Joe Biden
2022/02/12 - 21:01
Bidenek Putini ohartarazi dio "ondorio larriak" izango direla Errusiarentzat, Ukraina inbadituz gero
Estatu Batuetako presidenteak errusiar homologoari ohartarazi dionez, diplomaziatik harago doazen agertokiak aztertu dituzte.
2022/02/12 - 12:42
Ukrainako Gobernuak lasaitasunerako deia egin eta izurik ez zabaltzeko eskatu du
AEBk ohartarazi duen balizko errusiar inbasioak eragindako tentsio betean, Ukrainak ezinbestekotzat jo du "eraginkortasuna ahuldu eta izua eragin dezaketen ekintzak ekiditea". Putin eta Biden buruzagiek telefonoz hitz egingo dute gaur.
2022/02/11 - 23:40
Putinek eta Bidenek telefonoz hitz egingo dute larunbat honetan
Errusiako eta AEBko presidenteek Ukrainako krisia izango dute hizpide, Estatu Batuek ohartarazitako errusiar inbasio posible baten aukerak eragindako tentsio testuinguruan.
2022/02/11 - 19:13
Bidenek Ukrainatik lehenbailehen ateratzeko eskatu die estatubatuarrei, egoera asko nahastu litekeela eta
Joe Bidenek ohartarazi du Errusiaren inbasio arriskua erreala dela, eta Ukrainan bizi diren estatubatuarrei herrialdetik alde egiteko deia egin die.
2022/02/11 - 10:41
Ukrainatik irteteko gomendatu die Joe Bidenek herrialdean dauden estatubatuarrei
"Munduko armadarik handienetako batekin ari gara borrokan. Gauzak azkar zaildu daitezke", ohartarazi die presidente estatubatuarrak Europako herrialdean bizi diren herrikideei.
2022/02/07 - 10:32
AEBk tropa gehiago bidali ditu Poloniara NATOren ekialdeko hegala indartzeko
Joe Biden AEBko presidenteak 3.000 militar Europa ekialdera bidaliko dituela iragarri du, Ukrainako mugan Errusia pilatzen ari den tropei erantzuteko.
2022/02/03 - 15:18
Bidenek baieztatu egin du Estatu Islamikoaren buruzagiaren heriotza Siriako operazio militarrean
"Bart, nire zuzendaritzapean, Siria ipar-mendebaldeko indar militar estatubatuarrek terrorismoaren aurkako operazio bat egin dute", iragarri du AEBetako presidenteak.
2022/02/02 - 20:08
Bidenek tropa gehiago bidaliko ditu Europako ekialdera, konkretuki 3.000 soldadu gehiago
Poloniara eta Alemaniara 2.000 soldadu inguru joango direla baieztatu du John Kirby Defentsa Departamentuko bozeramaileak komunikabideen aurrean. Beste mila bat Errumaniara bidaliko dituzte.
2022/02/01 - 18:47
Ukrainako mugatik "tropak berehala atzera egitea" eskatu dio AEBk Errusiari
Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Serguei Lavrov Errusiako homologoak telefonoz hitz egin dute astearte honetan.
2022/02/01 - 08:54
Joe Bidenek Qatarrera begiratu du gas horniduraren inguruko beldurren aurrean
AEBk astelehen honetan iragarri duenez, pribilegio militarrak eta ekonomikoak emango dizkio Qatarri, Errusiak Ukrainako krisiaren harira Europari gas hornidura moztuz gero.
2022/02/01 - 08:09
Errusiak idatziz erantzun dio Ukrainako krisiaren inguruan AEBk bidalitako gutunari
Estatu Batuek ez dute eskutitzaren edukiaren inguruko xehetasunik eman nahi izan. Dena dela, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak telefonoz hitz egingo dute astearte honetan.
2022/01/29 - 15:43
Biden, tropa kopuru mugatua Ekialdeko Europara bidaltzeko prest
Bidenen hitzek dardarka jarri dute Ukrainako krisi-mahaia. Pentagonoak esana zuen 8.500 militar alerta handian dituela Europako Ekialdeko herri aliatuetan zabaltzeko prest, baina Ukrainan ez, oraingoz. Armak, ordea, Ukrainara bidaltzen ari dira etengabe.
2022/01/28 - 22:25
Europar Batasunak eta AEBk lankidetza energetikoa areagotuko dute Errusiarekin tentsio unean daudenean
Ursula von der Leyenek eta Joe Bidenek baterako adierazpen batean nabarmendu dutenez, "hornidura krisiak ekiditen" saiatuko dira, eta "erregai fosiletatik energia garbietaranzko iragatea bizkortzen".
2022/01/28 - 01:33
Ukraina babestuko duela berretsita, Errusiaren aurrean bitartekari izateko eskatu diote Estatu Batuek Txinari
Joe Biden AEBko presidenteak eta Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteak telefonoz hitz egin dute gatazka diplomatikoa aztertzeko.
2022/01/26 - 01:06
Bidenek ziurtatu du AEBk eta NATOk ez dutela troparik bidaliko Ukrainara
Errusiak 100.000 soldadu inguru eraman ditu Ukrainako mugara, eta, ondorioz, tentsioak gora egin du Europa ekialdean.
2022/01/25 - 12:03
Diplomaziak porrot egiten badu, Ukrainara begira erantzun koordinatua ematea adostu dute AEBk eta Europak
Hala adierazi dute astelehen honetan izandako bileraren ostean. Hala ere, oraingoz, Ameriketako Estatu Batuak eta Europa ez dira berdin jokatzen ari. AEBk "alerta gorenean" jarri ditu 8.500 soldadu inguru, beharrezkoa izanez gero jarduteko. EBk, berriz, ez dramatizatzeko eskatu du.
2022/01/25 - 09:31
Joe Biden Fox Newseko kazetari bat iraintzen harrapatu dute
Joe Bidenek "puta seme inozoa" deitu dio Peter Doocy kazetariari, azaroan egingo diren hauteskunde legegileetan Estatu Batuetako inflazioa bere alderdiarentzat "oztopo politikoa" izan zitekeela galdetu dionean.
2022/01/24 - 18:28
Ukrainaren inguruko tentsioak gora egin du operazio militar gehiagorekin
Washingtonek Europako ekialdera eta Baltikoko herrialdeetara soldaduak bidaltzea aztertzen ari dela onartu du, eta NATOk ekialdeko hegala sendotuko du. Errusiak Mendebaldearen “histeria informatiboa” salatu du.
2022/01/24 - 15:39
Baltikora eta Europa Ekialdera soldatuak bidaltzea aztertzen ari da Joe Biden
AEBk Kieven duten enbaxadako langileen senitartekoek Ukrainatik ateratzeko agindua jaso dute eta oinarrizkoak ez diren langileek ere bai. Gainera, estatubatuar guztiei Ukraina uzteko gomendatu diete, edozein unetan egoerak okerrera egin dezakeelako.
2022/01/21 - 22:17
Ukrainako egoeraren gakoak: mugimendu militarrak eta tentsio politikoa
2014an hasitako gatazka oraindik puri-purian dago, eta zonaldea munduko geopolitikaren taula bihurtu da jadanik. Gobernu ezberdinak pultsu dialektikoa egiten ari dira azken egunetan.