Joseba Egibar Artola
2024/10/18 - 21:18
Joseba Egibar: ''Alderdia berrindartzeko lan egingo dut militante gisa''
"Alderdiaren berrikuntza batek erreferentzialtasuna mantentzen genuenok testigua pasatzea eskatzen du", esan du Joseba Egibarrek. Maria Eugenia Arrizabalaga hautagai aurkeztuz gero, haren aldeko botoa emango duela gaineratu du.
2024/10/18 - 13:12
Joseba Egibarrek ez du jarraituko Gipuzkoako EAJ zuzentzen
Buruzagi jeltzaleak aurreko legealdian utzi zuen Eusko Legebiltzarrean zuen eserlekua, eta orain, EITB Mediak aurreratu duenez, ez du GBB zuzentzeko barne prozesuan parte hartuko, ezta EBB berritzekoan ere.
2024/08/30 - 23:15
Ortuzarrek EAJren suspertze eta eguneratze prozesuan parte hartzeko deia egin dio militantziari
EBBko presidenteak Zarautzen azpimarratu duenez, "EAJ indartsu bat eraiki behar da, zapatak ondo lotuta izango dituena, antolakuntza biziberritua eta eguneratua izango duena, gure helburu abertzaleak berretsi eta horiek lortzeko ibilbidea markatuko duen proiektu politiko batekin".
2023/12/11 - 15:42
Joseba Egibar ez da EAJren Gipuzkoako zerrendan aurkeztuko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara
EITBk jakin ahal izan duenez, halaber, Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, 2024ko hauteskunde autonomikoetan EAJren zerrendetan izango da. Bakartxo Tejeriak, bere aldetik, Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai izaten jarraituko du.
2023/12/11 - 15:15
Bakartxo Tejeria izango da jeltzaleen hautagaia Eusko Legebiltzarreko presidente izaten jarraitzeko
Joseba Egibar, berriz, ez da Gipuzkoako zerrendan izango, berak hala erabakita. Egibarrek amaitutzat eman dio, hala, Eusko Legebiltzarreko bere ibilbidea. Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia Gipuzkoako zerrendan izango dela ere jakin du EITBk.
2023/10/03 - 12:34
Egibarrek onartu du "porrota" litzatekeela Hezkuntza Legeak EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesa ez lortzea
Gauzak horrela, azken unera arte saiatuko dira akordioa erdiesten. "Ez naiz eskema horretatik aterako, zuzenketak era bateratuan aurkeztea da asmoa. Hasierako abiapuntutik nola irten ginen kontuan edukita, porrota litzateke EAJ, PSE-EE eta EH Bildu, hiruok, hor ez egotea", berretsi du.
2023/10/03 - 11:43
Egibarrek onartu du ''porrota'' litzatekeela Hezkuntza Legeak EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesa ez lortzea
Gauzak horrela, azken unera arte saiatuko dira akordioa erdiesten. "Ez naiz eskema horretatik aterako, zuzenketak era bateratuan aurkeztea da asmoa. Hasierako abiapuntutik nola irten ginen kontuan edukita, porrota litzateke EAJ, PSE-EE eta EH Bildu, hiruok, hor ez egotea", berretsi du.
2023/09/14 - 20:03
Egibarrek, EH Bilduri: ''Hemen herri akordioak proposatzen eta pankarteroekin kaleak nahasten ari zarete''
Joseba Egibar EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean gogor kritikatu du EH Bilduren estrategia, "maltzurra eta zikina" dela esanez. Zerbitzu pubikloen "gainbehera sentsazioa" zabaltzen aritzea leporatu diete, horrek "hobari elektoralak" ematen dizkielako.
2023/05/08 - 11:45
Egibar: "EH Bilduk ez du hauteskunde eztabaidan sartu nahi, ez duelako iragan eraikitzailerik"
Eusko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoan duen presidentearen arabera, parte hartzea gakoa izango da maiatzaren 28ko hauteskundeetan: "Parte hartze gutxienekoa ematen da beti, nik espero dut hauteskunde eguna gerturatu ahala jendea animatzea".
2022/11/02 - 10:32
Egibarrek EH Bilduri, Aurrekontuen harira: "Chiviteri eta Sanchezi bai eta Urkulluri ez, ez dauka logikarik"
Eusko Jaurlaritzak 14.250 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du. EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizio gobernuak gehiengo osoa badu ere, oposizioko alderdien babesa lortu nahi du, tartean, EH Bildurena.
2022/11/02 - 10:09
Egibar: 'Ibilbide partekatua dugu sozialistekin; beste alternatibarik ez bada, ituna litzatzeke bideetako bat'
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeraren iritziz, datorre urteko hauteskundeen emaitzei itxaron behar zaie "zer-nolako ekilibrioak" sortzen diren ikusteko. Edonola ere, azpimarratu du berak ez diola inolako beldurrik ez bakarrik gobernatzeari, kanpoko hitzarmenak eginda, ez koalizioei. "Guk badakigu koalizioak egiten programa konprometituekin; gehiengo baten eskutik gauzak errazago lortzen dira".
2022/09/22 - 19:57
EAJk akatsak onartuko lituzke herri itunak egite aldera, baina indarkeriaren irakurketa kritikoa eskatu du
Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramailea EH Bilduri zuzendu zaio irakurketa kritiko hori eskatu duenean. Horrez gain, Egibarrek adierazi du Eusko Jaurlaritza "konpromisoak betetzen" ari dela, "zailtasunak zailtasun".
2022/09/22 - 14:31
Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak akordioak lortzeko erakutsi duten nahia nabarmendu du EAJk
Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak, halaber, goratu du Iñigo Urkullu zehaztasun handiz hitz egin duela proposamenak azaltzean. EAJk bat egiten du lehendakariak esandakoarekin.
2022/05/11 - 11:40
Joseba Egibar, euskararen inguruko polemikaz: "Ez daukat zer zuzendurik, esandakoa egia borobila da"
"Euskara da euskaldun egiten gaituena" esan zuen asteburuko ekitaldi batean, eta adierazpen horren gaztelaniazko itzulpen okerrak harrabotsa sortu du. Esandakoa berretsi, eta gaineratu du egunkari batek hauspotuta sartu dela gaia joko politikoan.
2022/05/11 - 11:25
Joseba Egibar: ''Ez daukat zer zuzendurik, esandakoa egia borobila da eta euskaldun guztiek badakite hori''
GBBko presidente eta EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi du euskaldun izateaz esan zituenak eta gero Sabin Etxetik 'vasco' hitzarekin egin zen itzulpenak eragindako polemikak biderik ez duela, komunikabide batek hauspotuta sartu dela joko politikoan.
2022/05/08 - 20:23
Ezker abertzalearen "amnesia, adanismoa eta kamuflajeak" kritikatu ditu Egibarrek
EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak Aretxabaletako Batzokiaren berrinaugurazioan parte hartu du. Bertan, jeltzaleen eredua goraipatu du eta ezker abertzaleari, "proiekturik ez duenez", eurena "tuneatzea" leporatu dio.
2022/05/07 - 20:12
"Ziurgabetasunaren" aurrean, EAJren proiektu "argia eta garbia" defendatu du Egibarrek
EAJren GBBko buruak adierazi duenez, egungo "egoera politiko nahasiaren erdian, Euskadiko norabide politiko, ekonomiko eta soziala zehazteko eta buru izateko proiektua du" EAJk.
2021/12/26 - 19:01
EAJk "euskal erresistentziaren ardatz" gisa gogoratu ditu Joseba Rezola eta Aurora Lopez de Goikoetxea
Joseba Egibar GBBko presidentea "balio kolektiboak" indartzearen alde agertu da erbestean Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izandakoaren heriotzaren 50. urteurrenean.
2021/09/16 - 20:50
Estatusaren gaian gehiengoak gutxiengoari men egitea nahi izatea leporatu dio Egibarrek PSE-EEri
EAJren bozeramailearen arabera, Autogobernuaren alorrean "estatusa aldatu behar da", Estatutua bete dadin, bai duela 41 urtetik bete ez den Gernikako Estatutua, bai etorkizunekoa ere.
2021/09/16 - 19:28
EAJko Joseba Egibarren mintzaldi osoa
Honako hau izan da EAJko Joseba Egibarren mintzaldi osoa, 2021eko Politika Orokorreko Eztabaidan.