Dagoeneko zabaldu daitezke ostalaritza lokalak: Hauek dira bete beharreko neurriak
Euskadin gune gorrian dauden ostalaritza lokal batzuek dagoeneko ireki dituzte ateak astearte honetan bertan, EAEko Auzitegi Nagusiak argi berdea eman eta gero, baina asteazkenean zabalduko dituzte establezimendu gehienek.
Hori bai, lokalek zenbait neurri bete behar dituzte berriz zabaldu ahal izateko:
- Edukiera % 50ekoa izatea
- Mahai ezberdinetan dauden pertsonen artean gutxienez metro eta erdiko tartea uztea
- Mahai bakoitzean gehienez 4 pertsona batu ahal dira
- Debekatuta dago zutik edo barran kontsumitzea
- Lokalak 20:00etarako egon behar dira itxita, eta ezin dira zabaldu 06:00ak baino lehen
- Eskariak entregatzeko epea 21:00ak arte izango da, eta etxean banaketa egitekoa, aldiz, 22:00ak arte
- Musukoa derrigorrezkoa da uneoro, edateko edo jateko unean bertan izan ezik.
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur kaleratu duen ebazpenaren arabera, edukieran dauden mugekin eta indarrean dauden osasun neurriekin, "ez dirudi ostalaritza osasun publikoarentzat bereziki arriskutsua denik".
Ostalaritzako elkarteek argudiatu zuten abenduaren 10eko dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak beteta "birusaren transmisioa saihesten" dela eta, beraz, zona gorrian dauden udalerrietako tabernak eta jatetxeak ixtea ahalbidetzen duen dekretua –urtarrilaren 22koa- bertan behera uztea eskatu zuten.
Areago, Eusko Jaurlaritzaren erabaki hori "neurrigabea" eta "justifikaziorik gabekoa" zela salatu zuten, sektorean ondorio larriak izango dituela eta negozio askoa betirako ixtea eragingo duela ohartarazita.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak argudio horiek bere egin ditu eta ebatzi du une honetan ostalaritza irekita egoteak ez duela osasun publikoa arriskuan jartzen eta, beraz, eremu gorriko udalerrietan dauden tabernak eta jatetxeak itxita mantentzeko agindua bertan behera uztea erabaki du, aurrez ezarritako segurtasun-neurriak zorrotz bete behar dituztela nabarmenduta.
Ostalariak: "Justizia egin dute"
Euskal Autonomia Erkidegoko ostalarien elkarteek Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia txalotu dute, baina, aldi erean, sektoreak erreskate plan bat behar duela aldarrikatu dute, hilabete luze hauetan izandako galerei aurre egin ahal izateko.
Legebiltzarrean egindako agerraldian, Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko kudeatzaileak nabarmendu du Auzitegiaren erabakia "albiste ona" dela eta "justizia egin" dutela.
Halaber, deitoratu egin du murrizketen afera "epaitegietara eraman behar izana". Horren ustez, "adostasunaren eta sen onaren bidez konpon zitekeen. Batzuetan hori falta zaie hartzen dituzten neurri batzuei".
Edonola ere, Sanchezek arduraz jokatzeko eta segurtasun neurriak zorrotz betetzeko deia egin die ostalariei nahiz bezeroei, "osasunik gabe ez dagoelako ezer".
Eusko Jaurlaritza: "Erabaki oso larria da"
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak salatu du "oso larria" dela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrisku epidemiologikoa baloratzea. Azpimarratu du adituak direla neurriak proposatzen dituztenak, "aurreko olatuetako esperientzian oinarrituta", eta "emaitzak egiaztatzen" ari direla.
Auzitegiak gune gorrietan ostalaritza irekitzeko baimena eman eta ordu batzuetara Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramaileak agiri bat irakurri du autoari erantzuteko.
Adierazpen horretan, Jaurlaritzak kritikatu du "tresna bat gutxiago" izango dutela pandemiaren "arriskua"ri aurre egiteko, eta are gehiago "inauteri garaia" izanda.
Hori dela eta, "ardurarako deia" egin du, "arrisku handiko" egoera delako: "Izan gaitezen solidarioak osasun pertsonala eta kolektiboa zaintzen".
Era berean, neurri guztiak "adituz osatutako LABIko batzorde teknikoak eta Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek" egindako proposamenak jarraituz hartu dituztela azpimarratu du. Ostegunean bilduko da LABI, eta ostiralean iragarriko ditu Jaurlaritzak neurriak.
Autoaren aurka helegitea aurkezteko aukeraz galdetuta, Zupiriak erantzun du zerbitzu juridikoek aztertuko dutela ea autoak "pandemiari aurre egiteko eskumenetan eragina izango ote duen". Dena den, argi adierazi du erabakia "errespetatzen" dutela, baina ez datozela bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.