Kamala Harris
2024/11/04 - 09:03
Aste erabakigarria dute Estatu Batuetan, eta zer gertatuko den ez dago batere argi
Hauteskundeetarako egun bat falta denean, Kamala Harris demokrata eta Donald Trump errepublikanoa inoiz baino parekatuago daudela erakusten dute inkestek. Azken hitza zazpi estatu giltzarriek izango dute.
2024/11/04 - 08:43
Albiste izango dira: Goialdeko depresioa Valentzian, kanpaina amaiera AEBn eta Santi Cocaren epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/03 - 19:59
Etxe Zurirako lehiak erne du Europa
Bruselak argi esan du: "batak zein besteak irabazi, alegia, Trumpekin nahiz Harrisekin, harremana orain arteko berbera izango da, AEB eta EB bazkideak eta gertuko aliatuak baitira". Espainiako alderdi politiko nagusiek ere AEBn eta hango hauteskunde osteko agertokian jarriko dute fokua asteartean.
2024/11/03 - 12:21
Estatu erabakigarrienetan egin dute kanpainako mitina Harris eta Trumpek
Ameriketako Estatu Batuen hauteskundeen azken txanpa honetan, kanpainaren azken zertzeladak ematen ibili dira Kamala Harris eta Donald Trump.
2024/11/02 - 19:11
Kongresuaren kontrola eta abortuari, kalamuari eta migrazioari lotutako neurriak ere erabakiko ditu AEBk
Berriki argitaratutako inkestek 230 urtean jaso ez diren emaitzak aurreikusten dituzte, alegia, bi ganberetan kolore aldaketa iragartzen dute. Bestalde, 146 ekimen bozkatuko dituzte azaroaren 5ean AEBko 41 estatutan.
2024/11/02 - 16:09
Hauteskunde iruzurruraren akusazio faltsuei aurre egiteko prest ageri dira Arizonan
Arizonako Maricopa eskualdean badira oraindik 2020an Trumpi hauteskundeak lapurtu zizkiotela sinesten duenik. Hori kontutan izanda, estatua prest dago desinformazioaren kontra egiteko, hiritar batzuk ordea, gertatu litekeenaren beldur dira.
2024/11/01 - 17:26
Honela egiten dute abortu eskubidearen aldeko kanpaina Arizonan
Arizonandebekatuta dago 15. astetik aurrera abortatzea. Hauteskunde egunean hori aldatu eta 24 arte luzatzearen aldeko kanpaina egiten ari da Stephanie Stahl Hamilton ordezkari demokrata.
2024/11/01 - 12:27
Hauteskundeen atarian harrapatu ditu Halloweenek estatubatuarrak
1974 urtean hasi ziren New Yorken Halloweeneko desfilea egiten. Ordutik asko aldatu da ospakizuna, eta aurten, hauteskundeetarako bost egun falta direnean, hauteskundeek presentzia handia izan dute partehartzaileen artean.
2024/10/30 - 13:41
Springfieldeko haitiarrak kanpainaren erdigunean egon dira, Trumpek botatako gezur baten ondorioz
Immigrazioa gai nagusienetako bat izan da berriro hauteskunde hauetan. Bi hautagaiek azken urteotako migrazio politika zorrotzenak agindu dituzte. Migrazio tentsioa ez da soilik mugako estatuetan igartzen; erdi mendebaldeko hiri txikietara ere iritsi da, Springfieldera, kasurako.
2024/10/29 - 19:59
Nolakoa da AEBko hauteskunde sistema eta zergatik ez du beti bozkatuenak irabazten?
AEBko historia osoan, bost presidente galtzaile izan ziren bototan hauteslekuetan. Azkena, hain justu, Donald Trump izan zen, 2016an.
2024/10/28 - 20:03
Joe Bidenek dagoeneko bozkatu du AEBko hauteskunde presidentzialetan
Estatu Batuetako agintariak Delawere estatuko New Castle hiriko hautesleku batean eman du botoa. Aholkulari talde handi batez inguratuta, Joe Biden 40 minutu zain egon da ilaran bozketa-kabinan sartzeko.
2024/10/28 - 19:50
Trumpek gogortu egin du diskurtsoa, eta Harris indarra berreskuratzen saiatuko da kanpainako azken astean
Trumpen azken mitinean entzundako aldarri matxistek eta arrazistek polemika handia piztu dute herrialdean.
2024/10/28 - 15:14
Latinoen botoa erabakigarria izan daiteke Trumpen eta Harrisen arteko dueluan
Sekula baino latino gehiago dago deituta AEBko hauteskundeetara. 36 milioi inguru dira bozkatzeko eskubidea dutenak eta, historikoki demokratak izan badira ere, Trumpek indarra hartu du latinoen artean. Alde bateko zein bestekoekin gara.
2024/10/27 - 21:30
Zenbat estatutan dute emakumeek aborturako eskubidea mugatuta edo debekatuta?
AEBko hauteskunde-kanpainak mahai gainean jarri ditu berriro emakumeen ugaltze eta sexu eskubideak. AEBko 8 estatutan dute emakumeek aborturako eskubide mugatuta, eta 13tan, zuzenean debekatuta.
2024/10/27 - 15:30
Sindikatu gehienek Harris babesten dute, baina gero eta gehiago dira errepublikanoengana hurbildu direnak
Ford lantegi batean izan gara, Detroiten. Ekonomiak kezkatzen ditu gehien estatubatuarrak, eta askorentzat errepublikanoek hobeto kudeatzen dute. Trump eta Harris langileen botoa lortzeko lehian dira, eta gudu-zelaietako bat Detroit dute.
2024/10/26 - 11:18
Beyoncek Kamala Harrisen hautagaitza babestu du abortua mintzagai izandako mitin batean
Kelly Rowland abeslari eta lagunarekin azaldu da, eta Harris demokrataren aldeko botoa eskatu dute biek. "Hemen nago, ez abeslari famatu gisa, ama bezala baizik, bizi garen munduaz kezkatuta", adierazi du.
2024/10/25 - 23:08
Harrisek eta Trumpek inkestetan berdinduta egingo diote aurre hauteskunde-kanpainaren azken txanpari
Dagoeneko 33 milioi estatubatuarrek eman dute botoa azaroaren 5eko bozketa-egun ofiziala heldu baino lehen, postaz zein aurrez aurre, aukera hori irekita dagoen estatuetan.
2024/10/25 - 11:10
Bruce Springsteen, Samuel L. Jackson, Obama eta Spike Lee, Kamala Harrisen alde Georgian egindako mitin batean
Besteak beste, Samuel L. Jackson, Spike Lee eta Bruce Springsteen izan dira estatu klabe horretan Kamala Harris hautagai demokrataren alde bozkatzea eskatu dutenak, Donald Trump presidente ohiaren beste agintaldi batera "ez itzultzeko".
2024/10/23 - 11:34
Obama Eminemen 'Lose Yourself' abesti arrakastatsuaren zati bat rapeatu du Detroiten egindako mitin batean
Eminem raperoak Barack Obama presidente ohia aurkeztu du, Kamala Harris presidenteorde eta hautagai demokrataren aldeko mitin batean, Detroiten. Hitza hartu ondoren, Obama Lose Yourself abesti arrakastatsuaren zati bat rapeatzera ausartu da.
2024/10/23 - 08:44
Trump "politikoki giltzapetu" egin behar dela esan du Bidenek
Trumpen kanpainak Bidenen adierazpenak gaitzesteko eskatu dio Harris presidentegai demokratari. Bestalde, Eminem rap abeslariak Alderdi Demokrataren mitin batean parte hartu du Obamaren alboan, eta Harrisi botoa ematea eskatu du.