EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak
Egun, EH Bildu da boto-fideltasun maila altuena daukan EAEko alderdi polítikoa, EITB Focus inkestaren arabera. Izan ere, hauteskunde autonomikoak orain errepikatuko balira, apirilean koalizioari botoa eman ziotenen % 90ek aukera berdina egingo lukete. EH Bilduren boto-emaileen % 4,5ek bakarrik adierazi dute euren boza aldatuko luketela, eta % 1,8k ez luke orain bozkatuko.
Fideltasun-tasa handiena duen bigarren alderdia EAJ da. Apirilean jeltzaleak aukeratu zituztenen % 86,6k gauza bera egingo luke orain ere. % 6,3k botoa aldatuko luke, eta % 0,9k ez luke bozkatuko.
Sozialistek, aldiz, joan den udaberrian izan zituzten botoen % 77,6 soilik mantenduko lituzkete. % 7,9k iritziz aldatu du bost hilabete hauetan, eta botoaren zentzua aldatuko luke. Beste % 6,6 batek ez luke bozkatuko.
Bestalde, lider politiko guztien ezagutza-tasak gora egin du azken seihilekoan, Silvan & Miraclek egindako mikrodatuen azterketaren arabera.
Imanol Pradales lehendakaria da arlo honetan puntu gehien irabazi dituena. Maiatzeko EITB Focusean, % 76,5eko ezagutza-datua zuen. Orain, tasa hori % 89koa da, hau da, 10 pertsonatik 9k ezagutzen dute Euskadin.
Pello Otxandiano EH Bilduko liderraren kasuan, hauteskundeak egin aurretik % 69,9ko ezagutza-tasa zuen, eta orain datua % 75,4raino igo da.
Bestalde, Eneko Anduezak (PSE-EE) % 3 egin du gora, maiatzeko % 67,1etik egungo % 70,5era.
Javier de Andres EAEko PPko buruak bi puntu egin du gora, % 59tik % 61era. Ezagutza-tasarik baxuenak Amaia Martinez eta Jon Hernandez Vox eta Sumarreko buruek, hurrenez hurren, dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.