Kalakan eta Milladoiro taldeek Aitzina Folk jaialdia itxiko dute Gasteizen
Kalakanek eta Milladoiro galiziarrek azkena emango diote ostiralean, abenduak 27, Mendizorrotza kiroldegian Aitzina Folk Gasteizko jaialdi solidarioaren zazpigarren edizioari.
Ohar batean, antolatzaileek azpimarratu dute ikuskizunak “kalitatezko folka” eta helburu solidarioa uztartuko dituela, biltzen den diru guztia ataxia telangiektasia "Euskadin bi mutikok pairatzen duten gaixotasun arraroa" ikertzera bideratzen baita.
Kalakan 2009an sortu zen, eta Jamixel Bereau, Pierre Sangla eta Xan Errotabehere kantari eta perkusionistek osatzen dute egun. Ahotsekin batera, txalaparta, txirula, toberak, panderoa, xilintxa eta Indiako harmoniuma jotzen dituzte, XV. mendetik gaur egunera arteko kantuak eta beren konposizioak interpretatzeko, eta hainbat artista handirekin batera aritu dira: Ara Malikian, Labeque Ahizpak, Madonna…
Bestalde, Milladoiro galiziar taldeak 23 disko argitaratu ditu 35 urteko ibilbidean, eta erreferente argia da Galiziako folk eta musika zeltan.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko