Jatetxeak
2021/02/10 - 15:16
Eremu gorrian diren 84 herrietan pertsiana altxatu ahal izan du ostalaritzak
Euskadiko Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin pozik bai ostalariak baita bezeroak ere. Hala ere, ostiraleko LABI bileran neurri murriztaileak zorroztuko ote dituzten beldur dira tabernariak.
2021/02/10 - 13:11
"Tabernariei CO2 detektagailuak eta purifikatzaileak jartzea gomendatuko nieke"
Detektagailu horiekin airearen kalitatea neurtuko luketela nabarmendu du zientzialariak eta, txarra bada, HEPA iragazkidun aire purifikatzailea jarrita, kutsatzeak ekidin ahal izango liratekeela.
2021/02/10 - 11:43
Bingen Zupiria: "Interes kolektibo bat defendatu behar dugu, erantzunkizunez"
Bingen Zupiria bozeramailea "Egun on Euskadi" saioan izan da eta Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia aztertu du. Bere hitzetan, "Jaurlaritza kezkatuta dago egoera nahasia delako".
2021/02/10 - 11:09
Zabalik daude berriro EAEko taberna eta jatetxeak, Auzitegi Nagusiaren babesarekin
Dena dela, Jaurlaritzak ezarritako zenbait murrizketa bete beharko dituzte ostalaritza establezimenduek; adibidez, 20:00etarako itxiko dituzte ateak.
2021/02/10 - 10:05
Tabernak pertsianak altxatzen hasi dira
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza irekitzeko erabakia hartu ostean, taberna askok ateak ireki dituzte goizeko lehen orduan.
2021/02/09 - 22:08
Europar Batasunean 18 herrialdetan daude itxita tabernak eta jatetxeak
Europar Batasunean 18 herrialdetan dute pertsiana botata taberna eta jatetxeek, tartean daude Austria, Danimarka, Herbehereak, Belgika, Alemania eta Frantzia.
2021/02/09 - 22:01
Ez da ostalaritza irekitzeko unea, adituen iritziz
Ikuspegi epidemiologiko batetik ez da tabernak irekitzeko unea diote. Esan digutenez, familiarteko ospakizun pribatuak eta ostalaritza, biak, eskutik joan dira orain arte.
2021/02/09 - 21:58
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte. Ostiralean LABI batzordeak erabakitzen duena ezagutzeko zain daude.
2021/02/09 - 21:55
Hauek dira ostalariek bete beharrreko murrizketak
Taberna barruetan aforoa erdira dago murriztuta, terrazetan %100ekoa den bitartean. Gehienez lau lagun eseri ahal izango dira elkarrekin mahaian, baina metro eta erdiko distantzia egon beharko da.
2021/02/09 - 21:45
Ostalariak erabakiarekin pozik daude, baina erreskate plan bat eskatzen dute
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteak gustura agertu dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiarekin.
2021/02/09 - 21:35
Dagoeneko zabaldu daitezke ostalaritza lokalak: Hauek dira bete beharreko neurriak
Gune gorrian dauden ostalaritza lokalek noiznahi zabaldu ditzakete ateak, biharko egunera itxaron gabe.
2021/02/09 - 21:32
Biurrun: 'Epaiak dio ez dagoela frogatuta kasuen gorakada ostalaritzagatik izan denik'
Horixe argudiatu du Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak eremu gorriko ostalaritza behin-behinean irekitzeko erabakian. Gaian sakondu bitartean Euskadiko ostalari guztiek irekitzeko baimena dute.
2021/02/09 - 20:33
Ostalariek sektorea erreskatatzeko plan baten beharra azpimarratu dute
Arabako ostalarien elkarteko ordezkariak diru-laguntza gehiago eskatu ditu. Hain zuzen ere, 230 milioi euroko laguntzak galdegin ditu, orain artekoarekin nahikoa ez dutela argudiatuta.
2021/02/09 - 19:48
Jaurlaritzaren ustez "larria" da Auzitegiak arrisku epidemiologikoa baloratzea
Zupiriak azpimarratu du adituak direla neurriak proposatzen dituztenak, "aurreko olatuetako esperientzian oinarrituta", eta "emaitzak egiaztatzen" ari direla.
2021/02/09 - 18:57
Jaurlaritzak ostalaritzan egindako "kudeaketa kaskarra" kritikatu du oposizioak
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PPk nabarmendu dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia "zaplaztekoa" izan dela Urkulluren gobernuarentzat.
2021/02/09 - 16:04
Gune gorrian dauden taberna eta jatetxeak zabaltzeko baimena eman du Auzitegiak
Ostalarien elkarteek aurkeztutako helegitea aintzat hartu du Auzitegiak, uste baitu indarrean dauden neurriekin ostalaritza ez dela "osasun publikoarentzat bereziki arriskutsua".
2021/02/09 - 15:36
Nafarroako ostalariak haserre, barrualdeek itxita jarraituko dutelako
Platerak hautsi dituzte ostalariek Nafarroako Jauregiaren atarian, besteen hutsak ordaintzen ari direla irudikatzeko.
2021/02/09 - 15:17
Gune gorrian diren herrietako taberna eta jatetxeek bihartik aurrera ireki ahalko dute
Ostalarien elkarteek aurkeztutako helegitea aintzat hartu du, horrenbestez, Auzitegiak, uste baitu, indarrean dauden neurriekin ostalaritza ez dela "osasun publikoarentzat bereziki arriskutsua".
2021/02/09 - 14:51
Tabernen itxieraren aurkako helegitea gaur aztertuko du EAEko Auzitegi Nagusiak
Auziaren muina argitu bitartean, eremu gorrian dauden udalerrietan tabernak eta jatetxeak ixteko agindua bertan behera uzteko eskatu dute ostalarien elkarteek.
2021/02/09 - 10:27
Bizkaiko ostalarien elkarretaratzea Euskadiko Auzitegi Nagusian
Epaileak minutu batzuk barru hasiko dira aztertzen ostalariek tabernen itxieraren aurka jarritako helegitea.