Errepublikaren aldeko manifestazioak deitu dituzte euskal hiriburuetan
Ezker Anitza-IUk larunbatean, ekainak 7, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñan Errepublikaren alde egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. Podemosek eta LABek bat egin dute ekimenarekin.
Bilbon Jesusen Bihotzetik abiatuko da mobilizazioa, 20:00etan, eta ordu berean abiatuko da Gasteizen ere, Andre Mari Zuritik. Donostian, Boulevardean hasiko da manifestazioa 19:00etan, eta Iruñan, aldiz, 18:00etan autobus geltoki zaharrean.
Adierazpen batean esan duenez, Ezker Anitzak babesa eman die manifestazioei, euren ustez, osaketa prozesu berri baten alde egiten dutelako. “Osaera berria errepublikarra izateaz gain, gizarteari kendu zaizkion eskubide sozial guztiak berreskuratzearen aldekoa izango da”.
“1978ko Konstituzioak ez du ezertarako balio jada, eta ez ditu gizabanakoen oinarrizko printzipio eta eskubide sozialak bermatzen”, adierazi du Ezker Batuaren Euskadiko adarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri