Japonia
2019/04/30 - 15:59
Hamar opor egun Japonian, Akihitoren abdikazioagatik
200 urtean lehenbizikoz enperadoreak kargua utzi du. Herritarrek hamar eguneko ez ohiko oporraldia izango dute.
2019/04/30 - 13:52
Japoniako Akihito enperadoreak eskerrak eman dizkie japoniarrei beren babesagatik
Aro modernoan Japoniako enperadore karguari uko egiten dion lehenengoa izan da, 85 urterekin. Naruhito semeak ordezkatuko du. Maiatzaren 1ean koroatuko dute, aro berri bati hasiera emanez.
2019/04/29 - 16:43
Akihito enperadoreak bihar abdikatuko du, Tokion
Segurtasun neurriak handiak dira Tokion biharko. Une historiko bat bizitzeko prestatzen ari dira japoniarrak.
2019/04/23 - 14:00
II. Mundu Gerran japoniarrek urperatutako kargaontzi bat aurkitu dute Australian
SS Uron Crown kargaontzia Victoria hiritik 100 kilometrora aurkitu dute ur azpian. Itsaspeko japoniar baten erasoaren ondorioz urperatu zen ontzia.
2019/03/05 - 19:14
Arata Isozakik irabazi du 2019ko Pritzker Saria
Ehunka obraren egilea da japoniarra; horietako bat, Bilbon. "Arkitekturaren Nobela" da Hyatt fundazioak ematen duen saria.
2019/01/17 - 12:27
Japoniako Kuchinoerabu irlako sumendi bat erupzioan sartu da
Japonia hegoaldean dagoen Kuchinoerabu irlako sumendia errautsa botatzen hasi da, baina oraingoz irlako biztanleak ez dituzte euren etxeetatik atera.
2018/12/26 - 10:49
Japoniak balea-arrantza komertzialari ekingo dio berriz, uztailean
Gobernuaren bozeramaile batek iragarri duenez, Asiako herrialdeak Baleei buruzko Nazioarteko Batzordea utziko du.
2018/12/17 - 09:36
Gutxienez 42 zauritu, Hokkaidoko jatetxe batean izandako leherketan
Inguruko bizilagunek adierazi dutenez, leherketaren ostean gas usain handia zabaldu da.
2018/12/01 - 11:20
Hideano Dohino, urtebetean euskara ikasi duen 'ahobizi' japoniarra
Euskaraldia azken egunetan murgildu da eta ekimenean parte hartzeko ez dago ez lurralde ez jatorri mugarik. Bideo honetan, Hideano Dohino, urtebetean euskara ikasi duen 'ahobizi' japoniarra.
2018/10/01 - 15:08
James Allisonek eta Tasuku Honjok jasoko dute 2018ko Medikuntzako Nobel saria
Sistema immunearen erregulazio negatiboaren inhibizioan oinarritutako minbiziaren harira garatutako terapiengatik sarituko dituzte bi zientzialariak.
2018/09/22 - 21:50
Hirokazu Kore-Eda txalo artean hartu dute Donostian
Zinemagile japoniarrak Donostia Saria jasoko du bihar. Kore-Eda lau aldiz lehiatu da Sail Ofizialean, eta bitan lortu du Publikoaren Saria.
2018/09/10 - 14:43
44 hildako eta 660 zauritu utzi ditu Japonian joan den astean izandako lurrikarak
Japoniako Gobernuak jakitera eman duenez, 40.000 polizia, suhiltzaile eta militar ari dira erreskate lanetan parte hartzen. Atsuma herrian izan zuen epizentroa lur astinduak.
2018/09/07 - 13:08
Japoniak 7.770 milioi zuzenduko ditu lurrikararen eta tifoiaren kalteei aurre egiteko
2,95 milioi etxe eta lokal argindarrik gabe geratu ziren Hokkaidoko lurrikararen ondorioz. 233 lagun hil dira Japonian azken hiru hilabeteotan herriak pairatutako hondamendietan.
2018/09/06 - 21:11
6,7 graduko lurrikara izan da Hokkaido uhartean, eta gutxienez 9 pertsona hil dira
Dardarak, ordea, ez du tsunami arriskurik eragin.
2018/09/06 - 10:55
Gutxienez bi hildako utzi ditu lurrikara batek Japonian
Sismoak 6,7ko indarra izan du Richter eskalan. Iparraldeko Hokkaido uhartean nabaritu dute, eta eraikin ugari suntsitu ditu.
2018/09/05 - 20:13
3000 bidaiari Osakako aireportuan ordu luzez, tifoia pasa arte
11 hildako eta 300 zauritu Japonian Jebi tifoiaren ondorioz. Osaka hiriko inguruetan egin ditu kalte handienak. Azken 25 urteetako tifoirik indartsuena bizi izan du herrialde asiarrak.
2018/09/05 - 10:38
Azken 25 urteetan izan den tifoirik indartsuenak Japonia kolpatu du
'Jebi' tifoiaren ondorioz, gutxienez zazpi pertsona hil dira eta 800 bat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Japonia alerta egoeran dago.
2018/09/04 - 17:45
Jebi tifoiak irudi ikusgarriak uzten ari da Japonian
Kamioiak hegan, lurrera erotzen diren teilatuak, bertan behera geratu diren hegaldiak... Jebi tifoia kalte handiak ari da eragiten Japonian.
2018/09/04 - 11:28
300.000 pertsona ebakuatu nahi ditu Japoniak, Jebi tifoiagatik
Prebisioen arabera, gaur joko du lurra tifoiak eta Japonia mendebalean euri asko egin dezake eta 216 kilometro orduko haize ufadak egon daitezke.
2018/08/06 - 14:41
Duela 73 urte jasan zuen eraso nuklearra oroitu du Hiroshimak
50.000 bat pertsonak hartu dute parte omenaldi ekitaldietan. Munduan tentsio nuklear berriak daudela ohartarazi dute agintariek.