Kalakanek irekiko du, ostegunean, Harresietako Jaialdia
‘Harr(ihes)iak’ Kalakanen ikuskizunak Harresietako Jaialdia irekiko du bihar, ostegunarekin, Iruñeko Ziutadelan; Iruñeko bertako, Hondarribiko eta Baionako udalek ekoitzi dute lana.
Kalakanek ‘Harr(ihes)iak” aurkeztuko du Iruñean, harpa baten, oboe baten, txalapartaren eta Kalakan taldeko ahotsen doinura zirkuko artisten jarduna eta marrazkilari baten lana erakusten dituen ikuskizuna, Iruñeko Udalak azaldu duenez. Erdi Aroko kutsua eta gaur egungo ukitua uztartzen ditu musikariekin batera aritzen den irudigilearen muralak.
Ziutadelako 4. agertokian izango da ikuskizuna, Mistoen Pabiloiaren ondoan, 21:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.
Jaialdiaren barruan, hogeita hamar ekitaldi antolatu dituzte, hainbat ziklotan bilduta, eta abuztuaren 3tik 23ra garatuko dituzte. Oro har, kaleko ikuskizunak dira: zirkua, musika, harresiaren gaineko dantza, bisita gidatuak eta “Harresiak Kandelen Argipean”.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko