Aurrekontuak Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk esan du akordioak industria politika esleituko diola Gipuzkoari

Aurrekontuen inguruan Bildurekin lortutako akordioa azaldu du EAJk. 15 milioi euro esleituko dizkiete "industria politikaren oinarriak" izango diren programa ezberdinei.
Markel Olano, jeltzaleen bozeramailea Gipuzkoako Batzar Orokorretan. EiTB
Markel Olano, jeltzaleen bozeramailea Gipuzkoako Batzar Orokorretan. EiTB

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak eta Markel Olano Batzar Orokorretako bozeramaile jeltzaleak atzo azken orduan Bildurekin lortutako akordioa azaldu dute gaur. Hori dela eta, Gipuzkoako aurrekontuen bozketan abstentzioa eman eta onarpena erraztuko du EAJk.

EAJ eta Bildu alderdiek, transakzio-zuzenketen bidez, 15 milioi euro esleituko dizkiete ekonomia bultzatzeko eta krisiari aurre egiteko hainbat programari. Horiek "industria politikaren oinarriak" izango direla adierazi dute Olanok eta Egibarrek.

15 milioi horietatik 6 krisiaren aurkako plan batera zuzenduko dira, enpresen berregituraketarako eta lehiakortasunerako foru dekretu baten bidez. Gainera, "hiru urtean lanpostu berriak sortzeko asmo argia" duten eta, teknologikoki, garapen bidean dauden proiektuei ere laguntzak eskainiko dizkio Gipuzkoako Aldundiak.

Olanok adierazi du Aldundiari dagokiola dirua zein partidari kenduko dion azaltzea. Bozeramailearen aburuz, antza denez, errepideen mantentze lanak birrantolatzetik 10 milioi euro aterako ditu Gipuzkoak, eta beste 5 milioi 2013ko aurrekontuetako hondarretatik lortuko ditu.

Egibarrek azaldu duenez, Bilduk "enpresaren munduari dion alergia politikoa" gainditzeko balio izan du akordioak. Haren hitzetan, ezker abertzalean kontu horiek Aldundiarentzako "arrotzak" direla uste du.

"Alderdikeria" baztertu eta "gipuzkoarren intereserako" akordioa lortu den arren, Egibarren aburuz, Bilduk estrategia mantendu eta "fronte asko irekita" izango ditu. Jeltzalea ez da baikor agertu Gipuzkoan bi alderdien arteko harremanaren balizko hobekuntzaren aurrean: "35 urtez talka egin duten estrategiak ditugu, eta denbora beharko da ulermenera iritsi eta elkar errespetatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X