Jatetxeak
2021/11/19 - 18:40
Nafarroak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimena eskatuko du datorren astean
Auzitegiaren oniritzia jasoz gero, 50 pertsonako edukieratik gorako jatetxeetan, dantzalekuetan, kafe-ikuskizun lizentzia dutenetan eta lizentzia berezia duten tabernetan eskatuko dute.
2021/11/18 - 22:24
Nafarroako Gobernuak covid pasaportea ezarri nahi du jatetxeetan, pubetan eta diskoteketan sartzeko
Ostalariek, berriz, bi baldintza jarri dituzte Gobernuarekin egin duten bileran: neurri hori 50 plazatik gorako jatetxeetan soilik ezartzea eta diskoteketan 24:00etatik aurrera eskatzea. Halaber, ziurtagiria konprobatzeko aplikazio bat sortzea galdegin dute.
2021/11/16 - 21:46
Zer iritzi dute ostalariek jatetxeetan covid pasaportea ezartzeari buruz?
Neurriak jatetxeei eragingo die Gabonen atarian, urteko egun jendetsuenetan. Jatetxe batzuek begi onez ikusten dute neurria, seguruagoa baiteritzote bai bezeroentzat bai langileentzat.
2021/11/08 - 21:18
Gabonei begira, jatetxeetan, hoteletan eta diskoteketan salgai jarritako sarrera ia denak erreserbatu dira
Sektorean kezka dago, murrizketak ezartzen badira, egindako erreserba guztiak egokitu egin beharko dituzte eta.
2021/10/20 - 20:25
Otogoieneko Borda Berri erretegiaren 'Txingurri' pintxoa, Euskal Herriko onena
'Txingurri' Valverde futbol entrenatzaile eta futbolari ohiaren omenez egindako pintxoa da, eta Mitxel Suarez egileak Alavesen mendeurrena ospatzeko pentsatu zuen.
2021/10/20 - 01:47
Noiz kenduko dituzte tabernariek pandemia garaian ezarritako terrazak?
Ostalariei laguntzeko asmoz eremu publikoan ezarri ziren terrazak urte amaieran kenduko dituzte Donostian, eta urtarrilaren 7an, Iruñean. Bilbon oraindik ez dute datarik zehaztu.
2021/10/13 - 22:53
Pintxoak dira gehien alferrik galtzen den janaria
Janari horrek zaborretan amaitu ez dezan, badira hori saihesteko aplikazioak mugikorretan. Donostiako Munto Berri taberna aplikazio horren erabiltzaileetako bat da. Jendeak pintxoak eramateko aukera dauka, prezio ekonomiko bat ordainduta.
2021/10/13 - 16:13
JIN eta JOAN: ' Zilegi al da haurrei sarrera debekatzea jatetxe edo tabernetan?'
Bilboko jatetxe batek adin txikikoei sarrera debekatzeko hartu duen erabakiaren ondoren, eztabaida zabaldu da: Zer iruditzen zaizue zenbait jatetxe, tabernatan, hedatzen ari ADULTS ONLY joera?
2021/10/11 - 19:54
Kontsumitu ez duten janaria etxera eramateko aukera eskaini beharko zaie bezeroei tabernetan eta jatetxeetan
Elikagaiak botatzea ekiditeko lege-proiektu berria onartu du Espainiako Gobernuak. Elikatze-katean parte hartzen duten eragile guztiei zuzendutako neurriak bildu ditu araudian.
2021/10/09 - 16:28
Jendea berriz elkartu da taberna eta jatetxeetan osasun larrialdia amaitu dela aprobetxatuta
Gaueko aisialdiko sektoreak ere lanari ekin dio berriro hainbat hilabeteren ondoren.
2021/10/07 - 10:51
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa normaltasunera bueltatu dira, barran kontsumituz eta edukiera mugarik gabe
Osasun larrialdia indargabetzeko dekretua argitaratuta, ez dago jada ordutegi eta edukiera mugarik, eta nahi beste pertsona elkartu ahal dira taldeka.
2021/10/06 - 22:42
Belgikan bere lanaren aitortza jaso eta ordu gutxira, lanean zen Axpen Bittor Arginzoniz
Munduko hirugarren jatetxe onena. Izendapen horri eutsi zion Etxebarri Erretegiak Belgikan egin zen ekitaldian, eta gaur Bittor Arginzoniz bezeroei jaten ematen ari zen Axpen duen jatetxean.
2021/10/05 - 22:22
Bittor Arginzoniz maisuaren Etxebarri erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena berriro
Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz hamalaugarren tokian sailkatu da, Aitor Arregiren Elkano erretegia hamaseigarren eta Eneko Atxaren Azurmendi 49.
2021/10/05 - 22:18
Ostegunetik aurrera, ez da aforo eta ordutegi mugarik izango ostalaritzan
Hori bai, musukoa beharrezkoa izango da taberna barrualdean, baina hainbeste espero zuten normaltasun berriari ekingo diote taberna eta jatetxeek.
2021/10/01 - 19:59
FACUAk Bilboko Balicana jatetxea salatu du adingabeei sartzea eragozteagatik
FACUAk Balicana jatetxearen webgunean egiaztatu ahal izan duenez, lokala "helduentzat esklusiboki erreserbaturik" dago, eta mezu berdina agertzen da erreserbak egiteko eta harremanetan jartzeko ataletan.
2021/10/01 - 11:17
Covid-19aren aurkako murrizketarik gabeko lehen gaua Nafarroan
Musukoa erabiltzen jarraitu behar da, baina gainontzean, murrizketarik ez. Urte eta erdi baino gehiagoren ostean, normaltasun berrian sartu den lehen erkidegoa da Nafarroa.
2021/10/01 - 02:01
Covid-19aren aurkako murrizketak bertan behera geratu dira Nafarroan
Hala ere, Lurralde Arteko Batzordeak hezkuntza eta kirol arloan zehaztutakoek eta maskararen erabileraren ingurukoak indarrean jarraitzen dute.
2021/09/28 - 22:26
Nafarroako ostalariek pozik hartu dute albistea eta fakturazioa nabarmen igotzea espero dute
Ostiraletik aurrera, ostalaritzan eta dendetan, aforoak eta ordutegiak koronabirus aurrekoak izango dira berriro. Pozik hartu dute albistea eta fakturazioa nabarmen igotzea espero dute.
2021/09/28 - 16:15
Ostiralean aforo eta ordutegi arruntetara itzuliko dira Nafarroan
Nafarroa pandemia aurreko egoerara itzuliko da ostiralean. Aforo eta ordutegi murrizketak kenduko dira, baina musukoa erabiltzeko eta distantzia gordetzeko gomendioek jarraituko dute.
2021/09/28 - 13:45
Indarrean dauden murrizketen amaiera iragarri du Maria Chivitek
"Murrizketak amaitu dir, lurraldeen arteko akordioetatik eta hezkuntza eta kirol arloko ekintza koordinatuetatik eratorritakoak izan ezik" zehaztu du presidenteak. Horretaz gain, musukoa erabiltzen jarraitu beharko dela gaineratu du.