Juan Maria Aburto
2021/08/22 - 00:15
Giro lasaia nagusitu da Bilbon larunbat arratsaldean, jaien hasierak behar lukeen egunean
Abuztuaren 21etik 29ra bitarteko astean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak arduratuko dira covid-19ari aurre egiteko osasun neurria betearazteaz. Arreta berezia izango dute larunbat honetan Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida dela eta.
2021/08/19 - 15:36
Bilboko Konpartsen kultur programaren zatirik handiena debekatuko du Udalak
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gogoratu duenez, "Bilbon aurten ez dago Aste Nagusirik, ezta ez-jairik ere", eta gizalegearen aurkako jarrerekin "zero tolerantzia" izango dutela ohartarazi du.
2021/08/19 - 14:20
''Zero tolerantzia izango dugu herritarren osasuna arriskuan jartzen dutenekin''
Bilboko alkateak gogorarazi duenez, "Bilbon aurten ez dago Aste Nagusirik", eta poliziaren presentzia indartuko dute gizalegearen aurkako jokabideak saihesteko.
2021/08/17 - 20:08
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo berezia ezarriko dute Bilboko 'ez jaietan'
Abuztuaren 21etik 29ra artean izango da indarrean, hau da, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusia ospatuko zen egunetan.
2021/08/15 - 20:23
Aburtok gogoratu du aurten ere ez dela Aste Nagusirik egongo, “ezta ordezkorik ere”
Bilboko alkateak herritarrei eskatu die abuztuaren 21etik 29ra bitartean kalean “arduraz eta errespetuz” jokatzeko.
2021/07/26 - 21:13
Aurten ere bertan behera utzi dituzte Begoñako Amaren eguneko erromeria eta aurreskua
Begoñako basilikan jende kopuruari lotutako mugak jarriko dituzte, eta kanpoaldean ez da salposturik egongo.
2021/07/15 - 12:47
Aburto: ''Eskura ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu dekretua betearazteko''
Bilboko alkatearen ustez, "erantzukizunak ez du adinik" eta guztiok izan behar gara "konponbidearen parte eta ez arazo".
2021/07/15 - 12:25
Aburto: "Eskura ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu dekretua betearazteko"
LABI batzorde teknikoak onartutako murrizketa berriak ezartzeko Bilboko Udalak ezarriko dituen neurriak azaldu ditu alkateak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
2021/07/14 - 23:18
Aburtok eta Garraio Ministerioak Feveren trena Zorrotzan lurperatzeko akordioa sinatu dute
Proiektuak, guztira, 55,2 milioi euroko inbertsioa ekarriko du. Bilboko alkatearen esanetan, "zor historikoa" da, eta errealitate bilakatzen hasi da.
2021/07/05 - 18:49
Aburtok erantzukizuna eta konpromisoa eskatu ditu Bilboko kasuen gorakadaren aurrean
Bilboko Aste Nagusiari dagokionez, alkateak erabaki zaila izan bada ere, guztion onuran pentsatu behar dugula azpimarratu du.
2021/06/15 - 15:06
Aburtok ez erlaxatzeko deia egin du, Bilboren urteurreneko ekitaldian
Covid-19aren biktimak eta haien senideak omendu dituzte Bilbon, hiriaren 721. urteurrena ospatzeko ekitaldian.
2021/06/06 - 22:28
Juan Mari Aburto alkatea ''ilusioz beteta'' itzuli da Bilboko udaletxera
Bigarren urtez bilbotarrentzat hain kuttuna den Aste Nagusia bertan behera uztea "erabaki gogorra" izan da. Pandemiak erakutsitakoaz mintzatu da alkatea. Minbiziak erakutsitakoak ere gogoan hartu ditu.
2021/05/28 - 13:44
Aburto Bilboko Alkatetzara itzuli da, ebakuntzatik osatuta
Juan Mari Aburto Bilboko Udaletxeko bere bulergora itzuli da gaur, joan den apirilean duodenoan zuen tumore bat kentzeko ebakuntza egin ostean.
2021/05/28 - 11:56
Juan Mari Aburto lanera itzuli da, ebakuntzatik osatuta
Alkatea bajan egon da hilabete baino gehiagoz, duodenoko tumore bat kentzeko ebakuntzaren ondorioz. Jasotako laguntza eta begirunea eskertu ditu Amaia Arregi jarduneko alkateak.
2021/05/17 - 12:05
Aburtok txertoaren lehen dosia jaso eta "ez lasaitzeko" deia egin du
Bilboko alkateak "pozarren" dagoela esan du eta bilbotarrak, Osakidetzaren deia jaso ahala, inokulatzera animatu ditu.
2021/05/08 - 22:28
Aburtoren lehen agerraldia ebakuntzaren ondotik
Bilboko alkateari ebakuntza egin zioten apirilaren 13an, duodenoan tumore bat aurkitu ondoren. "Oraindik nahiko ahul nago, baina egunetik egunera indarrak hartuz noa bueltatzeko", onartu du agintariak.
2021/04/09 - 22:47
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bilboko Udalaren jokaera salatu du
Plataformatik Arartekoaren bitartekaritza eskatu dute inor kalean bizitzera behartu ez dezaten.
2021/04/07 - 14:52
Ebakuntza egingo diote Aburtori datorren astean tumore batengatik
"Duodenoan tumore txiki bat" atzeman diotela iragarri du, duela 13 urte izan zuen eta duela zazpi urte berriz irten zitzaion tumore bera.
2021/04/05 - 16:15
Aburto: "Poliziak indarrez jardun balu, agian okerragoa izango zatekeen"
Herritarrek bidalitako bideoak aztertzen ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Abian dagoen ikerketari esker, datozen egunotan atxiloketak egongo direla uste du Juan Mari Aburto alkateak.
2021/04/05 - 12:40
Aburto: "Poliziak indarrarekin jardun izana, agian, okerragoa izango zatekeen"
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak poliziak larunbateko istiluetan izandako jarrera babestu du.