Kalakan
2021/10/18 - 16:55
Kalakan taldeak eta Euskadiko Orkestrak diskoa kaleratu dute elkarrekin
Klasikart Euskadiko Orkestraren proiektuaren emaitza berria da, eta zuzenean ere ikusi ahalko da kolaborazioa Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian.
2021/04/27 - 17:02
Euskadiko Orkestra eta Kalakan diskoa grabatzen ari dira elkarrekin
Iaz egitekoak ziren, baina pandemiaren ondorioz atzeratu egin zen proiektua. Diskoa udazkenean kaleratuko dute eta bost kontzertu eskainiko dituzte.
2021/03/18 - 16:55
Kalakan hirukoteak "Artizar" diskoa kaleratu du
Hirukoteak musika elektronikoa gaineratu dio bere proposamenari, "kantuak potolotzeko". Donostian emango dute estreinako kontzertua igandean, martxoak 21.
2020/12/22 - 16:20
Kalakan: 'Xoriñoa kaiolan'
Kalakan taldeak Pello Reparazen laguntzaz moldatu du jatorrizko doinua. Ikerne Mendieta eta Mikel Aristegi dira dantzariak.
2019/12/26 - 11:26
Kalakan eta Milladoiro taldeek Aitzina Folk jaialdia itxiko dute Gasteizen
Jaialdi solidarioaren zazpigarren edizioak bi taldeen kontzertua antolatu du, Mendizorrotza kiroldegian.
2019/09/05 - 14:13
Kalakan, hiru egunez Sarako leizeetan
Hirukoteak inguru paregabe horretan joko du bosgarrenez, hiru eguneko jaialdian, eta musika gaelikoa, musika korala eta euskal musika tradizionala omenduko ditu.
2019/07/16 - 14:09
Kalakanek 'Mendeala' aurkeztuko du Alexander Arkhincheevekin batera
Aian, Bidaxunen, Arrasaten eta Hendaian eskainiko dituzte kontzertuak, uztailaren 20tik 26ra bitartean.
2018/12/10 - 13:31
Kalakanek 'Kantuz' ikuskizuna aurkeztuko du Baionan
Aukeran dantza konpainia, Andoni Aguirre eta Lutxi Nesprias pianistak eta Berçaits anaien ahotsak izango ditu hirukoteak lagun abenduaren 22ko aurkezpenean.
2017/08/09 - 12:56
Kalakanek hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako leizeetan
Hirukoteak Berçaits anaiak, Etchegoyhen ahizpak eta Mattin Lerissa; Luis Peixoto; eta Iñaki Salvador izango ditu lagun abuztuaren 21, 22 eta 23an.
2017/08/02 - 14:39
Kalakanek irekiko du, ostegunean, Harresietako Jaialdia
Abuztuaren 3tik 23ra, hogeita hamar bat ekitaldi bilduko ditu zikloak Ziutadelan, zirkua, musika, dantza, bisita gidatuak eta kandelak ardatz hartzen dituzten kaleko ikuskizunak tartean.
2017/01/21 - 21:49
Kalakan musika-taldeak bere azken lana aurkeztuko du gaur Donostian
Iparraldeko musikari eta dantzari ezagunek parte hartuko dute 'EKHI' izeneko lan berrian.
2017/01/16 - 15:53
Kalakanek 'Ipar Euskal Herri baten argazkia' erakutsiko du Donostian
Urtarrilaren 22an, Ehki diziplina anitzeko ikuskizuna estreinatuko du hirukoteak, taldekide berria duela. Dantza, musika eta kantua uztartuko dituzte Victoria Eugeniako emanaldian.
2016/12/07 - 14:05
Kalakan taldeak formazioa aldatuko du
Thierry Biscary anhauztarrak taldea utziko du, eta Pierre Sanglak hartuko du haren bidea. Noainen emango du azken kontzertua orain arteko formazioak, ostiralean.
2016/08/09 - 12:56
Kalakanen hotsak, Sarako leizeetan
Hirukoteak hiru kontzertu eskainiko ditu abuztuaren 9, 10 eta 11n Lapurdi Garaiko herriko haitzuloetan, gonbidatu bereziek lagunduta.
2016/02/08 - 12:38
Kalakanen bestaldea, agerian
Hirukoteak “B aldeak” diskoa eta “Kalakan & friends” DVDa kaleratu ditu, 2016 honetarako. “Elementuak” diskotik kanpo utzitako kantuak eta zuzeneko kontzertu bat bildu dituzte berorietan.
2015/09/16 - 16:18
Kalakan eta Boli Kostako Dobet Gnahoré, bihar Atlantikaldian
Errenteriak duen giza taldeen nahasketa ospatzeko, iaz 'Atlantikaldia' herrien musika eta kultura jaialdia antolatu zuten. Aurten besteak beste fusio kontzertuak egingo dira.
2015/08/09 - 13:25
Kalakan eta Oreka TX, elkarrekin Donostiako taula gainean
Donostiako Aste Nagusiko kontzertuei hasiera emateko, Kalakanek eta Oreka TXk emanaldi berezia eskaini dute Sagueseko agertokian.
2015/04/18 - 16:44
Kalakan, Loraldia jaialdirako prest
Kalakan hirukoteak eta Xabier Zeberio eta Pello Ramirez musikariek kontzertua eskainiko dute Bilbon datorren larunbatean. Entsegu batean izan gara, Senperen.
2015/04/13 - 11:54
Kalakan: 'Berkonexio bat behar genuen gure musikarekin eta lurrarekin'
Gauza asko gertatu zaizkio, abaila bizian, Kalakani, 2011n sortu zenetik. Madonnarekiko lankidetzaren osteko zurrunbiloa baretuta, bidea bilatu, nortasuna indartu eta “Elementuak” lana ondu dute.