Jaialdi
Giro bikaina Boisen Jaialdiaren egunik handienean
Neomak, Amuma Says No eta Gatibu taldeek publikoa zoratu eta dantzan jarri dute larunbat honetan Idaho Central Arena aretoan, 2025eko Jaialdiaren azkenaurreko egunean.
Katherine Bidegaray, Montanako Auzitegi Goreneko epailea, euskal amerikar komunitatearen ordezkari boteretsuenetako bat da egun, AEBn
Behe Nafarroako familia batean sortua, haurtzaroa Ipar Dakotako mugako belardietan egin zuen, gurasoen arrantxoan. Bidegaray oso kritikoa da Trumpekin eta etorkinen deportazioekin. Emakumearen eskubideen alde egiteagatik ere ezaguna da.
Gatibuk dantzan jarri zuen Boiseko Basque Blocka
Gernikatik Idahora, Gatibuk Jaialdian izan ziren zirenak dantzan jarri zituen bere abestiekin eta taldeak duen energiarekin eta estilo bereziarekin. Kontzertu hunkigarria izan zen, bertaratu zen euskal komunitatearekin konexio sendoa erakutsi zuena.
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Irteera Operazioa eta Boiseko Jaialdia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Diasporaren Lege berri bat sustatuko du 2026an, egungo erronketara egokitzeko
Euskal herritarrek atzerrian duten presentzia aprobetxatzea da helburua, eta "Euskadi Globala" estrategian eragile diplomatiko gisa interesgarriak izan daitezkeen pertsona guztiak sare horretan sartzea.
Jacob Elordi aktorearen aitona Ondarroatik Australiara joan zen, azukre-kanabera plantazioetan lan egiteko
1958 eta 1963 artean, Espainiako pasaportea zuten ia 8.000 langile Australiara joan ziren, azukre-kanaberaren plantazioetan lan egitera; 2.500, euskal herritarrak. Gaur egun, migratzaile haien ondorengoek eta harrezkero iritsitakoek komunitate sendoa osatzen dute Queenslanden. Joaquin Elordiren kasua da, Jacob Elordi aktore ospetsuaren aitona.
Bengoetxea (EHU): "Akordio honen helburua da unibertsitateen arteko lankidetza-ildoak areagotzea"
Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Boise State Universityrekin batera sustatuko den eta "nazioartekotze estrategia" indartuko duen Itsas-Gaindiko Campusaren garrantzia azpimarratu du.
Euskal musika, kantak eta dantzak nonahi, Boiseko Jaialdian
Festa giroa da nagusi Boisen egunotan. Jaialdiaren aitzakian bete-bete eginda dago Idahoko herria: euskal musikaz, kantez, dantzaz, irrintziz... Jai giroan dabiltza, baita erakundeen ekitaldi ofizialetan ere.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Aurreskuarekin egin diote harrera Imanol Pradales lehendakariari Boiseko aireportuan
Imanol Pradales lehendakaria Boisera iritsi da 2025eko Jaialdian parte hartzeko, euskal diasporak Euskaditik kanpo egiten duen topaketarik handienean, alegia. Jaialdiaren antolatzaileen batzordeak harrera egin dio,eta aurresku batekin hasi da lehendakariaren agenda bete-betea, kultur, erakunde eta komunitate ekitaldiez betetako aste bati hasiera emanez.
Diaspora, Mexikon
Amerikan 71 milioi herritarrek dute euskal abizena. Hurrengo egunetan, euskal migrazioaren garai eta puntu estrategikoak aztertuko ditugu, Mikel Reparazen eskutik. Gaur, Mexikon izan gara.
Boisera joatekoa zen Euskadi Irratiko Urtzi Gartzia lankideari galarazi egin diote AEBra sartzea
Municheko aireportuan zela, haren izena megafonia bidez esan, eta arrazoi zehatzik eman gabe, jakinarazi zioten ezin izango zela Ameriketako Estatu Batuetara sartu. Bidaia egin ahal izateko, Urtzi Gartziak duela hilabete atera zuen bisa, inongo arazorik gabe.