Kalakanek 'Kantuz' ikuskizuna aurkeztuko du Baionan
Abenduaren 22an, Kalakan kantari eta perkusionisten hirukoteak "Kantuz" musika eta dantza batzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du Baionan, Laugan.
Gaualdi horretarako, Andoni Aguirre eta Lutxi Nesprias pianistak izango ditu lagun Kalakanek, eta hainbat kantu ezagunen bertsio berriak eskainiko dituzte, hala nola "Ikusten duzu goizean", "Ravelen boleroa" eta "Sagarra jo".
Dantzak ere hartuko du taula, Aukeran dantza konpainiaren eta Edu Muruamendiarazen koreografien eskutik, eta Berçaits anaien ahotsak ere entzungo dira "Kantuz"en.
Gaualdiko lehen zatian, Haiz'Egoa ttiki haur abesbatza arituko da, Maialen Errotabehereren zuzendaritzapean.
21:00etan hasiko den ikuskizunerako txartelak salgai daude Baionako Turismo Bulegoaren webgunean, 20 euroan (14 euro, 15 urtetik beherakoentzat).
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko