Jatetxeak
2024/02/08 - 16:02
Bizkaiko Ostalaritzak mobilizazioei ekingo die berriro ere otsailaren 24an, hitzarmen berri bat eskatzeko
Bizkaiko Ostalaritzako ELAk, LABek, CCOOek eta UGTk gogorarazi dutenez, langileek ez dute soldata-igoerarik izan 2020tik. Tarte horretan KPIa % 12,9 igo da eta, beraz, erosteko ahalmena galdu dute.
2023/11/28 - 23:15
Michelin Izar berriak Euskal Herrian: Hauek dira izar berriak dituzten jatetxeak
Michelin izar berriak Atxondoko Cabo eta Txispa jatetxeentzat. 3 Michelin izarrak mantentzen dituzte Akelarre, Arzak, Azurmendi eta Martin Berasategi jatetxeek.
2023/11/28 - 22:25
Axpeko Txispak eta Iruñeko Kabok lehen Michelin izarra jaso dute
Horrela, Txispa jatetxeko Tetsuro Maeda sukaldariaren eta Kaboko Aaron Ortizen lana saritu dute. Martin Berasategi eta Jose Maria Goñiren El Club Allard (Madril) jatetxeak ere bere lehen izarra jaso du. Horrez gain, chef mentorearen saria Juan Mari Arzakentzat izan da.
2023/11/28 - 11:37
Bizkaiko patata tortillarik onena Balmasedan prestatzen dute
Balmasedako Teike jatetxeak irabazi du II. Bizkaiko Tortilla Kopa. Guztira, lurraldeko 64 ostalaritza-establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, baina 4 bakarrik iritsi dira San Mamesen ospatutako finalera.
2023/10/30 - 15:23
Frantziako jatetxeek garbi adierazi beharko dute jakien jatorria
Jatetxeek janaria etxean prestatua ala kanpoko enpresa batek egina den esan beharko dute kartan. Kalkuluen arabera, 7.000k bakarrik egiten dute osorik etxeko sukaldaritza.
2023/10/13 - 09:08
Hego Euskal Herriko herritarrak dira ostalaritzan gehien gastatzen dutenak Espainiako Estatuan
EAEko herritarrek 1.359 euro bideratzen dituzte ostalaritzara urtean, eta nafarrek zertxobait gutxiago, 1.234. Bestalde, 15 urtetik gorako herritarrek urtean 75 litro alkohol edaten dituzte batez beste.
2023/10/13 - 09:02
Tabernek eta jatetxeek enpleguaren % 5 biltzen dute Hego Euskal Herrian
Portzentajea Espainiako Estatuko batez bestekoa (% 6,3) baino txikiagoa da, baina EBkoa (% 3,5) baino handiagoa. 66.000 pertsona baino gehiago ari dira lanean Hego Euskal Herriko jatetxeetan eta tabernetan, 52.447 EAEn eta 14.170 Nafarroan.
2023/10/13 - 09:02
Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi
Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.
2023/10/13 - 09:02
Duela hamar urte baino 772 taberna eta jatetxe gutxiago daude egun EAEn, eta 92 gehiago Nafarroan
10.000 biztanleko, 54 taberna eta jatetxe daude EAEn eta 42 Nafarroan. EAEn bezala, Espainiako Estatuan ere nabarmen egin du behera ostalaritza establezimenduen kopuruak.
2023/10/04 - 14:15
Grebaren jarraipena % 60koa izaten ari da Bizkaiko ostalaritzan, sindikatuen arabera
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen berria eskatzeko deitu dute gaurko lanuztea, baita hilaren 11rako eta 12rako iragarrita dauden beste biak ere. Datorren astelehenean egitekoak diren bileran negoziazioei berriro heltzea onartu du sektoreko patronalak.
2023/09/18 - 13:54
Greba deitu dute Bizkaiko ostalaritzan urriaren 4, 11 eta 12rako
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute negoziazio-mahaiak blokeatuta eta soldatak izoztuta jarraitzen dutela 2020tik.
2023/08/16 - 16:55
Gero eta gehiago dira etenik gabeko sukaldeak dituzten jatetxeak
Atzerritik etorritako turisten ohiturek bultzatuta, otorduak emateko ordutegiak luzatu egin dira Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Honek langile gehiago kontratatu beharra dakar, eta ostalari askok betiko ordutegiekin jarraitzea erabaki dute.
2023/08/01 - 20:47
Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik
Hala ere, kontsumitzaileak beti izango du erosketa-tiketa eskatzeko aukera, eta neurriak ez die eragiten bermepean dauden objektuei, horiek ere beren ordainagiria inprimatuta edukiko baitute.
2023/07/12 - 22:44
Iruñeko jatetxe batek ehundik gora erreserba faltsu jaso ditu
Behin erreserba eginda, ez ziren jatetxean agertzen. Bi hilabete igaro dira zabaldu zutenetik eta babesik gabe sentitzen dira. Ez dakite nor egon daiteekeen ekintza hauen atzean, baina nahita planifikatutako zerbaiten itxura hartzen diote.
2023/07/12 - 20:45
Hiru pertsona kea arnastuta intoxikatu dira Bilboko Deustu auzoko jatetxe batean piztutako sutean
Sua 17:30ean piztu da jatetxeko sukaldean, Heliodoro de la Torre kalean, eta, ondorioz, ke handia sortu da. Ondorioz, lokalaren gainean dauden etxebizitza batzuetako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta beste batzuk konfinatu.
2023/07/12 - 16:44
27 migratzailek ostalaritzan formakuntza jaso eta egoera legeztatu ahal izan dute Eskolanbide programari esker
Eskolanbide Gipuzkoako Ostalaritza elkartearen ekimena izan da, iaztik atzerritarren legeak formakuntzaren bidez errotzea baimentzen duela baliatuz, sektorean dagoen langile kualifikatuen premiari erantzuteko.
2023/07/10 - 23:03
Hegaluzea deskargatu eta berehala prestatzen dute Getariako jatetxeetan
Hegaluzea deskargatu eta biharamunean hasten da jatetxeetara sartzen. Sasoian sasoiko generoa eramaten dute platerera, bezeroek balioan jartzen dute filosofia hori.
2023/07/05 - 14:06
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du ostalarien errekurtsoa Jaurlaritzaren pandemia garaiko neurrien aurka
2021eko Gabonetan, omikron aldaeraren agerraldi betean, ezarri zituzten murrizketak. Auzitegiaren arabera, neurriok "justifikatuta" zeuden, eta ostalaritza elkarteek ez dute horren kontrako "froga nahikorik aurkeztu". Epaia ez da irmoa, eta ostalariek Auzitegi Gorenera jo dezakete.
2023/06/29 - 19:55
Bizkaiko Ostalaritzako sindikatuek positibotzat jo dute hitzarmen berri baten aldeko lehenengo greba eguna
Bizkaiko Ostalaritzan lan-hitzarmena berritzearen alde deitutako bi greba egunetako lehenengoaren balorazio "oso positiboa" egin dute ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk ostegun honetan. Sindikatuen arabera, jarraipena "oso garrantzitsua" izan da, batez ere hoteletan.
2023/06/28 - 20:19
Greba Bizkaiko Ostalaritzan, ostegunean eta ostiralean: "Hitzarmenik gabe, ez dago Tourrik"
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Ostalaritza Elkartearen jarrera "arduragabea" kritikatu dute, eta 2020tik soldata igoerarik gabe daramatela salatu dute, KPIk gora egin arren.