Kanada
2025/03/31 - 19:34
Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
2025/03/27 - 09:01
Albiste izango dira: Saretzen txostena mugikortasunari buruz, Trumpen muga zergak eta Parisko goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/23 - 19:07
Kanadako Gobernuak apirilaren 28rako aurreratu ditu hauteskundeak
Mark Carney martxoaren 14an izendatu zuten lehen ministro, Justin Trudeauk dimisioa eman ostean. Sei hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, inkesten arabera, agintean den Alderdi Liberalak laugarrenez hauteskundeak irabazteko aukera baitu.
2025/03/14 - 20:08
Mark Carney, Kanadako lehen ministro berria: "Inoiz ez gara AEBren parte izango, inola ere ez"
Ekonomialaria Kanadako 24. lehen ministro bihurtu da, Justin Trudeauren ordez. Carney duela 59 urte jaio zen Kanada ipar-mendebaldeko Fort Smith hirian, baina Edmonton petrolioaren hiriburuan hazi zen.
2025/03/14 - 20:08
Kanadako lehen ministro berriak esan du Kanada AEBko 51. estatua izan daitekeela esatea ''erokeria'' dela
Mark Carney ekonomialaria Kanadako hogeita laugarren lehen ministroa bihurtu da, Justin Trudeauren ordez, Ottawako zeremonia batean kargua hartu ondoren. Ekitaldiaren ostean adierazi duenez, "Kanada ez da inoiz AEBren parte izango, inola ere ez".
2025/03/10 - 09:18
Mark Carney aukeratu dute Kanadako lehen ministro izateko, Justin Trudeauren ordez
Kanadako eta Ingalaterrako Bankuaren gobernadore izandakoa Alderdi Liberalaren buru ere izango da. Bozketan aise (botoen % 85,9) nagusitu zaio lehen ministro orde eta Finantza ministro izandakoari (Chrystia Freeland).
2025/03/08 - 10:22
Gutxienez 12 pertsona zauritu dira Torontoko pub batean tirokatuta
Agenteek jakinarazi dutenez, erasotzaileak auto batean ihes egin du, eta oraindik ez dute atxilotu.
2025/02/19 - 23:47
Europak eta Kanadak bakearen negoziazioan Ukraina kontuan hartzea eskatu dute berriro
"Frantziaren eta bere bazkideen jarrera argia eta aski ezaguna da. Bake iraunkorra eta sendoa nahi dugu Ukrainan", laburbildu du Macronek Paristik bideokonferentzia bidez egindako bilera informalaren ostean. Frantziako presidentea Washingtonera joango da datorren astean.
2025/02/17 - 22:54
Bidaiari-hegazkin batek istripua izan du, Toronton, lurreratzean
Delta konpainiako hegazkina erroz gora geratu da, eta lehen datuen arabera ez da hildakorik izan. Joan den ostegunetik elurte handiak izan dira Toronton, eta, ondorioz, hegaldi asko bertan behera geratu dira eta atzerapenak izan dira.
2025/02/11 - 18:30
AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena
Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
2025/02/05 - 06:00
Trumpek Kanadaren aurka egin du eta Txinarekin negoziatzeko prest agertu da, muga-zergak aktibatzear daudela
Aurreikuspenen arabera, astearte honetan sartuko dira indarrean Trumpen muga-zergak: Kanadako produktuei % 25, eta Txinak AEBra esportatzen dituen produktuei, % 10. Mexikorako aurreikusitako muga-zergak hilabete atzeratuko dira.
2025/02/03 - 20:17
Trumpen muga-zergak: Nola eta nori eragingo diete?
Kanadari, Mexikori eta Txinari muga-zergak ezartzeko asmoa iragarri du AEBko presidenteak. Baina, nola eragingo dute neurri horiek? Oraingoz, Mexikori dagokionez erabaki politika hori ezartzea atzeratzea, baina bihar indarrean sartuko da Txinako eta Kanadako inportazioetarako.
2025/02/03 - 09:15
Trumpek Kanadarekin eta Mexikorekin hitz egingo du gaur, muga-zergak indarrean sartu bezperan
AEBko presidenteak ez du uste Sheinbaum eta Trudeaurekin izan behar dituen elkarrizketek "ezer izugarririk" ekarriko dutenik. Biek ala biek iragarri dute neurri bertsuekin erantzungo dutela. Dena dela, Mexikok ez du oraindik zergen gaineko xehetasunik eman, eta gaurko atzeratu du iragarpena.
2025/02/02 - 10:39
Kanadak, Mexikok eta Txinak Trumpen muga-zergei erantzun diete
Trudeauk iragarri du antzeko zerga bat ezarriko diela AEBtik inportatzen dituzten produktuei, eta Sheinbaumek neurriak iragarri ditu zerga arloan eta zerga arlotik kanpo. Txinak salaketa jarriko du Munduko Merkataritza Erakundean.
2025/02/01 - 20:46
Mexikori, Kanadari eta Txinari ezarritako muga-zergak sinatu ditu Trumpek
Gainera, Donald Trump presidenteak esan du gauza bera egingo duela Europar Batasunarekin, AEB "oso gaizki" tratatzen duelako.
2025/01/30 - 10:42
Niagarako ur-jauziak ia erabat izoztu dira azken egunotan izan duten aparteko hotzaldiagatik
Azken egunotan, tenperaturak zero azpitik 30 gradura gerturatu dira inguru horretan, eta ondorioz, azaleko lainoa eta ura izoztu egin dira. Izotz horren azpitik, baina, urak bere bideari jarraitzen dio.
2025/01/08 - 18:06
Bruselak azpimarratu du Groenlandia EBren defentsa kolektiboak babesten duela
Europar Batasunak, Danimarkak, Groenlandiak, Panamak eta Kanadak Donald Trump AEBko presidente hautatuaren mehatxuei erantzun diete, eta haren interes “inperialistak” salatu dituzte.
2025/01/06 - 18:41
Trudeauk bere alderdiaren buruzagitza eta Kanadako lehen ministro kargua utziko dituela iragarri du
Hiru hauteskunde jarraian irabazi zituen politikariak (2015, 2019 eta 2021), baina indarra galtzen joan da azken urteetan eta iritzi-inkestak ez ditu une honetan oso aldeko.
2024/11/26 - 09:38
Trumpek iragarri du Kanadako, Mexikoko eta Txinako produktuei muga-zergak jarriko dizkiela
AEBko presidente hautatuak esan duenez, "fentaniloaren fluxua" eta "legez kanpoko migrazioa" gelditu nahi ditu neurri honekin. Agindu du Mexikoko eta Kanadako inportazioei % 25eko muga-zergak jariko dizkiela, eta Txinakoei, % 10ekoak.
2024/11/12 - 12:46
Sanchezek Valentziako tragedia eraman du COP29 goi-bilerara: "Klima-aldaketak hil egiten du"
Goi-bileraren lehen jardunaldian, Brasilek 2035erako gas kutsagarrien isuriak "% 67" murrizteko helburua ezarri du, eta Kanadak iragarri du garapen bidean dauden 25 herrialdetan ekintza klimatikoko proiektuak finantzatzeko plataforma bat jarriko duela martxan.