Javier de Andrés
2025/05/02 - 18:38
Euskadin energia gehiago ekoiztea eskatu du De Andresek , energia proiektuetan ''azken postuetan'' dagoelako
Euskadiko PPko presidenteak euskal herritarrei eskatu die "nahikoa da" esateko orain arte EAEn "megawatt bakar bat ere jarri ez duen" politika energetikoari. "Euskaldunok kontsumitzen dugun energiaren heren bat baino ez dugu ekoizten", gogorarazi du De Andresek.
2025/04/14 - 14:03
Dirulaguntzak batik bat siderurgia eta petrolio enpresetara bideratzea proposatu du PPk
Trumpek ezarritako muga-zergak direla eta, laguntza batik bat kaltetutako industriei ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak lehendakariari, hala nola siderurgia, petrolio eta nekazaritza sektoreko elikagaigintza industriei.
2025/03/22 - 16:47
Javier de Andresen aburuz, Euskadi Europako gizarte ezkertiarrenetako bat bihurtu da azken hamarkadetan
Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak esan du arrazoi askorengatik euskal gizartean ezkerrak indar handia hartu duela azken hamarkadetan, eta ez dagoela beharko litzatekeen orekarik eta alternantziarik ezkerraren eta eskuinaren artean.
2025/03/21 - 11:49
Erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan dio lehendakariak Javier de Andresi
EAJk eta PSE-EEk Podemosekin adostutako erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan du Imanol Pradales lehendakariak, eta PPri kritika egin dio, "zoritxarrez Madrilera eta Voxera begira daudelako".
2025/03/20 - 14:17
Adin txikiko migratzaileak aberriratzea ''lehen aukera'' izatea defendatu du Euskadiko PPk
Javier de Andres Euskadiko PPren presidentearen ustez, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileek bizitza "garatu" dezakete euren sorterrietan, eta, beraz, "aberriratzearen" alde agertu da.
2025/03/14 - 14:41
De Andres: ''Zergak ordaintzen ez dituzten euskal herritarren mesederako da akordioa''
PPren ustez, ezkerreko alderdien ezkontide da EAJ, Elkarrekin Podemosekin fiskalitatearen inguruan hitzartutako akordioaren ostean.
2025/03/08 - 16:48
Ezkerrak ''pozoitutako'' Emakumeen Nazioarteko Eguna bere egiteko eskatu dio De Andresek PPri
"Martxoaren 8a gizartea banatzeko eta emakumeak eta gizonak aurrez aurre jartzeko erabili dute", esan du, eta "femi-hipokritak dira feminismoa botoak irabazteko erabiltzen dutelako", erantsi du.
2025/02/12 - 13:00
EAEko industria bultzatzeko ''neurri proaktiboak'' eskatu dizkio De Andresek Jaurlaritzari
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak uste du, enpresen itxieeren eta deskolalizazioaren aurrean, Jaurlaritza "defentsa egoeran" dagoela. "Azterketa batean 5a lortzeko jarrera da hori, eta halakoetan, badakigu 5a barik, 4 bat ateratzen dela".
2025/01/13 - 11:23
''EAJk epe luzerako konpromisoa du PSOErekin, eta horrek Espainiako Gobernua beti babestera behartzen du''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak adierazi duenez, EAJren eta PSOEren arteko "konpromiso horrek Alderdi Sozialista beti babestea dakar, Sanchezen Gobernuak ondo nahiz gaizki jokatuta".
2024/12/31 - 15:23
PPren ustez, Pradalesek ''dena Espainiarekiko hausturarekin konpontzen du''
Javier de Andresek uste du Pradales lehendakariak kontraesanak dituela "antieuropeismoa" kritikatzen duenean, EAJk Georgia Meloni Italiako lehen ministroaren eta Viktor Orban Hungariako presidentearen hautagaiei "babesa" eman ostean.
2024/12/06 - 14:23
Autogobernua eta foraltasuna aitortzen dituen Espainiako Konstituzioaren ''arrakasta'' txalotu du De Andresek
Javier de Andres EAEko PPko presidenteak Espainiako Konstituzioaren balioa azpimarratu du, "errealitate historikoa bere egin" eta "elkarbizitzarako gutxieneko komun bat" eskaintzen duelako. "Batasun eta kohesio elementu bat da, eta euskaldunok bat egiten dugu gainerako espainiarrekin", esan du.
2024/12/02 - 13:28
De Andres: ''Eusko Jaurlaritzak berdina egiten jarraitzen du, baina orain garestiago da herritarrentzako''
Imanol Pradales lehendakariaren agintaldiaren lehen 160 egunak baloratu ditu Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak. Horren hitzetan, jeltzaleak "etengabeko gainbeheran" dabiltza, eta "horrekin pozik daude, gainera".
2024/11/26 - 12:57
PPk osoko zuzenketa aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari
Javier de Andres Euskadiko PPren presidentearen iritziz, EAJk eta PSE-EEk EH Bildurekin lortu nahi dute akordioa.
2024/11/19 - 11:47
De Andres: "Mazonek larrialdi nazionala eskatu behar zuen, eta Espainiako Gobernuak, dekretatu"
"Akatsak egon dira, zalantzarik gabe. Gauza batzuk ez ziren ondo egin", esan du EAEko PPren presidenteak.
2024/11/07 - 11:02
De Andres: ''Trumpen garaipenak hainbat arlotan egiten digu kalte''
EAEko PPren presidentearen ustez, AEBko presidente hautetsiak iragarri dituen muga-zergek kalte egingo diote Euskadiri, baita esku-hartzearen kontra duen jarrera eta migrazioaren aurka duen politika ere.
2024/10/26 - 15:56
Esfortzuaren eta integrazioaren kulturan oinarritutako immigrazioa defendatu du De Andresek
Euskadiko PPren presidenteak, Javier de Andresek, esfortzuaren kulturan eta integrazioan oinarritutako immigrazioa defendatu du. Hemengo bizimodua, ohiturak eta tradizioak bere egingo dituen migrazioaren alde egin du. (Jatorrizko bideoa gaztelaniaz)
2024/10/10 - 15:21
PSE-EE eta PP aurrez aurre Eusko Legebiltzarrean, Telladok Kongresuan biktimen argazkia erakutsi ondoren
Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen jarrera ahotan izan dute EAEko alderdiek. Anduezak haren dimisioa eskatu du. De Andresen ustez, "adierazpen askatasunaren baitan" kokatu behar da. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak "tamalgarritzat" jo du Kongresuan gertatutakoa.
2024/10/04 - 08:00
EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak
Silvan & Miraclek EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Horien arabera, EH Bilduk eta EAJk apirilean lortutako boto gehienak mantenduko lituzkete hauteskundeak berriz egingo balira.
2024/10/01 - 19:58
Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
EITB Focus inkestaren arabera, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota jarri diote Pradales lehendakariak egindako lanari, bataz beste.
2024/09/21 - 19:51
"Espainiarekiko hausturak kalte egiten die autonomia erkidegoei", De Andresen esanetan
Euskadiko PPko buruak eta Kataluniako PPko buruak Belaunaldi Berrien ekitaldi batean parte hartu dute Bilbon, eta gogor kritikatu dute abertzaleen kudeaketa eredua.