Kamala Harrisek porrota aitortu du: "Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu"
Kamala Harris hautagai demokrata eta AEBko presidenteordeak hauteskundeetan jasotako porrota aitortu du bozen biharamunean. "Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu, bozak galtzen direnean printzipio demokratikoa delako hori aitortzea", nabarmendu du.
Emaitza kaskarrak ezagutu ahala husten joan zen Howard Unibertsitatera itzuli da Harris biharamunean, eta han eman du hitzaldia. Emaitzak gorabehera, Harrisek promestu du "AEBren argia" bueltatu egingo dela "eta, bitartean, lanean eta borrokan jarraituko dugu".
Harrisen hitzetan, "gaur Trump presidente hautetsiarekin hitz egin dut, eta zorionak eman dizkiot garaipenagatik. Jakinarazi diot trantsizioan lagunduko diogula berari eta bere lantaldeari, eta botere aldaketa baketsua izan dadin lan egingo dugula".
Hala ere, azpimarratu du "askatasunaren, aukeren, justiziaren eta pertsona guztien duintasunaren aldeko borrokari" eutsiko diola. Izan ere, horiek dira, Harrisen aburuz, "nazioaren oinarrizko ideiak, AEBren alderik onena erakusten duten idealak".
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte