Autogobernuaren kontsulta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eredu autonomikoak porrot egin duela dio Joseba Egibarrek

Egibarrek EAJk Autonomia Estatutua ez duela nahikotzat jotzen esan du Radio Euskadin. EH Bilduk eta PSEk zehaztasun gehiago eskatu dizkiote eta PPk kontu horrekin denborarik ez galtzeko esan dio.
MAM-eko argazkia: joseba-egibar_
MAM-eko argazkia: joseba-egibar_

Iñigo Urkullu lehendakariak 2015ean egin nahi duen estatus politiko berriari buruzko galdeketaz aritu dira alderdiak gaur Radio Euskadiko tertulian.

Joseba Egibar  jeltzaleak  esan du, gaur egungo Autonomia Estatutua ez duela nahikotzat jotzen Eusko Alderdi Jeltzaleak eta, beraz, beharrezkoa dela prozesu bat abian jartzea, herri honek bere etorkizuna erabaki dezan. Izan ere, Egibarrek adierazi du kontsultaren data, 2015a erreferentzia besterik ez dela. "Lehen lehenik sujeto politikoa definitu behar da eta ondoren alderdi guztien artean hitzartu nola gauzatu autodeterminazio eskubidea" gaineratu du.

Maeztuk Ibarretxe plana nola bukatu zen gogoratu du

Dani Maeztuk, bere aldetik, Ibarretxe plana nola bukatu zen gogora ekarri du. "Denok dakigu zein izan zen Espainiako Estatuaren erantzuna. Hori da gure lehenengo kritika. Kostituzioaren barruan izan behar bada, denok dakigu zein den ibilbidea " gaineratu du.

Pastorrek Lehendakariaren planak ez dituela babestuko esan du

Alderdi sozialistaren bozeramaileak, berriz, Lehendakariaren planak ez dituela babestuko eta "testu konkretu bat" eskatu du. "Gobernua eta EAJ buzti egin behar dira eta egin nahi dutena jasoko duen testu konkretu bat helarazi behar dute"  azpimarratu du. Halaber, "edozein aldaketak adostasun zabala eskatzen duela" gaineratu du.

Oyarzabalen ustez ekonomia arazoak estali nahi dira

Iñaki Oyarzabal popularrak, bestalde, hitzez hitz esan du, ekonomia arazoak estaltzeko erabiltzen dela Estatus Politiko berriaren kontu hau. Ez du ulertzen hain ondo funtzionatu duen Autonomia Estatutua aldatu nahi izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X