgailu eta makina erabiltzen dituzte eta 250 bainu eramangarri jarri dituzte.
2024/08/22 - 13:09
Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu eraso delitua egotzita, neskato bati musu emateagatik
Aste Nagusiko bosgarren egunean 20 pertsona atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, tartean, bi indarkeria matxistagatik eta hamahiru lapurreta edo ebasketa delituengatik.
2024/08/21 - 18:47
Zarautzek bere Euskal Jaien mendeurrena ospatuko du irailaren 6tik 9ra
Era guztietako jarduerak izango dira, erromeriak eta kalejirak, karroza erakusketak eta lehiaketak, bertsolaritza, dantzak...
2024/08/20 - 19:57
Patata tortilla lehiaketa, Aste Nagusian gehien espero den ekitaldietako bat
Aste Nagusiko lehiaketa gastronomiko jendetsuenetako bat da. Aurten 375 tortilla aurkeztu dira. Gainera, agendak jardueraz beteta jarraitzen du, txikiek eta nagusiek jaietako laugarren egun honetan goza dezaten.
2024/08/18 - 22:26
Bali balearen eta bere lagunen desfileak milaka lagun bildu ditu berriz ere Bilbon
Iaz 150.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Bilboko kaleetan balearen desfilea ikusteko, eta aurten ere jendetza batu da. Txarangek eta batukadek lagunduta, kolorez eta musikaz bete da beste behin ere Aste Nagusia.
2024/08/18 - 14:15
Donostiako zezensuzkoek protesta egin dute jasotzen dituzten bultzada eta irainengatik
Donostiako Aste Nagusiko zezensuzkoen azken irteeraren aurretik, animaliak mugitzen dituzten pertsonak kexu agertu dira gutxi batzuen jarrerarengatik.
2024/08/17 - 21:21
"Bilbo, zu zeu zara Marijaia eta Nagore eta biok, sorgin bi, zure alabak" esanez hasi du Ituñok Aste Nagusia
Bertso batekin hasi du pregoia Itziar Ituñok eta irrintzi batekin amaitu, erabat euskaraz egin duen irekiera hitzaldia. Larunbat honetatik datorren igandera arte, 1.000 jarduera baino gehiago izango dira Bilbon.
2024/08/17 - 21:08
Itziar Ituñoren pregoi aldarrikatzaileak piztu du festa Bilbon
Itziar Ituño pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak irrintzi batekin bukatu dute emozio handiko pregoia, eta txupina jaurti eta Marijaia Arriagako balkoira irtetearekin batera hasi da Bilboko Aste Nagusia.
2024/08/16 - 13:57
Konpartsak azken ukituak ematen ari dira txosnetan festa lehertu bezperan
Gaurkoa mugimendu handiko goiza da Bilboko Areatzan. Konpartsak azken ukituak ematen ari dira txosnetan, bihar bederatzi egun iraungo duten jaiak has daitezen.