Junts per Catalunya
2022/09/30 - 11:08
Carme Forcadell: “Juntsek Gobernuan jarraitzea nahiko nuke”
“Estatu espainiarraren gaineko garaipen handia” azpimarratu du Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak urriaren 1eko 5. urteurrenaren bezperan, eta "aldi berri baten hasiera" aldarrikatu du.
2022/09/29 - 22:21
JxCatek Kataluniako Gobernutik ateratzeko erabakia militanteen esku utziko du
Alderdiak kontsulta bat deituko du urriaren 6an eta 7an, Kataluniako Gobernuan jarraituko duen ala ez erabakitzeko, baldin eta Aragonesek lehenago atzera egiten ez badu Puigneroren kargugabetzean.
2022/09/29 - 18:29
Marc Vidal (Catalunya Ràdio): 'Junts eta ERCren arteko harremanak hondoa jo du'
Marc Vidal Catalunya Radioko kazetariak eitb.eus-en azaldu duenez, Junts per Catalunyaren eta ERCren arteko harremanek hondoa jo dute. Kazetariaren arabera, ERCk uste du politika orokorreko eztabaidan gertatu zena desleialtasun oso larria izan zela.
2022/09/29 - 14:07
JxCat Kataluniako Gobernutik atera ala kontsulta batean erabakia militantziaren esku utzi eztabaidatzen ari da
Kataluniako Gobernutik berehala irtetearen aldekoen artean, Laura Borras alderdiko presidentearen aldekoak daude. Hala ere, Jordi Turull idazkari nagusiaren figuratik gertuen dagoen sektoreak ez du erabakia berehala hartu nahi, eta militantziaren artean kontsulta egitearen alde agertu da.
2022/09/11 - 21:53
Milaka pertsona atera dira Bartzelonan independentziaren alde, ANCk deituta eta ERCko goi-kargurik gabe
ANCren arabera, 700.000 pertsona bertaratu dira manifestaziora. Bartzelonako Udaltzaingoak, berriz, 150.000 manifestari izan direla esan du.
2022/09/11 - 15:44
ERCko ordezkariei txistuak eta oihuak, Diada egunari hasiera eman dion ohiko lore-eskaintzan
Pere Aragones Generalitateko presidenteak aurretik ere botatako mezua errepikatu du, baieztatuz Kataluniak berriz bozkatuko duela "bere etorkizun kolektiboa".
2022/09/11 - 11:25
Independentismoa oso zatituta iritsi da aurtengo Diada egunera
Ziurgabe aurkezten da eguna, zatitutako mugimendu independentista bat eta bertaratzearen inguruko zalantzak bitarteko.
2022/09/01 - 14:22
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak ez du Juntsen eskaera onartu eta Laura Borrasen kargugabetzea berretsi du
Juntsek Borrasi kargua itzultzea eskatu zuen, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak berriki igorritako ebazpenean oinarrituta, baina gainerako taldeek ondorioztatu dute bi gaiek ez dutela "inolako harremanik". Borrasek auzi judizial bat du irekita ustelkeriagatik.
2022/07/28 - 16:32
Borras diputatu eta Kataluniako Parlamentuko presidente kargutik kendu dute
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak Laura Borras presidentea kargugabetzearen inguruan bozkatu du; ustez, kontratuak zatikatu zituen Institució de les Lletres Catalanes erakundeko buru zebilela.
2022/07/27 - 16:48
Kargua uzteko eskatu diote ERC-k eta CUP-ek Laura Borrasi
Ustelkeriagatik epaitua izango da Kataluniako parlamentuko presidentea eta, kargua uzten ez badu, Parlamentuak kargugabetuko du talde independentisten gehiengoarekin. Kasu horretan, ERCko Alba Vergesek hartuko du haren tokia. Bere alderdikide batzuk ere hasi zaizkio kargua utz dezan eskatzen.
2022/07/26 - 22:35
ERCk, CUPek eta PSCk Laura Borras kargugabetzearen alde bozkatuko dute ustelkeriagatik epaituko dutelako
Parlamentuko Mahaiak ezohiko bilera egingo du ostegun honetan, Laura Borras ganbera horretako presidentea prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutela baieztatu eta gero.
2022/06/04 - 21:08
Borras eta Turull izango dira JxCateko presidente eta idazkari nagusi berriak, botoen % 78 eta % 92 eskuratuta
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia presentzialki agurtu ahal izan da Argeles-sur-Merren (Ipar Katalunia) egiten ari diren Kongresuan eta gauza bera egin du Jordi Sanchez idazkari nagusi ohiak ere.
2022/06/04 - 17:41
Erreleboa Junts per Catalunyan: Batasunerako deia eginez agurtu dira Puigdemont eta Sanchez
Exekutiba berria izendatzeko kongresua egiten ari dira Junts per Catalunyan. Carles Puigdemontek eta Jordi Sanchezek agur eguna izan dute. Laura Borrasen eta Jordi Turullen artean banatuko dute orain alderdiaren agintea, alderdi barruko eta subiranisten arteko batasuna erronka dutela.
2022/05/03 - 12:29
Puigdemont ez da berriro aurkeztuko Juntseko presidente izateko
Zuzendaritza berria aukeratuko duen kongresua ekainaren 4an egingo du alderdiak. Presidentegaiek hurrengo asteartea baino lehen aurkeztu beharko duten euren burua.
2021/09/29 - 16:51
Juntsek amaitutzat jo du Kataluniari buruzko elkarrizketa mahaia
Juntseko Miriam Nogueras diputatuak Puigdemonten atxiloketa togadunen estatu kolpea izan dela esan du eta guztia aldatu dela.
2021/09/24 - 11:15
Jordi Sanchezek salatu du Espainiako Gobernuak ez duela Kataluniarekin harremanak hobetzeko borondaterik
Puigdemontek 14:00etan deklaratuko du Sassariko apelazio auzitegian (Sardinia), eta bertan erabakiko dute estraditatu ala aske utziko duten.
2021/06/02 - 21:36
Europako justiziak immunitatea itzuli die Puigdemonti, Ponsatiri eta Comini
JxCateko hiru eurodiputatuei immunitatea kentzea erabaki zuen Europarlamentuak, eta horren aurkako helegitea aurkeztu zuten.
2021/05/20 - 08:58
Elsa Artadik uko egin dio Pere Aragonesen gobernu berriko kide izateari
Ia ziurtzat jotzen zen Generalitateko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango zela. Kataluniako Parlamentuko diputatu ez ezik, Bartzelonako Udaleko zinegotzi ere bada.
2021/05/19 - 17:09
Aragonesen inbestidura-saioa ostegun eta ostiralean izango da
Aragones ostiralean izendatu ahal izango dute lehen bozketan, gehiengo osoz, ERCren 33 botorekin, JxCaten 32rekin eta CUPen 9ekin.
2021/05/17 - 17:17
ERCk eta Juntsek 14 departamentuko Gobernu bat adostu dute, % 50ean banatuta
Pere Aragonesek esan du itunak kide anitzeko erabakiak hartzeko organo estrategikoak biltzen dituela, baina Kataluniako Gobernuaren Presidentetzaren "eginkizun ordezkaezinak" errespetatuko direla.