Joseba Egibar Artola
2013/12/14 - 15:50
EAJk esan du akordioak industria politika esleituko diola Gipuzkoari
Aurrekontuen inguruan Bildurekin lortutako akordioa azaldu du EAJk. 15 milioi euro esleituko dizkiete "industria politikaren oinarriak" izango diren programa ezberdinei.
2013/12/05 - 13:47
Egibar: 'Gai guzti hauek Ponentzian eztabaidatu behar dira'
Joseba Egibarrek PP, PSE eta UPyDri galdetu die gai hau zergaitik legebiltzarrean eztabaidatu nahi duten eta ez Bake Ponentzian.
2013/11/25 - 22:55
Egibar: 'Autogobernuaren inguruko borondatea berritu behar da'
EITBn eskaini duen elkarrizketan, erabakitzeko eskubidearen "ariketa gainerako alderdi politikoekin adostearen" alde agertu da.
2013/11/02 - 17:15
Egibar:'MCCk eta Fagorrek berandu, oker eta garaiz kanpo jardun dute'
Bestalde, Oskar Matutek esan duenez, "ez zait onargarria iruditzen diru publikoa eman ezin dela esatea, bankuei milaka milioi eman dietenean".
2013/10/21 - 14:21
Egibar: 'Bakea egonkortzeko behin betiko pausoak eman behar dira'
Iraganaren kritika egiterako garaian "ausardia" izateko eskatu dio buruzagi jeltzaleak ezker abertzaleari, eta Espainiako Gobernuari, berriz, kartzela-politika goitik behera aldatzeko.
2013/10/12 - 14:56
Egibar: Urkulluren egutegia 'gutxi gorabeherakoa' da
2020a ''Euskadi berria argitzeko'' epe muga gisa zehaztu du Iñigo Urkulluk. PSEk eta PPk adostasunak Euskadin bilatu behar direla esan dute. EH Bilduk, berriz, pausoak eman daitezela eskatu du.
2013/09/21 - 16:59
Eredu autonomikoak porrot egin duela dio Joseba Egibarrek
Egibarrek EAJk Autonomia Estatutua ez duela nahikotzat jotzen esan du Radio Euskadin. EH Bilduk eta PSEk zehaztasun gehiago eskatu dizkiote eta PPk kontu horrekin denborarik ez galtzeko esan dio.
2013/09/19 - 21:31
Egibarrek 'estatus berria' eta erabakitzeko eskubidea lotu ditu
Egibarrek adierazi duenez, EAJk 35 urte daramatza "euskal bidean" lanean.
2013/09/15 - 13:28
Egibar: 'Ulergaitza da elkarrizketaren bideari uko egitea'
Bere hitzetan, EH-Bilduk zoru etikoa onartu ez izana ezin dute erabili sozialistek lantaldetik alde egiteko argudio modura.
2013/08/28 - 15:33
Erreforma fiskalerako akordioa 'oso gertu' dagoela esan du Egibarrek
Horrez gain, PPrekin eta Bildurekin hartu-emanak hasiak dituztela azaldu du, Batzar Nagusietan Foru arauak moldatzeko helburuarekin.
2013/08/21 - 14:07
Irailerako, PSErekin zerga ituna adostuko dutela iragarri du Egibarrek
Ituna "eraginkorra" izateko, PPk eta Bilduk akordiora gehitu beharko luketela uste du buruzagi jeltzaleak.
2013/06/18 - 14:30
EAJ-PSE negoziazioetan 'pauso handiak' eman dituztela dio Egibarrek
EAJren bozeramaileak Euskadin "Konstituzioan aldaketak egitea" adostea eskatu du.
2013/05/18 - 20:52
EAJk eta EH Bilduk Werten hezkuntza-erreformaren aurka egingo dute
Euskadiren eskumenak urratzen dituela salatu du Egibarrek. EH Bilduk helburua ikasleak 'espainolizatzea' dela adierazi du, eta sozialistak ere kontra agertu dira. PPk baino ez du babestu neurria.
2013/05/18 - 18:37
Egibar: 'Makineria prest dugu Hezkuntza eskumena defendatzeko'
Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramaileak Radio Euskadin esan duenez, Wert Legeak "eskumenaren esku-sartzea eta hizkuntza-atzerapena" ekarriko ditu.
2013/05/04 - 13:38
Egibarrek gutxieneko akordioa lortzeko ahalegina eskatu die alderdiei
PSE-EEk eta PPk neurriak zehazteko eta jarrera aldatzeko eskatu diote Urkulluri. Bestalde, bere postulatuei eutsiko diela ohartarazi du Bilduk.
2013/04/27 - 20:02
Egibar: 'Legebiltzarrean erabaki beharko da diru hori nola banatu'
Espainako Gobernuak iragarritako defizitaren malgutze horrekin, 90 milioi euro gehiago izango lituzke Nafarroako Gobernuak, eta 300 milioi Eusko Jaurlaritzak.
2013/04/26 - 13:38
Bere alderdiak 'huts egin' duela uste du Egibarrek
Joseba Egibarrek adierazi du proiektu hori baztertzea ez dela "garaipen bat" izan.
2013/04/26 - 12:41
Aurrekontuak baztertzea 'garaipena' ez dela izan onartu du Egibarrek
Jeltzalearen esanetan, negoziazio zaila izango zela aurreikusi bazuten ere, "talde parlamentariek Jaurlaritzarekin erantzukizun honetan" bat egingo zutela uste zuten.
2013/04/06 - 16:14
Cabacas auzia argitzeko batzorde independentea eskatu du Egibarrek
EAJren GBBko presidentearen esanetan, Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hildako Athleticeko jarraitzailearen heriotzan "erantzukizun politikoak daude".
2013/03/30 - 17:10
Herriei ezin zaiela elkarbizitza inposatu ohartarazi du Egibarrek
Igande honetako ospakizunaren harira jeltzaleak esan duenez, "egun ez dira ematen beharrezkoak diren baldintzak indar abertzaleen arteko Aberri Egun bateratua egiteko".