Kamala Harris
2024/11/07 - 18:58
Bidenek eskualdatze ''ordenatua'' agindu du: ''Ezin duzu zure herrialdea maitatu irabazten duzunean bakarrik''
Joe Biden AEBko presidenteak onartu du demokratek hauteskundeetan "borroka" galdu zutela asteartean, Donald Trump buru duten errepublikanoen aurrean, eta eskualdatze "ordenatua" agindu dio, datorren urtarrilaren 20an agintea ezustekorik gabe hartu ahal izateko.
2024/11/07 - 10:05
Harris: 'Hauteskundeen emaitza ez da guk nahi genuena, baina berriro itzuliko da argia AEBra'
"Hauteskunde hauen emaitzak onartu" behar dituztela ziurtatu du Harrisek, "printzipio demokratikoa delako hauteskundeak galtzen ditugunean, porrota onartzea". Aldi berean, "boterearen eskualdatzea baketsua izan dadin" lan egingo duela azpimarratu du.
2024/11/07 - 08:55
Albiste izango dira: Trumpen garaipenaren ondorioak, inoizko urterik beroena eta Euskaraldiaren hamaikakoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/07 - 08:17
Kamala Harrisek porrota aitortu du: "Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu"
Hautagai demokrata eta AEBko presidenteordeak Trump telefonoz zoriondu duela iragarri du, eta "botere aldaketa baketsu" baten alde lan egingo duela hitzeman.
2024/11/06 - 21:33
Harrisek telefonoz zoriondu du Trump, hauteskundeetan lortutako garaipenagatik
Hautagai demokratak botereen eskualdaketa "baketsu" baten garrantzia azpimarratu dio, baita "estatubatuar guztientzat" presidente izateko eskatu ere.
2024/11/06 - 19:42
Kaleak hautestontzietan gertatutakoa islatzen du: batzuk, triste; besteak, alai
AEBko hauteskundeen biharamunean, eitb.eus Washingtongo kaleetara atera da estatubatuarrak nola esnatu diren ikusteko. Donald Trumpen jarraitzaileak pozik agertu dira emaitzarekin, eta Kamala Harrisen jarraitzaileek ezin dute etsipena ezkutatu.
2024/11/06 - 11:07
Trump: "Herrialdea sendatuko dugu"
Errepublikanoek irabazi dituzte Etxe Zurirako presidentetzarako bozak, Senatuaren kontrola ere berreskuratu dute eta Kongresuan ia ziur gehiengoa izango dute. Datuok jakin orduko, jarraitzaileen aurrera agertu da Donald Trump, Floridan.
2024/11/06 - 09:12
Albiste izango dira: Hauteskunde emaitzak AEBn, AEB: Eta orain zer? eta goialdeko borraska Valentzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/06 - 08:06
AEBko mapan, kolore gorria nagusi
Behin betiko emaitzen faltan, Donald Trump errepublikanoaren garaipena eta Kamala Harris demokrataren porrota ez ditu jada inork zalantzan jartzen. AEBko mapan kolore gorria da nagusi.
2024/11/06 - 08:02
Tristura eta aurpegi hitsak, demokraten artean
Alderdi Demokrataren jarraitzaileen artean tristura eta aurpegi hitsak dira nagusi hauteskunde gauean.
2024/11/06 - 07:52
Donald Trumpek gorriztatu du mapa eta Harrisi aurrea hartu dio, estatu giltzarrietan ere
Donald Trump garaile atera da dagoeneko Ipar Carolinan, giltzarria diren estatuetako batean. AEBko medio batzuek segurutzat jo dute dagoeneko Trumpen garaipena. Egoera asko aldatu beharko litzateke hautagai errepublikarra berriro presidente ez izateko.
2024/11/05 - 23:53
Estatu Batuak eta mundu osoa, AEBko presidentetzarako hauteskundeen emaitzen zain
Boto zenbaketak luze jo dezake, eta baliteke egunak edo asteak irautea. Ez dago argi, beraz, noiz jakingo dugun nor izango den presidentea.
2024/11/05 - 14:49
Kamala Harris ''baikor'', AEBn aro berri bat hastear dela sinetsita
Kamala Harris AEBko presidentziarako hautagai demokratak Filadelfian itxi du bere kanpaina. Baikor agertu da milaka jarraitzaileren aurrean, "Estatu Batuetan aro berri bat" hastear dela sinetsita.
2024/11/05 - 14:02
Begi guztiak Northamptoneko emaitzei so: azken mendean, bertan irabazi dutenek Etxe Zuria eskuratu dute
Eremu horri "oxidoaren gerrikoa" esaten zioten lehen, eta egun "gerriko latinoa" deitzen diote. Izan ere, azken bi hamarkadetan izugarri egin du gora biztanle latinoamerikarren kopuruak. Hortaz, komunitate horren botoak erabakigarriak izango dira astearte honetan.
2024/11/05 - 13:40
Hauteskunde eguna hasi da AEBn: zabaldu dituzte lehen hauteslekuak
Bozketa-zentroak irekitzeko ordutegia ez dago bateratua; izan ere, AEBko 50 estatuetan sei ordu-ardatz desberdin daude, eta estatu bakoitzak bere hauteskunde-legea du, irekitzeko eta ixteko ordutegi zehatz eta guzti.
2024/11/05 - 10:30
Hautagai faboritorik gabe itxi dute Harrisek eta Trumpek hauteskunde kanpaina
Trump eta Harris inkestetan berdinduta iritsi dira hauteskundeen egunera, eta zalantza (eta kezka) nagusia da presidente ohiak emaitzei muzin egingo ote dien berriz.
2024/11/05 - 08:48
Albiste izango dira: Hauteskunde eguna AEBn, goialdeko borraska Valentzian eta Manuel Lekuona saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/05 - 06:00
Harris vs Trump: AEBk hurrengo presidentea aukeratuko du gaur
Kamala Harrisek eta Donald Trumpek gaur neurtuko dituzte indarrak 240 milioi pertsona baino gehiago bozkatzera deituta dauden hauteskundeetan. Zalantza handienetako bat parte-hartzea da, baina lehenengo zifrei erreparatuta, badirudi ohikoa baino altuagoa izango dela.
2024/11/05 - 06:00
Trump vs Harris lehiak AEBko demokraziaren sendotasuna neurtuko du gaur
Trump eta Harris inkestetan berdinduta iritsi dira hauteskundeen egunera, eta zalantza (eta kezka) nagusia da presidente ohiak emaitzei berriz muzin egingo ote dien.
2024/11/04 - 16:03
Taylor Swiften jaioterrira joan gara. Nork irabaziko du han, Harrisek ala Trumpek?
Sareetan 300 milioi jarraitzaile baino gehiago dituen abeslari estatubatuarra Kamala Harrisen alde agertu zen publikoki. Haren mezuak eraginik izango al du? Bestalde, Donald Trumpek bulego bat ireki du Readingen, artista jaio zen lekutik metro gutxira. Zer iritzi dute herrian?