2013ko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer suposatuko luke Euskadiko defizit-muga malgutzeak?

Jaurlaritzako iturriek eitb.com-i azaldutakoaren arabera, Europak Euskadiko defizit muga malgutuko balu, Urkulluren Gobernuak diru-sarrera gehiago lortuko dituzte.
Herman van Rompuy Efe

Iñigo Urkullu lehendakariak 2013. urterako aurrekontu proiektua berriz diseinatzea proposatu du gaur, seguru aski Europar Batasunak defizit helburua malgutuko diolako Espainiari, eta horrek baliabide gehiago izatea ekarriko lukeelako. Egun, Euskadiko defizit muga Barne Produktu Gordinaren % 0,7an dago.

Jaurlaritzako iturriek eitb.com-i azaldutakoaren arabera, Europak Euskadiko defizit muga malgutuko balu, Urkulluren Gobernuak diru-sarrera gehiago lortuko dituzte eta, ondorioz, gastu gehiago egiteko aukera izango luke.

Adibide moduan,  Europar Batasunak defizit-muga BPGaren %1ean ezarriko balu, Jaurlaritzak 200 milioi euro gehiago izango lituzke. Defizitaren hamarren bakar batek 66 milioi euro gehiago ekarriko lituzke.

Modu horretan, Jaurlaritzak 2013ko Aurrekontuetan aurreikusitako zorra (872 milioi) igotzeko aukera izango luke, eta horrek gastu handiagoa egiteko aukera emango lioke Urkulluren Gobernuari.

Bihar, ezohiko Gobernu bilera egingo dute, aurrekontu proiektuarekin zer egin erabakitzeko. Azken asteetan hainbat bilera-sorta egin ondoren, Jaurlaritzak ez du babesik lortu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X