Juan Maria Aburto
2022/01/03 - 12:48
Juan Mari Aburto, AHTri buruz: ''Nahiago nuke 2027rako bukatuta egongo balitz''
Bilboko alkatea "erabat baikor" agertu da AHTa martxan jartzearen inguruan, "ez duelako atzera bueltarik", Espainiako Gobernuarekin egindako azken akordioen ostean. Datozen asteetan "Abandora eta lurpetik" sartzea bermatuko duen protokoloa sinatzea espero du Aburtok.
2022/01/02 - 15:40
Zeintzuk dira EAEko hiriburuetako alkateen helburuak 2022an?
Donostian erdigunea oinezkoentzako egokitzen jarraitu nahi dute, Bilbon goiko auzoetarako irisgarritasuna indartuko dute, eta Gasteizen Herrandarren kaleko birmoldaketa abiatuko da.
2021/12/16 - 11:04
Juan Mari Aburto: "Olentzero eta Erregeak Bilbon egongo dira, ez dakigu nola, baina egongo dira"
Bilboko alkateak adierazi duenez, Osasun sailare gomendioak jarraituko dituzte formatuaren inguruan azken erabakia hartzerakoan.
2021/12/10 - 15:19
Datorren astean erabakiko dute Bilbo, Donostia eta Gasteizen Olentzeroren eta Erregeen kabalgatarik izango den
Juan Mari Aburto eta Eneko Goia alkateek onartu dute egoera epidemiologikoa ez dela ona eta azken erabakia datorren astean hartuko dutela.
2021/12/09 - 20:36
San Tomas azoka ez ospatzea erabaki du Bilbok
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu du zergatik erabaki duten San Tomaseko azoka bigarren urtez jarraian ez egitea.
2021/12/09 - 15:38
Eudel eta Bilboko eta Donostiako udalak San Tomas azoka bertan behera uztea aztertzen ari dira
Juan Mari Aburtoren ustez, San Tomas azokaren inguruko erabakia lehenbailehen hartu beharko litzateke, alde guztiekin adostuta.
2021/12/09 - 13:02
Miren Agur Meabe, Alicia Rueda, Boni Garcia eta Fernando Querejeta Bilboko ospetsu izendatu dituzte
Idazleak, moda-diseinatzaileak, ostalariak eta industria ingeniariak abenduaren 15ean jasoko dituzte euren golardoak.
2021/11/30 - 21:34
Donostiak eta Bilbok elkarrekin erabakiko dute datorren astean San Tomas azoka egin ala ez
Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez, "Bilborekin hitz egingo dugu", San Tomas azoka egin edo ez aztertzeko eta "kontrastatzeko". "Beti" egin dute eta "logikoa" da, erantsi du.
2021/11/15 - 16:32
Euskadik udal-gainbalioaren behin-behineko sistema bat ezarriko du, kalkulua egiteko bi aukerarekin
Lehenengoak, benetako gainbalioak, etxebizitzaren erosketa-prezioaren eta salmentaren arteko aldea hartzen du kontuan. Bigarrena, katastroko balioan oinarritzen da.
2021/11/08 - 17:59
Foru administrazioak Konstituzionalak plusbalioaren zergaren gainean igorritako sententzia aztertzen ari dira
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru ogasunak Auzitegi Konstituzionalaren epaia aztertzen ari dira zerga hori arautzen duten foru arauei zein neurritan eragiten dieten zehazteko. Donostiak eta Bilbaok likidazioak bertan behera uztea erabaki dute.
2021/10/07 - 17:07
Bilbok San Tomas azoka ospatuko du
Bilboko alkateak azpimarratu du "nola egin" pentsatu behar dutela oraindik. Ildo horretan, Udalak azoka antolatzen duen BBKrekin lehen bilera egin duela baieztatu du.
2021/10/04 - 21:33
Poliziaren dispositiboari eutsiko dio Bilboko Udalak, asteburu "zail" baten ondoren
Asteburuan "lasai lo egiterik izan ez duten" bilbotarrei "barkamena" eskatu die Aburtok. Liskarretan eraso egin dieten poliziei eta argazkilariari elkartasuna eta babesa adierazi die alkateak.
2021/10/01 - 14:39
Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''
Bilboko alkateak gogor gaitzetsi du Abandoko geltokian atzo gertatutako hilketa eta irmotasuna eskatu du horrelako jokabideen aurka.
2021/09/30 - 22:24
Bilboko Udalak Casilda parkea eta inguruak hesitu ditu kale-edanak saihesteko
Botiloiak "gupidarik gabe" zigortuko dituztela aurreratu zuen atzo Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta ostegun honetan hainbat kontrol ezarri dituzte Udalak eta Ertzaintzak kale-edanak eragozteko.
2021/09/29 - 18:47
Botiloietan parte hartzen duten pertsonei zigorrak "gupidarik gabe" jarriko zaizkiela ohartarazi du Aburtok
Bilboko alkateak iragarri du polizia gehiago izango direla botiloiak egiten diren tokietan eta erantsi du kalean kontsumitzeko edariak saltzen dituzten ostalariak ere zigortuko dituztela.
2021/09/29 - 14:24
Juan Mari Aburto: ''Isunak jarriko ditugu, duda barik''
Bilbon azken asteetan izandako istiluen ostean, Juan Mari Aburtok iragarri du asteburu honetan poliziaren presentzia areagotu egingo dela, eta ez dutela baztertzen Casilda Iturrizar Parkea bezalako guneak ixtea, arriskuak gutxitzeko.
2021/09/23 - 16:20
Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Bilbon izango dira aurtengo Gabonetan
Aurten, ondo bidean, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Bilboko zitan izango direla iragarri du Juan Mari Aburto alkateak Onda Vasca irratian.
2021/09/19 - 15:26
Bilboko Udaltzaingoak botiloi masibo bat desegin du Casilda Iturrizar parkean
ETBk grabatutako irudietan ehunka gazte ikusi daitezke bilduta Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Bildutakoen kopurua ikusita, udaltzainek bertatik alde egiteko eskatu zieten.
2021/09/14 - 14:51
Covid-19ak hildakoen memoria gordetzeko gune bat sortuko dute Bilboko Casilda Iturrizar parkean
Bilboko alkateak esan du hiria "zutik" jarri dela, suspertzen hasi dela eta 2022an pandemiaren aurreko enplegua izango duela.
2021/08/29 - 23:42
Aburtok herritarrak zoriondu ditu "osasun neurriak errespetatzeagatik eta gizalegearen aurka ez egiteagatik"
"Bilboko herritarren jokabide orokorrarekin harro" dagoela azpimarratu du Bilboko alkateak. Testuinguru horretan, eskerrak eman, eta herritarrak zoriondu ditu Bizkaiko hiriburuan ez delako ospakizunik egin.