Joseba Asiron
2023/12/13 - 13:38
Joseba Asiron: "Behingoz atzean utzi nahi ditugu paralisi eta blokeo urteak"
EH Bilduk Iruñeko Udalean duen bozeramaileak iragarri du ostegun honetan bilera sorta abiatuko duela bloke aurrerakoia osatzen duten talde politikoekin, gobernua osatzeko asmoz. Miren Zabaletak, bere aldetik, Iruñerako akordioa dela nabarmendu du.
2023/12/13 - 13:27
Joseba Asiron: ''Paralisi eta blokeo urteak atzean utzi nahi ditugu''
Joseba Asironek eskerrak eman dizkie zentsura-mozioa sinatu duten indar politiko guztiei. Gainera, bihartik aurrera bloke aurrerakoiko gainerako alderdiekin harremanetan jarriko dela iragarri du.
2023/12/13 - 11:52
Lopezek ukatu egin du Iruñeko zentsura-mozioa EH Bildurekin hitzartu izana Sanchezen inbestidura baino lehen
Patxi Lopezek zentsura-mozioa justifikatu du, eta azpimarratu du Iruñeko Udala "geldirik" dagoela, "inorekin inolako akordiorik lortzeko gai ez den" gobernu-talde bat duelako buru, eta hiru urte daramatzalako Aurrekonturik onartu gabe.
2023/12/13 - 11:24
Joseba Asironek PSNrekin adostutako zentsura mozioa erregistratu du Iruñeko Udalean
Cristina Ibarrola (UPN) alkatearen aurkako zentsura-mozioa adostu dute Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek, eta, ezustekorik ezean, Joseba Asiron (EH Bildu) izango da berriro alkate.
2023/12/13 - 10:34
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/17 - 19:37
Cristina Ibarrola (UPN), Iruñeko alkate, UPN eta PPren botoekin
PSNren bost boto zuriak erabakigarriak izan dira.
2023/06/12 - 20:15
Asiron: "EH Bilduri betorik jarri gabe, eskuinaren aukerak 0 dira"
Iruñeko Udala osatzeko sei egun falta direnean, EH Bilduk akordio programatiko bat proposatu die gainerako indar progresistei, baita gobernu ekintza zuzenduko duten oinarrizko printzipio batzuk ere.
2023/06/05 - 16:33
Joseba Asironek ez du hirugarren biderik ikusten Iruñeko udal gobernua osatzeko
Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko alkategaiak Egun On Euskadi saioan azpimarratu du alderdi aurrerakoiak elkarrekin aritu direla lanean legealdian, eta ez duela ulertzen orain jarritako bazterketa.
2023/05/31 - 14:42
Geroa Baik Asiron babestuko du Iruñean, baina gehiengorik ez badu, bere kontsentsuko hautagaitza aurkeztuko du
Koldo Martinezek argitu du ez dutela Elma Saiz hautagai sozialista babestuko, baina "blokeoa" gainditzearen beharraz eta hiriburuan gobernu aurrerakoia izateko aukera ez galtzeaz mintzatu da. "Salbuespeneko blokeoei salbuespeneko irtenbideak bilatu behar dizkiegu", arrazoitu du.
2023/05/30 - 20:56
Asironek "indar aurrerakoi bozkatuena alkatetzara eramaten ez duten bideak" baztertu ditu
"Hautetsontziek EH Bilduri eman dioten tokia ukatzen duten proposamenek eskuineko gobernuak baino ez dakartzate berekin", esan du Iruñeko alkategaiak.
2023/05/28 - 16:31
Ehunka boto gutxi batzuk izango dute azken hitza, Iruñeko Udala ezkerrera edo eskuinera begira jartzeko
PSNren emaitza erabagarria izan daiteke. Orain lau urte, ez zuen Joseba Asiron babestu eta UPNri oparitu zion Alkatetza.
2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/01/03 - 11:17
Joseba Asiron: ''PSNk ezin du duela lau urteko hanka-sartze berdina errepikatu''
EH Bilduren alkategaiak gogor kritikatu du azken lau urteetan Enrique Mayak Iruñeko Udalean egin duen kudeaketa. Legealdia alferrik galdu dela uste du Asironek eta alderdi aurrerakoien adostasuna bilatzearen alde egin du.
2022/06/01 - 14:10
Aritmetikak marraz litzakeen aukerak Nafarroan
Parlamentu nafarrean, zein hiriburuan, argazki bat baino gehiago izan litezke inbestidura saioetan, EITB Taldeak egindako markoinkestan jasotako datuek marraztu dutenez.
2022/06/01 - 11:50
Bakartxo Ruiz: "EH Bilduk determinantea izaten jarraituko du gobernu aurrerakoiak osatzeko"
Koalizio subiranistaren bozeramailea zuhur mintzatu da "inkestak beti inkesta" direlako, baina EITB Mediaren galdeketak koalizioaren "goranzko joera" berresten duela aitortu du.
2022/05/31 - 17:18
NA+ izango litzateke indar bozkatuena Iruñean, baina bi zinegotzi galduko lituzke
EH Bilduk babes handiagoa lortuko luke (% 3,3 gehiago), eta horrek ordezkari bat emango lioke, 8ra iritsita. Vox Udalean sartuko litzateke lehen aldiz, eta bai PSNk baita Geroa Baik ere gaur egungo ordezkari kopurua mantenduko lukete.
2022/05/06 - 16:16
EH Bilduk Laura Aznal proposatu du Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu
Joseba Asiron izango da Iruñeko Udalerako zerrendaburua. Hautagaiak proposatzeko barne-prozesuak zabalik jarraituko du maiatzaren 8ra arte.
2022/02/03 - 20:28
PSNk babestu egin du Iruñeko alkatea gaitzestea, UPNren "desleialtasuna"ren aurrean
PSNk Enrique Maya ez gaitzestea adostu zuen UPNrekin, trukean lan erreformaren alde bozkatzeko. Azkenean, baina, UPNko bi diputatuek hautsi egin dute alderdiaren agindua, eta aurkako botoa eman dute.
2022/02/03 - 17:35
PSNk ez du Maya gaitzetsiko, UPNk lan erreforma babestearen truke
"Sakrifizio handia da guretzat, baina erabaki hau ez da gaur arratsaldeko bilkuratik haratago joango", esan du prentsaurrekoan alderdi sozialistak Iruñeko Udalean duen eledun Maite Esporrinek.
2021/12/17 - 08:35
Iruñeko Udaleko oposizioko taldeek planto egin dute, Enrique Mayaren "trikimailu antidemokratikoa" salatzeko
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai udal taldeek salatu dutenez, Enrique Maya alkateak Joxe Abaurrea EH Bilduren Iruñeko zinegotziaren dimisioa baliatu du bestela aurrera egingo ez zukeen proposamen bat onartzeko.