Juan Maria Aburto
2021/05/28 - 11:56
Juan Mari Aburto lanera itzuli da, ebakuntzatik osatuta
Alkatea bajan egon da hilabete baino gehiagoz, duodenoko tumore bat kentzeko ebakuntzaren ondorioz. Jasotako laguntza eta begirunea eskertu ditu Amaia Arregi jarduneko alkateak.
2021/05/17 - 12:05
Aburtok txertoaren lehen dosia jaso eta "ez lasaitzeko" deia egin du
Bilboko alkateak "pozarren" dagoela esan du eta bilbotarrak, Osakidetzaren deia jaso ahala, inokulatzera animatu ditu.
2021/05/08 - 22:28
Aburtoren lehen agerraldia ebakuntzaren ondotik
Bilboko alkateari ebakuntza egin zioten apirilaren 13an, duodenoan tumore bat aurkitu ondoren. "Oraindik nahiko ahul nago, baina egunetik egunera indarrak hartuz noa bueltatzeko", onartu du agintariak.
2021/04/09 - 22:47
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bilboko Udalaren jokaera salatu du
Plataformatik Arartekoaren bitartekaritza eskatu dute inor kalean bizitzera behartu ez dezaten.
2021/04/07 - 14:52
Ebakuntza egingo diote Aburtori datorren astean tumore batengatik
"Duodenoan tumore txiki bat" atzeman diotela iragarri du, duela 13 urte izan zuen eta duela zazpi urte berriz irten zitzaion tumore bera.
2021/04/05 - 16:15
Aburto: "Poliziak indarrez jardun balu, agian okerragoa izango zatekeen"
Herritarrek bidalitako bideoak aztertzen ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Abian dagoen ikerketari esker, datozen egunotan atxiloketak egongo direla uste du Juan Mari Aburto alkateak.
2021/04/05 - 12:40
Aburto: "Poliziak indarrarekin jardun izana, agian, okerragoa izango zatekeen"
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak poliziak larunbateko istiluetan izandako jarrera babestu du.
2021/04/04 - 14:18
Erakundeetako ordezkariek Reala zoriondu dute Kopa irabazteagatik
Juan Mari Aburtok, Unai Rementeriak, Andoni Ortuzarrek, Idoia Mendiak, Arnaldo Otegik eta Carlos Iturgaitzek talde txuri-urdina zoriondu nahi izan dute.
2021/04/02 - 15:44
Eusko Jaurlaritzak ez dela kalean biltzeko eta ospatzeko unea azpimarratu du
Atzo eta gaur Athleticeko eta Realeko ehunka zale bildu dira jokalariak agurtzeko, segurtasun distantzia gordetzea galaraziz.
2021/03/18 - 13:53
Europa hegoaldeko ekonomia zirkularreko lehen zentroa Bilbon kokatuko da
Basque Circular Hub-en helburua da datozen hiru urteetan 1.200 profesional ekonomia zirkularrean prestatzea eta 1.500 euskal enpresak haien zerbitzuak erabiltzea.
2021/03/15 - 15:30
Indarkeria matxistaren biktimak omendu ditu mural berri batek Bilbon
"Indarkeria matxistaren bizirauleak" Ruth Juan artistaren lana da, eta indarkeria horren biktima diren emakumeek bizi duten prozesua sinbolizatzen du, indarkeriarik sotilenetik basatienera.
2021/03/15 - 12:29
Bilboko ostalaritzan kontsumitzeko bonuak, eskuragarri
Bi bonu mota daude, 10 eta 20 eurokoak, eta Udalak horien erdia ordainduko du. Berrikuntza gisa, kontsumitzeko establezimendua aurrez aukeratu beharko da.
2021/02/22 - 12:52
Aburto: "Halako manifestazioetan mota askotako jendea biltzen da"
Bilboko alkateak istiluak deitoratu ditu eta nabarmendu du garbiketa zerbitzuak lan eta lan ibili behar izan zirela atzo hiribildua berriro garbi uzteko.
2021/01/29 - 15:46
15.106.875 euroko aurrekontua izango du "Bilbo aurrera 2021" planak
15 milioi euro pasa bideratuko dituzte, udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sinatu duten “Bilbo aurrera 2021” programara.
2021/01/29 - 14:37
Bonu gehiago aterako ditu Bilbok krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko
Bilbo Aurrera 2021 egitasmoak 15,1 milioi euroko aurrekontua du, eta 43 neurri jasotzen ditu; besteak beste, merkataritzari, turismoari eta kulturari laguntzeko bonuak.
2021/01/22 - 10:58
Aburto:Seguraski datozen asteetan etorriko da etxeratze-agindua aurreratzea
Jarduera ekonomikoa eta jende topaketak mugatzearen alde egin du Faktorian Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta "albiste txartzat" jo du Basurtu eta Santa Marinako goi arduradunek txertoa jartzea.
2021/01/21 - 21:30
Bilbo itxita egongo da ostiral honetatik aurrera
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak arduratsu jokatzeko eskatu die herritarrei, egoera honetatik ahalik eta arinen irteteko.
2021/01/21 - 12:39
Aburtok dio “kolpe latza” izan dela Basurtuko eta Santa Marinako zuzendarien jokaera
Sagarduiren adierazpenekin bat, Bilboko alkateak gogorarazi du Osakidetzak ezarritako protokoloa bete beharrean daudela, eta ardura publikoa dutenak eredu izan behar direla horretan.
2021/01/18 - 11:22
Aburto: "Asteazkenean Bilbo eremu gorrian sar liteke"
Bilboko alkateak esan du zaila dela eguna hobeto hastea eta oso garrantzitsua dela Athleticek Superkopan lortutako garaipenarekin esnatzea, aldartea hobetze aldera.
2021/01/18 - 11:05
Aburto: ''Litekeena da datozen egunetan Bilbo gune gorrian sartzea''
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aurreranez, "horrela jarraituz gero, asteazkenean edo ostegunean hiria gune gorrira pasa daiteke".