tentsio geopolitikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako Gobernuak lasaitasunerako deia egin eta izurik ez zabaltzeko eskatu du

AEBk ohartarazi duen balizko errusiar inbasioak eragindako tentsio betean, Ukrainak ezinbestekotzat jo du "eraginkortasuna ahuldu eta izua eragin dezaketen ekintzak ekiditea". Putin eta Biden buruzagiek telefonoz hitz egingo dute gaur.
Volodymyr Zelensky, Ukrainako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Volodymyr Zelensky, Ukrainako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Ukrainak lasai egoteko eta izurik ez zabaltzeko eskatu du larunbat honetan, AEBk datorren asterako balizko errusiar inbasio bat iragarri ondoren, eta mendebaldeko zenbait herrialdek herrikideei Ukraina uzteko eskatu eta gero.

"Orain ezinbestekoa da lasai egotea, herrialdean finkatzea eta egonkortasuna ahuldu dezaketen edo izua eragin dezaketen ekintzak ekiditea", adierazi du Ukrainako Gobernuko Kanpo Arazoetako Ministerioak, ohar batean.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Joe Biden AEBko presidenteari deituko dio larunbat honetan, Ukrainako krisiarekin lotutako tentsioa areagotu ondoren.

Gainera, ostiral honetan zenbait herrialdek hurrengo 24 edo 48 orduetan Ukraina uzteko eskatu zieten bertan dauden herrikideei.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X