Diputatuen Kongresuak abdikazio legea onartuko du asteazken honetan
Juan Carlos erregearen abdikazioa gauzatuko duen legea aurrera aterako da Diputatuen Kongresuan, asteazken honetan; izan ere, PPk eta PSOEk babesa emango diote.
Bestalde, Koroaren oinordetza gertatzen denean estatutu juridiko berriak Juan Carlos eta Sofia forupeko egitea eskatu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txosten batean.
Juan Carlos I.a erregearen abdikazioa jasoko duen Lege Organikoaren proiektua eztabaidatu eta bozkatuko dute Diputatuen Kongresuan. Legea onartzeko, gehiengo osoaren babesa behar du.
Saioa 09:00etan hasiko da, proiektua irakurketa bakarrean izapidetzeko eztabaida eta bozketarekin. Ondoren, eztabaidari helduko diote. Gobernuak proiektua azalduko du, eta talde parlamentarioek txandaka hitz egingo dute, handienetik txikienera, Talde Popularra izan ezik, horrek azken txanda izango baitu.
Saioa zuzenean emango du eitb.com-ek.
Zuzenketak
Orotara, bost zuzenketa aurkeztu dituzte Kongresuko taldeek, proiektua atzera botatzeko zuzenketak eta zuzenketa partzialak. Estatuaren ereduaren inguruko referenduma egiteko eskatuko da guztietan.
Zazpi alderdik babestuko dituzte zuzenketak; Izquierda Plural taldea osatzen duten hirurek (IU, ICV eta CHA), ERCk, BNGk, Compromisek eta Geroa Baik.
Bozketa, banan-banan eta ozen
Jarraian, bozkatu egingo dute. Diputatuek banan-banan eman beharko dute botoa, ozenki, baietzaren, ezetzaren edo abstentzioaren alde.
Bozketa ozenki egingo dute, Izquierda Pluralek eta talde mistoak horrela egitea eskatu dutelako. Kongresuko Araudiaren 85. artikuluak bozketa publikoa eta banan-banan deituta egin beharra jasotzen du Parlamentuko bi taldek horrela eskatuz gero.
Legeak babes handia jasoko du: PPk. PSOEk, UPyDk eta Foro Asturiasek aldeko botoa emango dutela iragarri dute. CiUk eta EAJk abstentzioaren alde egingo dute, eta Izquierda Pluralek, ERC eta BNGk, besteak beste, aurka egingo dute. Amaiur Kongresutik aterako da.
Gehiengo osoa
Abdikazio Legeak gehiengo osoaren babesa behar du. Behin zuzenketa guztiak bozkatuta eta legea onartuta, testua Senatura bidaliko dute zuzenean, izapidetzearekin jarraitzeko.
Senatuko saioan ez da zuzenketarik onartuko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarrean lehenbailehen sartzea ahalbidetzeko.
Senatuan, ekainaren 17an
Kongresuan ez bezala, senatariek boto elektronikoa erabiliko dute lege organikoari oniritzia emateko.
Senatuko saioa 16:00etan hasiko da, Gobernuak legeari buruzko azalpenak emanda.
Soraya Rodriguez sozialisten bozeramaileak astearte honetan azaldu duenez, diputatu bakoitza "bere botoaren jabe da", baina boto-askatasuna ematea errefusatu du, PSOEk "oso argia den jarrera politikoa" duelako.
Bestalde, Felipe VI.a errege-aldarrikapenera militar jantzita joateko aukera kritikatu du Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak. Izan ere, jeltzalearen iritziz, irudi horrek antzinako garaiakekarriko lituzke gogora.
Erregearen abdikazioa arautzeko legearen eztabaidan parte hartuko du Amaiurrek, baina ez proiektu horren bozketan, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak aurreratu duenez. Iñarrituk adierazi duenez, ez dute bere buru espainiar herritartzat, eta, ondorioz, ez dute parte hartuko Euskal Herriarekin lotura ez duten bozketetan.
"Normaltasuna"
Kongresuko eztabaida normaltasunaren barruan kokatu du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Osoko bilkuraren helburu bakarra horixe dela azpimarratu du Rajoyk, monarkia edo errepublika eztabaida bultzatu nahi dutenen aurrean.
Eztabaidak helburu bakarra duela errepikatu du gobernuburuak, hau da, Juan Carlos erregearen abdikazioa. Konstituzioaren arabera, gaia Kongresuan eztabaidatu behar dutela gogorarazi du Rajoyk.
Diputatuen gehiengoak lege organikoaren proiektuari babesa emango diotela uste eta espero du Rajoyk, Espainiako herritarren gehiengoak horixe bera nahi duelako, buruzagiaren hitzetan.
"Ondorioz, gertatuko dena normaltasunaren barruan kokatu behar dugu, zorionez, Espainia herrialde serioa delako, espainiarren gehiengoari komeni zaizkion erabakiak hartzeko legeak eta prozedurak bete egiten direlako", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.