Japonia
2019/08/25 - 01:16
Gerra komertzialen tentsiopean hasi da G7aren goi-bilera Biarritzen
Frantziak Estatu Batuetako enpresa teknologiko handiei jarri nahi dizkien zergek giroa gaiztotu dute bi herrialdeen artean. Macronek, gainera, agendan sartu du Amazoniako sutea.
2019/08/24 - 23:22
15.000 lagun bildu dira G7ko goi-bileraren aurkako manifestazioan
Baionan, protesta egiteko baimenik ez zuten manifestariak sakabanatu ditu Poliziak. Atzo 17 pertsona atxilotu zituzten Urruñan. Trafikoari dagokionez, berriz,ez dago zirkulazio arazorik muga aldera.
2019/08/24 - 00:38
Biarritz munduko boteretsuenen bileraren zain da, egungo erronka handiak aztertzeko
Mahai gainean klima-aldaketa, merkataritza librea edota Irango egoera politikoa jarriko dituzte, besteak beste. Kontra-gailurrak manifestazioa egingo du larunbat honetan, Hendaia eta Irun artean.
2019/08/18 - 22:45
Frantziak eta Mendebaldeko Alemaniak bultzatu zuten G7ren sorrera 1975ean
Errusia 15 urtez egon da Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Japoniak, Italiak eta Kanadak ere parte hartzen duten taldean, baina 2014ean kanporatu egin zuten.
2019/08/06 - 13:54
Hiroshimak bonbardaketa oroitu du 74. urteurrenean
Hiroshiman jaurtitako bonba hamasei kilotoiko indarrarekin lehertu zen 600 metro inguruko altueran, eta 80.000 pertsona hil zituen berehala.
2019/07/22 - 22:40
Txinako mafia taldeek manifestariei eraso egin diete Hong Kongen
Dirudienez mafiarekin lotuta dauden hainbat taldek, zuriz jantzita eta makilekin, manifestariei eraso zieten. 45 zauritu daude.
2019/07/22 - 11:35
Shinzo Abek bozak irabazi ditu, baina ez du nahikoa babes Konstituzioa aldatzeko
Japoniako lehen ministroak Konstituzioa aldatu nahi du, armadak 'rol aktiboagoa' izan dezan. Horretarako, ordea, bi ganberen bi herenen onespena behar du.
2019/07/18 - 14:37
Gutxienez 33 pertsona hil dira Japonian nahita eragindako sute batean
41 urteko gizon batek Kyoto Animation estudioetako eraikinean sartu eta likido sukoia bota zuen.
2019/07/18 - 10:26
Gutxienez 24 pertsona hil dira Japonian, nahita eragindako sute batean
Identifikatu gabeko pertsona bat Kyoto Animation estudioetara sartu eta likido sukoia bota du. Eraikinaren barruan 70 lagun inguru zeuden sua piztu den unean.
2019/07/05 - 11:21
Koloniak
Oraindik kolonia dezente dago munduan, baina kolonialismoaren garaia Bigarren Mundu Gerra ondoren amaitu zela esan genezake. Hala ere neokolonialismoa iragana baino latzagoa da herrialde askotan.
2019/07/01 - 11:05
Balearen ehiza komertzialari berrekin dio Japoniak, 30 urteren ondoren
Japoniako Gobernuak Nazioarteko Balea Batzordea utzi du balearen arrantzari berriro heltzeko. Erabakiak talde ekologisten kritikak eragin ditu.
2019/06/29 - 19:30
G20 taldea are zatituago geratu da klima aldaketaren eta protekzionismoaren aurrean
Lorpen handiena AEBen eta Txinaren arteko su-eten komertziala izan da, G20aren izaera bera ere zalantzan jarri baitute.
2019/06/28 - 20:24
Bere aulkian esertzeko agindu dio Trumpek Sanchezi G20ko goi-bileran
Pedro Sanchez Donald Trump agurtzera joan denean, Trumpek keinu bat egin dio non zegoen bere aulkia seinalatuz eta elkarrizketa eten du.
2019/06/28 - 12:53
Tentsio gorena Osakan
G20ak Osakan egingo duen goi bileran ez da giro izango. Trumpek egin du modua Japoniako hiri horretara guztiekin haserretuta iristeko.
2019/06/28 - 12:22
Japoniak 'protekzionismoaren tentazioari' uko egiteko eskatu du G20ren goi-bileran
Xi Jinping Txinako eta Donald Trump AEBko presidenteek larunbat honetan izango duten bileran dago jarrita arreta, duten merkataritza gatazkaren eraginez.
2019/06/18 - 18:35
6,7 graduko lurrikara batek tsunami alerta piztu du Japonia iparraldean
Honshu uhartearen (Japoniako jendetsuena) ipar-ekialdetik 85 kilometrora izan du epizentroa lurrikarak.
2019/06/13 - 20:27
Bi petrolio-ontziri ustez eraso egin diete Omango golkoan
Mohamed Javad Zarif Irango Atzerri ministroak gertatutakoa "susmagarritzat" jo du. Ameriketako Estatu Batuek, berriz, erasoen atzean Iran dagoela esan dute.
2019/06/08 - 14:54
Pornoan aritzen diren hainbat aktore japoniarrek tratu txarrak salatu dituzte
Gobernuz Kanpoko Erakundeek diote gizarteak ez duela ulertzen arazo honen larritasuna.
2019/05/28 - 11:24
Gutxienez bi pertsona hil eta 16 zauritu dituzte Japonian, labanaz
Goizeko lehen orduan gertatu da erasoa, haur talde bat eskolako autobusaren zain zeudela. Erasoaren ostean, ustezko egileak bere burua hil du.
2019/05/28 - 10:41
Bi hildako eta 16 zauritu Japonian, labanaz egindako eraso batean
Japoniako poliziak jakitera eman duenez, neskatila bat eta gizon bat dira hildakoak. Ustezko erasotzailea ere hilik dago, bere buruaz beste egin du eta.