Jaurlaritzaren erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuak baztertzea 'garaipena' ez dela izan onartu du Egibarrek

Jeltzalearen esanetan, negoziazio zaila izango zela aurreikusi bazuten ere, "talde parlamentariek Jaurlaritzarekin erantzukizun honetan" bat egingo zutela uste zuten.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bere alderdiak 'huts egin' duela uste du Egibarrek

Joseba Egibar EAJren Gipuzku Buru Batzarreko presidente (GBB) eta bozeramaileak onartu duenez, alderdiak "huts egin" duela sentitzen du 2013rako Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu proiektua onartzea lortu ez duelako, eta "argi dagoenez" proiektu hori baztertzea ez dela "garaipen bat" izan. "Garaile ez gara irten, porrota egokitu nahi badigute, egin dezatela", gaineratu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean esan duenaren arabera, alderdiak "huts egin" duela sentitzen du Aurrekontuak onartzeko ahaleginetan ez duelako "esperotakoa lortu".

Egibarren iritzian, negoziazioa zaila izango zela espero bazen ere, itxaropena "talde parlamentarioak Jaurlaritzaren bidelagun izatea zen".

"Beraz, ez dugu nahi genuen helburua lortu. Baten batek esan du prozesu guzti hau huts egitea eta desengainua izan dela. Agerikoa da garaipena ez dela izan, eta bere aldeko tantoa gehitu nahi badu norbaitek, egin lezake, baina ez dio luzerako balioko", nabarmendu du.

Berriro ere esan du Jaurlaritza "neurrira egindako aurrekontua lortzeko" ahalegindu dela eta ez dela "posible izan", baina, ohartarazi duenez, "mundua ez da geldituko luzatutako kontuak kudeatzeagatik".

Bestalde, nabarmendu duenez, diru bilketa handitzea -lehenengo hiruhilekoan jasotako datuen arabera ez du ematen izan denik- edo defizitaren helburua malgutzearen esperoan daga. Horri esker, Jaurlaritzak, "larrialdiko neurrien bidez, diru-sarrera horiek nora zuzendu erabakiko luke".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X