Jean-René Etchegaray
2020/12/11 - 17:27
Urruntze politikaren amaiera eskatu du euskal gehiengo politiko eta sindikalak
Agiri bat izenpetu dute, presoen eskubideak errespetatzeko eskatuz. Etxerat elkartearen arabera, "urrats garrantzitsua da, herri honen orainarentzat eta etorkizunarentzat".
2020/11/26 - 11:29
Euroeskualdea 2021-2027 eperako plan estrategikoa prestatzen hasi da
Datozen zazpi urteotarako helburuak jasangarritasuna, digitalizazioa, gizarte kohesioa eta lana izango dira.
2020/11/21 - 21:39
Fernandez Iradiren osasun egoeraren gaia Parisera eramango dutela esan du Etchegarayk
Ipar Euskal Herriko hautetsiek kezka agertu dute Ibon Fernandez Iradi ETAko presoak koronabirusa duelako. Osasun egoera lehendik ere kezkagarria zen, urteak direlako presoak esklerosi anizkoitza duela.
2020/11/19 - 22:17
Jean René Etchegaray: 'Ipar Euskal Herriko ekonomia gogor kolpatzen ari da izurritea'
Ipar Euskal Herriko ekonomia ere gogor kolpatzen ari da izurritea, Jean René Etchegaray Baionako alkate eta hirigune elkargoaren presidenteak ohartarazi duenez.
2020/11/18 - 09:25
Koronabirusak euroeskualdeko lurraldeetan izan duen eragina aztertu dute
Iñigo Urkullu, Maria Chivitek eta Alain Roussetek parte hartu duten bilera telematikoan, datozen zazpi urteotarako ildo orokorrak izan dituzte hizpide.
2020/09/26 - 20:56
Frantziak euskal presoei "heriotza zigorra" ezarri diela salatu du Euskal Elkargoak
Jean Rene Etchegarayk urgentziazko mozioa aurkeztu du Ipar Euskal Herriko hautetsiak ordezkatzen dituen erakundean, eta aho batez onartu dute "espetxe politikaren aldaketa" eskatzen duen mozioa.
2020/09/19 - 20:40
1.300 pertsona Baionako suprefekturan, Frantses Gobernuaren 'blokeo egoera' salatzeko
Mobilizazio eguna izan da Iparraldean, presoen eskubideen alde. Ekitaldi nagusia Baionako suprefeturaren atarian izan da. Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak ere hartu du parte.
2020/07/17 - 16:33
Jean-Rene Etchegaray Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren presidente aukeratu dute
Bere bigarren legealdian osasun krisiari aurre egin beharko dio, eta segurtasun neurriak direla eta gaurko kargu hartze saioa kiroldegi batean egin behar izan dute.
2020/07/17 - 11:24
Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidente izendatu dute datozen 6 urteetarako
Baionako alkatea bigarrenez aukeratu dute, aldeko 148 botorekin. Ez da kontrako botorik izan, baina 65 boto zuri zenbatu dira. Etchegaray izan da hautagaitza aurkeztu duen bakarra.
2020/07/10 - 13:20
Abertzaleek ez dute Euskal Elkargoko presidente kargurako hautagairik aurkeztuko
Euskal Herria Baik Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatearen aldeko botoa emango du bozketan.
2020/06/29 - 10:26
Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzek auzapez abertzaleak izango dituzte
Bestalde, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak karguari eutsi dio. Mixel Etxebest zentro eskuineko auzapezak, ostera, hauteskundeak galdu ditu Maulen. Louis Labadot hautagai komunistak irabazi du.
2020/06/28 - 21:57
% 44,96ko parte-hartzea 17:00etan, herri bozen bigarren itzulian
18 herritako udalbaltzak aukeratzen ari dira Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Biarritzen, Maulen eta Baionan daude lehia nagusiak.
2020/05/31 - 18:14
Jean Rene Etchegarayk bidea libreago du berriz ere Baionako alkate izateko
Etchegarayren aurkari nagusia Henri Etcheto sozialista da. Etcheto euskal elkargoaren eta euskara aintzat hartzearen aurka agertu izan da, eta Baiona Berdeak Etcheto ez babestea erabaki du.
2020/01/01 - 15:37
Frantziako estatuak Iparraldeari proposatutako elkargoak hiru urte bete ditu
Politika publikoen norabideak zehazteko asmoari eutsiko dio datozen urteotan Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herria egituratzen duen erakunde ofizial bakarrak.
2019/10/07 - 22:35
Lankidetzarako lehen akordioa sinatu dute Jaurlaritzak eta Euskal Elkargoak
Iparraldeko eta hegoaldeko indarrak batu, harremanak estutu eta etorkizunera begira elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute.
2019/10/07 - 17:10
EAEk eta Iparraldeak lankidetza instituzionala indartu dute 'brexit'ari aurre egiteko
"Beharrezkoa da indarrak batzea Europar Batasuneko eremu periferiko gisa geratzeko arriskua gainditzeko", azpimarratu du lehendakariak.
2019/03/04 - 18:29
'Mugak gainditzeko proiektuetan' lan egiteko akordioa
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jean-Rene Etchegaray Baionako (Lapurdi) alkate eta Euskal Hirigune Elkargoko presidentea Gasteizen bildu dira.
2019/03/04 - 13:25
Urkullu lehendakariak Jean-Rene Etchegaray hartu du
Iñigo Urkullu lehendakariak Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoaren presidente eta Baionako alkatea hartu du Ajura Enea jauregian.
2019/01/26 - 21:52
3.000 lagunetik gora igaro dira migratzaileak hartzeko Baionako zentrotik
Migratzaileak Frantziara sartzeko ateak bilakatu dira Hendaia eta Baiona. Ondorioz, ezinbestekotzat jo zuten horiek hartzeko zentro bat atontzea.
2018/11/26 - 16:13
EAE eta Iparralde elkarlanean arituko dira lurralde-integrazioa bultzatzeko
EAEk Arku Atlantikoaren barruan izan behar duenaren harira, Europako programetarako hautagaitza komunak" aurkeztea adostu dute.