Juan Carlos Ia
2014/06/11 - 13:38
Sabino Cuadra: 'Gora Euskal Herria askatuta! Gora euskal errepublika!'
Ikurrina eskuan, "Gora Euskal Herria askatuta! Gora euskal errepublika!" oihukatuz amaitu du hitzaldia Sabino Cuadrak.
2014/06/11 - 13:11
'EZ bozkatzea, erregeak bere postuan jarrai dezala eskatzea litzateke'
EAJren bozeramaileak, Aitor Estebanek, adierazi du bere taldea abstenitu egingo dela bozketan 'Ez bozkatzea, erregeak bere postuan jarrai dezala eskatzea litzatekelako'
2014/06/11 - 12:42
Duran i Lleida: 'Kataluniak pentsatzen duena entzuteko unea da'
Duran i Lleida CIUko idazkari nagusiak adierazi duenez 'Kataluniak pentsatzen duena entzuteko unea iritsi da'.
2014/06/11 - 11:46
'Gorteek abdikazioa ezagutzen dutela jasota uztea eskatzen zaigu'
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak adierazi duenez, 'Gorteek abdikazioa ezagutzen dutela jasota uztea eskatzen zaigu'.
2014/06/10 - 23:30
Juan Carlos eta Sofia forupeko egitea eskatu du Botere Judizialak
Proposamena Botere Judizialaren Lege Organikoaren aurreproiektuko zirriborroan jaso dute eta ostegunean aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzorde iraunkorrak.
2014/06/10 - 15:45
Diputatuen Kongresuak abdikazio legea onartuko du asteazken honetan
Jardunaldia 09:00etan hasiko da Rajoyren Exekutiboak onartutako legearen eztabaida eta bozketarekin. Saioa zuzenean emango du eitb.com-ek.
2014/06/10 - 11:03
Rubalcaba PSOEko ahots errepublikanoak baretzen saiatuko da gaur
Diputatuen Kongresuko Talde Sozialistak bilera egingo du, eta Rubalcabak erreferenduma nahi duten diputatuei aurre egingo die.
2014/06/09 - 14:40
Errege-erreginek Mexikoko presidentea hartu dute Pardoko jauregian
Espainiako errege-erreginek Enrique Peña Nieto eta haren emaztea hartu dituzte gaur goizean Pardoko jauregian.
2014/06/07 - 21:38
Milaka pertsona bildu dira Errepublikaren aldeko manifestazioetan
Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen mobilizazio jendetsuak izan dira Estatu eredua erabakitzeko erreferendumaren alde.
2014/06/07 - 15:51
Artur Masek iragarri du Felipe VI.a erregearen koroatzean izango dela
Kataluniako presidenteak azpimarratu duenez, "instituzioen arteko errespetuzko harremana" mantendu nahi du keinu horrekin.
2014/06/06 - 20:02
Lege Organikoaz arautuko du Gobernuak Juan Carlos I.a foruduna izatea
Edonola ere, Gobernuko presidenteordeak ez du lege martxan jartzeko epe zehatzik eman.
2014/06/06 - 19:47
Errepublikaren aldeko manifestazioak deitu dituzte euskal hiriburuetan
Larunbat honetan, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñan izango dira mobilizazioak, eta Ezker Anitza-IUren, Podemosen eta ELAren babesa jaso dute.
2014/06/06 - 16:20
Gobernua erregearen aforamendua aztertzen ari da
Gauzak aldatzen ez badira, hilaren 19tik aurrera, edozein auzitegik izango du erregea epaitzeko aukera. Hori ekiditeko bideak aztertzen ari dira.
2014/06/06 - 09:02
Iruñeko Udala, monarkiari buruzko kontsulta eskatu duen lehenengoa
NaBaik sustatu du ekimena, eta I-Eren, PSNren, Bilduren eta Aralarren babesa jaso du. UPN eta PP, berriz, kontra agertu dira.
2014/06/06 - 01:14
Litekeena da ekainaren 19an izendatzea errege Felipe VI.a
Egun horretan hitzaldia emango du errege berriak, eta bere erregetzaren ingurukoak azalduko ditu.
2014/06/05 - 12:27
Juan Carlosek bortxaezintasuna galduko du Felipe errege izendatzean
Hala ere, errege izan den bitartean egindakoen aurrean "bortxaezina" izaten jarraituko du Juan Carlosek. Gorteek erabaki beharko dute aurrerantzean Justiziaren aurrean izango duen estatusa.
2014/06/04 - 12:43
Egibar: 'Abdikazioa ez da gure kontua, ez dira gure erregeak'
Aita eta semea "militarrez jantzita" ikusi zituela nabarmendu du Egibarrek, eta "hori ez da gure eredua". "Militarrez janzteko ohitura handia daukate", gaineratu du.
2014/06/04 - 09:38
Felipe printzea Leireko monasteriora iritsi da, Viana sarietara
Asturiasko eta Vianako printze-printzesak lehen aldiz agertu dira elkarrekin erregeak abdikazioa aurkeztu zuenetik.
2014/06/03 - 14:47
Erregea eta printzea elkarrekin lehendabizikoz, abdikazioaren ostean
Juan Carlos I.a erregea eta Felipe printzea elkarrekin azaldu dira gaur lehendabizikoz atzoko iragarpenaren ostean.
2014/06/03 - 09:28
Ekainaren 18an izendatuko dute Felipe Borboikoa errege
Ministroen Kontseiluak ezohiko bileran lege organikoaren proiektua onartu du, Juan Carlos erregearen abdikazioa erregulatzeko; artikulu bakarra du.