EAJ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Egibarrek ez du jarraituko Gipuzkoako EAJ zuzentzen

Buruzagi jeltzaleak aurreko legealdian utzi zuen Eusko Legebiltzarrean zuen eserlekua, eta orain, EITB Mediak aurreratu duenez, ez du GBB zuzentzeko barne prozesuan parte hartuko, ezta EBB berritzekoan ere.
Egibar, artxiboko argazki batean.
Egibar, artxiboko argazki batean. EITB Media

Joseba Egibar Gipuzkoako EAJren buruzagi beteranoak ez du Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) zuzendaritzan jarraituko, EITB Mediak aurreratu duenez. Egibar 33 urtez izan da Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) buru

Bolo-bolo zebilen Andoaingo politikariak Itxaso Atutxaren (BBB) eta Jose Antonio Susoren (ABB) bidea har zezakeela, eta horrenbestez, EAJren EAEko hiru lurralde batzarren eraberritzeari bide ematea  —Unai Hualdek eta Peio Etxelekuk jarraituko dute Napar Buru Batzarra eta Ipar Buru Batzarra zuzentzen—.

EAJren ildo ofizialak Maria Eugenia Arrizabalaga (Zumaia, 1967) proposatu du kargurako. Jeltzaleek atzo ekin zioten lurralde zuzendaritzak berritzeko barne-hauteskunde prozesuari, eta azaro amaieran onartuko dituzte buruzagi berriak. 

EAEko azken hauteskundeetan Egibar ez zen EAJren zerrendan aurkeztu, eta, hala, aurreko legegintzaldia izan zuen azkena Eusko Legebiltzarrean (34 urtez egon da eserlekuan)

Buruzagi jeltzalea EAJren EBBko kide da gaur-gaurkoz, baina hor ere ez du karguan jarraituko, ez baita urtarrilean hasiko den prozesura aurkeztuko. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X