Tentsio gorena Osakan
G20ak Osakan egingo duen goi bileran ez da giro izango. Trumpek egin du modua Japoniako hiri horretara guztiekin haserretuta iristeko. Ez soilik, itxura batean Estatu Batuen aurkari diren herrialdeekin, baita ustez lagun beharko lituzkeenekin ere.
Bere azken txioetan esan du Alemania ez dela fidatzeko aliatua, oraindik arantzeletatik salbu zeuden produktu txinatarrei muga zergak ezartzearekin egin du ostera mehatxu, eta Indiaren aurka jo du Estatu Batuetako arantzelei Indiak ere arantzelak jarriz erantzun diolako.
Gauzak honela, oso zail izango da proposamen zehatzak izango dituen komunikatu bat adostea. Lehen, mota honetako goi bileren amaierako idatzietan beti aipatzen ziren merkataritza askea eta ingurumena. Orain, Trump merkataritza askearen aurka ari da eta ez ditu onartu nahi aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak arrazoi sinple batengatik: ez du sinesten aldaketa klimatikoarena eta dio ezkertiarren eta txinatarren asmakizuna dela.
Txinatarrez ari garela, Osakan ikusmin handiena eragingo duen bilera Trump eta Xi-ren aurkakoa izango da. Euren eskuetan dago merkataritza eta teknologia gerran sakondu edo su eten bat lortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz